"Hamar egunez pantailak utzi" desafioa egingo dute 17 herritan maiatzean

  • Maiatzaren 15etik 24ra, 4.500 haur edo gazte biltzen dituzten 30 egiturek, 10 egunez pantailak utzi desafioa burutuko dute. Haurzaindegitik lizeoraino, Euskal Herriko, Biarnoko eta Vendeako 17 herritan egingo dute desafioa. "Gizarte mobilizazio kolektibo" gisa izendatu dute antolatzaileek ekintza eta egitura ezberdinek eramango dute aurrera, elkarlanean: eskola publikoak, eskola pribatuak, ikastolak, elkarteak, gurasoak, herriko etxeak, mediatekak, gune natural edota historikoak, atseden parkeak...

2018ko apirilaren 03an - 09:55
10 egunez pantailak utzi erronka 2003an sortu zuen Jacques Brodeur quebectarrak. Hamar egunez aisi pantailen aurrean pasatzen den denbora elkartze eta deskubritze jarduerekin ordezkatzea da proiektuaren oinarria. Pantailekin dugun harremanari buruzko hausnarketa kolektiboa eramatea du helburu, ikastetxeetako ikasle,langile, irakasle eta gurasoekin. Baina praktikatik eta lagun arteko festa giroan.
 

Pantailen truke, aisialdi aukera zabala eta puntuak

Hamar egunez telebista, tableta, ordenagailu, bideo joko eta sakelakorik ez erabiltzea da erronka. Horren ordez, eskolak, gurasoek, herriak, edo elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzera daude gonbidatuak.

Erronka aurrera eramateko, denen artean ahalik puntu gehien lortzea da helburua: Eguna bost momentutan banatzen dute (goizean eskolara joan baino lehen, bazkalordua, arratsaldea, afaltzeko tenorea, eta ohera joan aurrekoa), eta momentu horietako bakoitza pantailarik gabe pasatzen ez duenak puntu bat lortuko du. Parte-hartzaile bakoitzak bere liburuxkan daramatza kontuak. Eta lehiarik gabekoa da, alderantziz, gelako edo ikastetxeko puntu guztiak batzen dira, lorpena kolektiboa baita.

Antolatzaileen hitzetan, "askatasuna eta zintzotasuna" ditu erronka honek oinarri: bakoitzaren erabakia da parte hartzen duen edo ez, eta hamar egunez erabat pantailarik gabe biziko den, edo hein batean gutxituko duen erabilera.

Parte hartuko duten egiturak

1. Audaux. Gaveausset Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 23 ikasle.
2. Barinque. Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 67 ikasle.
3. Miarritze. Mouriscot Haurreskola- 90 haur.
4. Bizanos. Sainte Jeanne d'Arc Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 104 ikasle.
5. Challans. Alliance Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 415 ikasle.
6. Sohüta. Gaztelaia Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 103 ikasle
7. Sohüta. Eperra ikastola - 110 ikasle.
8. Gan. Marca Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 125 ikasle.
9. Hazparne. Sainte Thérèse Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 273 ikasle.
10. Hendaia. Saint Vincent Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 375 ikasle.
11. Hendaia. Saint Vincent Kolegioa- 233 ikasle.
12. Jurancon. La Salle Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 131 ikasle.
13. Morlaas. Haurreskola -142 ikasle.
14. Oztibarre. Oztibarreko ikastola - 50 ikasle.
15. Paue. 4 coins du monde Lehen Hezkuntzako ikastetxea- 204 ikasle.
16. Paue. Jean Sarrailh Lehen Hezkuntzako ikastetxea- 164 ikasle.
17. Paue. Gaston Phoebus Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 170 ikasle.
18. Paue. Léon Say Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 190 ikasle.
19. Paue. Henri IV Lehen Hezkuntzako ikastetxea – 255 ikasle.
20. Paue. Marca Lehen Hezkuntzako ikastetxea– 120 ikasle.
21. Paue. Marancy Lehen Hezkuntzako ikastetxea– 116 ikasle.
22. Paue. Immaculée Conception Lizeoa - 4 ikasgela - 62 ikasle.
23. Donibane Garazi. Mayorga Kolegioa-141 ikasle.
24. Donibane Garazi. Sainte Marie Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 124 ikasle.
25. Donapaleu. Etchecopar Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 179 ikasle.
26. Donapaleu. Etchecopar Kolegioa - 240 ikasle.
27. Saliese. Notre Dame de l'Alliance Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 205 ikasle.
28. Saliese. Saint Martin Kolegioa- 94 ikasle.
29. Urruña. Kimua Haurreskola- 21 ikasle.
30. Urruña. Saint François-Xavier Lehen Hezkuntzako ikastetxea - 332 ikasle.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia
2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Espainiako Auzitegi Nazionalak Telegram aplikazioaren blokeoa eten du, Poliziak ondorioak ikertu bitartean

Epaile Santiago Pedrazek iragan ostiralean eskatu zuen estatuan Telegram aplikazioa blokeatzea. Astelehenean blokeo hau etetea erabaki du epaile berak, lehenik neurri hori aplikatzeak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertzeko.


Eguneraketa berriak daude