Euskal Herria > Gipuzkoa > Zumarraga

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-03-24

Goierriko galdeketaren prozesuaren azalpen soila egitetik harago, sentimenduei eta barne gogoetei eman die garrantzia dokumentalak, galdeketaren egunean 16 urte bete zituen itsasondoar baten soinetik —bozkatzeko gutxieneko adina 16 urte zen—. Urretxuko Gattiken ekoiztetxeak egin du 33 minutuko lana.

Zumarraga kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Zumarraga
2016-04-20 | Jon Torner Zabala
Mobilizazioak Zumarraga-Urretxun, Arcelor-ek ekoizpena eten eta biharamunean

Zumarragako Arcelor Mittal fabrikako langileek giza katea eta elkarretaratzea egingo dituzte asteazkenean, zuzendaritzak plantaren ekoizpena erabat eten eta hurrengo egunean. Inguruko udalek bat egin dute deialdiarekin.


2016-04-13 | ARGIA
Milaka lagun bildu dira Zumarragako Arcelor Mittal lantegia ixtearen kontra

4.000 lagun inguruk egin dute Urretxu eta Zumarraga arteko bidea, Otamotz atariaren arabera. Apirilaren 20an greba deitu dute eskualdean.


2016-03-16 | Jon Torner Zabala
Sektore osoaren hauskortasuna agerian jarri duen itxiera

Zumarragako Arcelor Mittal fabrikaren zati bat ixteko erabakiak agerian utzi du orokorrean altzairugintzaren sektoreak gurean bizi duen arrisku egoera, albisteak eragin dituen erreakzioek erakusten duten moduan.


2016-03-15 | ARGIA
Zumarragako fabrikaren etorkizuna oso kolokan jarri du Arcelor Mittalen zuzendaritzak

Arcelor Mittal transnazionaleko zuzendaritzak Zumarragan daukan lantegiko jarduera eteteko asmoa agertu du. Hala jakinarazi dio enpresa batzordeari, merkatuan gaur egun dauden baldintza zailak argudiotzat jarrita. Lantegiko 352 beharginak nora eraman aztertuko dutela iragarri dute; behin horri buruzko negoziazioa amaituta, lantegiaren etorkizuna erabakiko litzateke. Hartutako erabakia behin betiko itxieratzat jo daiteke, ELAren esanetan.


2015-07-03 | dantzan.eus
Ez neska, ez mutil, dantzariak dira Zumarragako ezpata-dantzariak

Gorriz markatu eta gogoratzeko data da 2015eko uztailaren 2a Zumarragan. Lehen aldiz emakumeek dantzatu dute Antioko ezpata-dantzan. Festa eta dantza berezia da Zumarragakoa. Antioko baseliza eta ingurune ederra, erritual aberatsa, eta eliza barruan eta kanpoaldean, herritarrak gain-gainean daudela, begi eta kamera guztiak dantza eder, zail eta gogorra dotoreziaz dantzatzen duten ezpata-dantzariei begira daudela, une magikoak gertatzen dira uztailaren 2an.


2015-06-26 | Jon Torner Zabala
Neskak estreinakoz Zumarragako ezpata-dantzan

Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, neskek ere Zumarragako ezpata-dantza dantzatuko dute. Irrintzi taldeko kideen hitzetan, taldekide guztiak dantzariak dira, talde guztiak mistoak dira eta neskek ere ezpata dantza egiteko eskubidea dute, Otamotz agerkariak jaso duenez.


2015-06-12 | Mikel Asurmendi
EAJ eta PSE sintonia onean Gipuzkoan... Andoainen izan ezik

EAJko eta PSE-EEko Gipuzkoako buruek, Joseba Egibarrek eta Iñaki Arriolak hurrenez hurren, eta alderdi bakoitzaren EAEko buruzagi nagusi Andoni Ortuzarrek eta Idoia Mendiak negoziatzen segituko dute.  


2015-05-07 | Mikel Asurmendi
Bi herri elkarganatzeko bi soslai

Udal eta Foru Aldundietarako hauteskundeen kanpaina hasi da. Bi alkate bildu ditugu zio horretara: Urretxuko Oihane Zabaleta eta Zumarragako Mikel Serrano. Bi herri elkarganatzeko bi soslai.


2015-03-04
Euskara bihotzetik ahora
MULTIMEDIA - erreportajea

Zumarraga-Urretxuko euskararen egoeraren azterketa. Kike Amonarrizek zuzendu eta Gattiken ekoiztetxeak sortu du lana, Zumarragako eta Urretxuko Euskara zerbitzuek sustatuta.


2015-01-27 | ARGIA
Gipuzkoako Goierri hondakinen %60 gaika sailakurik biltzen lehena

Zero Zabor ingurumenaren babeserako elkarteak goierritarren meritua nabarmendu du: “Sasieta, gaikako bilketan %60ko muga gainditu duen 1. mankomunitatea“.