Piztu Ezazu Argia 970x90

Euskal Herria, Euskaltzaindiaren arabera

Nafarroako Gobernuak 22 liburu erretiratzeko agindu die ikastetxeei. Euskara eta Literatura ikasgaikoak dira. Arrazoia: Euskal Herri osoa agertzen duten mapak, Nafarroa barruan dela.

Zuberoako ikastolen aldeko otarreak erosteko epea, abenduaren 5a arte

Zuberoako Eperra ikastolak hamaikagarren urtez eskaintzen dituen otarreak erosteko epea abenduaren 5ean amaituko da. Transferentzia bidez eskura daitezke, Ikaskoli.eu webguneko azalpenak jarraituta. Dena den, jende askok haien lantoki, ikastetxe edota euskara elkarteen bitartez bideratuko dituzte eskaerak.

Etxahun Iruri ere gogoan hartuko dute aurtengo Xalbador Egunean

Urriaren 18 eta 19an ospatuko da aurtengo Xalbador Eguna, Deiadar elkarteak antolatuta. Urepelen izango dira ekitaldiak eta aurten Xalbador bertsolari eta poeta gogoan hartzeaz gain, Pierre Bordazarre Etxahun Iruri ere omenduko dute.

'Elkarrekilan Zuberoan' Euskal Herri osoko udalekuak antolatu dituzte

Ikastolen Elkarteak eta Uda Leku elkarteak elkarlanean aurrenekoz Euskal Herriko zazpi lurraldeetako lehen udalekuak antolatu dituzte. Uztailaren 24-30 bitartean egingo dute egonaldia Mauleko 'Agerria etxea' aterpetxean. Ipar eta Hego Euskal Herriko begiraleak eta 9-15 urte arteko 100 bat gazte elkartuko dira,“euskal lurraldeetako ikasleen arteko zubi lana egiteko” helburuarekin.  

Hondamendi naturala izendatu du Frantziako Ministro Kontseiluak Euskal Herriko 100 herritan

Joan den asteko uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko, Frantziako Ministro Kontseiluak hondamendi natural izendapen lasterra ezarri du Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko 102 herritan.

Hildako bat eta kalte larriak uholdeen eraginez

Ostegun gauean hasitako euriteek kalte larriak eragin dituzte Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako zenbait herritan. Izura eta Uharte-Hiri artean 84 urteko gizon bat hil da urak eramanda. Baztanen (Nafarroa) ere ibaiak gainez egiteak arazo larriak sortu ditu. Kalte handienak Elizondon eta Erratzun izan dira.

Galdaran sortutako pastorala

Errejenta lanak egingo dituen Beñat Axiariren nahikari batengatik sortua da Gerezien Denbora, Zuberoatik kanpo eraikitako lehenbiziko pastorala. Hiri pastorala esan diote bere sortzaileek, baita pastoral post-industriala ere, baina nago adjektiboa zehatzagoa litzatekeela “post” aurrizkia gabe. Ez zaitzala nahasi izenak iradokitzen duen naturarekiko loturak; Gerezien Denbora fabrika batean gertatzen den istorioa da, eta bertako langileen borroka du ardatz. Edo ardatzetako bat bederen.

Hegoaldeko dantza talde batek lehen aldiz maskarada plazaratuko du Zuberoan

Gaztedi Dantzari Talde bizkaitarrak maskarada osoa antzeztuko du larunbatean Zalgizeko jaietan, Zuberoan. Hegoaldeko dantza talde batek maskarada Zuberoan emango duen lehendabiziko aldia izango da.

Lurraren barrunbeetan turista... edo esploratzaile

Euskal Herriaren zati handi bat kareharrizkoa da, eta kareharriak disolbatzeko duen erraztasunari zor dizkiogu, hain zuzen, gure paisaia ezagunenetako batzuk. Begientzako gozamena ez dago gainazalean bakarrik, ordea; milioika urtez, urak, harkaitza zulatu eta zulatu, kilometroetako zauria egin du lur azpian. Euskal Herrian dauden milaka leizeetatik, gutxi batzuk daude atonduta bisita egiteko. Horietako hiruren berri aurkituko duzu ondorengo orrialdeetan: Arrikrutz-Oñati, Gipuzkoan; La Verna, Zuberoan; eta Mendukilo, Nafarroan. Badago, hala ere, kobazuloen magia beste era batera dastatzea. Izan ere, leize gehienek ez dute ez aterik ez gidarik. Batzuetan erraz sar daiteke; gainerakoetan, berriz...

Seaskak bizi duen egoera larria gogora ekarri dute Herri Urratsen

Senpereko lakuan ospatu da Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako ikastolen aldeko jaia. Miarritzen lizeo berri bat eraikitzeko erabiliko dute bildutako dirua.

100 lanpostu galdu ziren Ipar Euskal Herrian iazko azken hiruhilekoan

100 lanpostu galdu ziren Ipar Euskal Herrian 2013ko azken hiruhilekoan. Enplegu tasak beherantz jarraitu du eta eraikuntza sektoreko beharginentzat urte txarra izan da Sud Ouestek argitaratu duenez.

Izena aldatuz izana ahaztu

Montori edo, izen zaharragoz, Berorize, Zuberoa eta Biarnoko mugan dago. Euskal Herriaren barne dago lurraldetasunez, baina euskaradun oso gutxi topatuko da bertan. Biztanleen artean batzuek “biarnotasun” izaera bat aldarrikatu nahi balute ere, adineko bakan batzuk entzun daitezke noizbehinka biarnesez mintzo. Azken batean, Montorik bizkarra emana die aspalditik bere jatorrizko nortasunei eta zerbait baldin bada, frantsesa eta frantximanta da ororen gainetik. Beti ere, herri polita da eta balio du bertara ihes egitea.

Xiru festibala, 25 urte "made in heben"

Xiru musika eta sorkuntza festibala antolatu dute Altzainen eta Gotainen. 25. edizioa da aurtengoa eta apirilaren 11tik 13ra ospatuko da, Made in heben lelopean.

Ereintza taldea sortu dute, etxebizitzaren arazoari aurre egiteko

Etxebizitza arazoari aurre egiteko, Ereintza taldea sortu dute Ipar Euskal Herrian. Egoeraren ikerketa egitea, okupazio esperientziak jasotzea eta sentsibilizazioa eta elkarlana sustatzea dute abiapuntu.

Maritxu Castillon: "Lan molde biologikoek besteeri ere aterabideak ekartzen dituzteö

Maritxu Castillon Eskiulan (Biarnoko herri euskalduna) ari da laborari Henri senarrarekin. Haragitarako ardiak eta Akitaniako blondak, ekologikoan. Beren mozkin guztiak zuzeneko salmentan komertzializatzen dituzte. Biharko Lurraren Elkarteko (BLE) lehendakaria da Maritxu.

Udalbiltza Zuberoan: gasnategi batekin akordioa itxita eta Alozeko ikastola bidean

Udalbiltzak Pirinioak sendotzen programaren baitan lehen ekimena aurkeztu du Maulen. Azkorria gasnategiarekin akordioa sinatu du eta era berean Alozeko ikastolari diru laguntza bat ematea aztertuko du.

Abortuaz gutuna

Alberto Ruiz Gallardón Espainiako Erreinuko Justizia ministroa Madrid Ez‐ulertzea eta haserrea. Horra Alberto Ruiz Gallardon jauna, gutun honen bidez adierazi nahi dizuguna. Begirada Madrilerantz jarri eta auzo dugun Estatu bateko politikari buruz gure desadostasuna...

3.500 lagunek egin dute bat Lurralde Elkargoaren alde Maulen

Ipar Euskal Herriko Lurralde Elkargoa aldarrikatzeko manifestaldia egin dute Maulen Batera plataformak deituta.

Langabeziak %7,9 egin du gora Ipar Euskal Herrian urtebetean

Langabe kopuruak gora egin du Ipar Euskal Herrian: 19.211 langabe daude egun, iazko uztailean baino %7,9 gehiago. Gazteak eta 50 urtez gorakoak dira kaltetuenak, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberaren arabera.

Zuberoako etxeen nortasuna gordetzeko liburuxka atera du Herri Elkargoak

Zuberoan norberaren etxea eraikitzeko gidaliburuak Xiberoan bizigia eraiki du izena. Etxea jasotzeko aholkuak eskaintzen ditu. Arrakasta izan du, papereko tirada bukatu da dagoeneko.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak batzarra eta antolakuntza berritu ditu

Departamenduko laborantza ganbarako hauteskunde urteak arraberritzeak ekartzen ditu laborantzako egitura gehienetan eta Ainizako Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartearen baitan ere.

Lurralde Elkargoa hizpide Baionako manifestazioan

Ekainaren 1ean, Lurralde Elkargoaren alde Baionan burutu zen manifestazioan jasotako iritziak dituzu hauek.

Llargoren arrazoiak

Goiz honetan ez dakit zein Etxeberritarri egon eskertuago, Jean-Jacques Etxeberri Llargo ezizenez ezagunagoari esan dituenengatik edo Joanes Etxebarria kazetari gazteari, Berriako azken orrian Llargori ateratako zukuarengatik.

Garaibi ibar esk├╝inera, arotz kantaria bidelagun

Basabürüko ibar esküinaz, hots Aloze eta Lakarri herrien artean luzatzen den haranaz, askok dakite berri. Haatik, bertakoek salbu, nork daki Arbaila eskualdeak ere baduela bere ibar esküina? Hori Urdiñarbe herriari –zati bati dagokionez behintzat– lotuta dagoen Garaibi auzoan kokatua da. Leku guztiz xarmagarri eta kanpotiarretatik ezezagun horretara ihesian joateko, Jean-Mixel Bedaxagar kantari ezaguna izan dugu bidelagun. Goazen, bada Garaibi ibar esküinera.

Xiru jaialdia gaur hasiko da

Zuberoan egin ohi den Xiru jaialdiak 24. edizioa izango du aurten Gotaine-Irabarnen, martxoaren 22tik 24ra. Arte herrikoia, sorkuntza, kulturaren unibertsaltasuna eta batez ere euskara sustatzen dituen jaialdia dugu. Jaialdiak iraungo dituen hiru egunak askotariko ikuskizunez beterik egongo dira.

Protestak Ipar Euskal Herriko eskola publikoetan, irakasle murrizketagatik

Ipar Euskal Herriko eskola publikoetako gurasoak protestan ari dira Lapurdin eta Zuberoan, irakasle postu berririk sortuko ez dela salatzeko. Paueko Akademia Ikuskaritza irakaskuntzako sindikatuekin bildu zen atzo, lanpostuak finkatzen dituen Eskola Kartaren nondik norakoak zehazteko; baina Ikuskaritzak, Philipe Couturaud buru, aurretik jarriak zituen neurriak aldatuko ez direla esaten amaitu du.

Igandean aterako da aurtengo lehen maskarada

Igandean, otsailaren 10ean, Zihigan urteko lehen maskarada ospatuko da. Azken bi urteetan, ezbeharrak tarteko, normalean baino gutxiago izan ziren. Aurten, berriz, ohiko erritmora bueltatzea espero dute, otsaila eta maiatza bitartean hamahiru ekitaldi emango baitituzte Gamere-Zihigako gazteek.

Igande honetan abiatuko dira Zuberoako Maskaradak

Igande honetan hasiko da Zuberoako maskaraden aurtengo denboraldia. Lehen emanaldia Larrainen izango da, bera baita 2010eko egitarauaren antolatzailea. Igandekoa gainera, etenik gabeko saioa izango da. Izan ere, barrikada hausteak eta ikusgarria, biak izango dira goiz partean. Gamere, Ligi,...

"Iduri luke pastoralak botatzen diren mokanesak direla"

[Zuberoako Literaturaz / Antologia laburra liburuaren inguruan esanak Davantek:] "XIX. mendean Aña Urruti itzulpenetan aritu zela badakit, baina haren idazkirik ez dut ezagutzen, baina bilatuko ditut. Madalena Jauregiberri ere izan zen. Asko mintzatu zen euskararen alde, baina guti...

Hilaren 11n eskainiko dute Barkoxeko herritarrek maskaradaren aurreneko emanaldia

Barkoxeko maskaradan 48 herritarrek parte hartuko dute. Hilaren 11n eskainiko dute lehenengo emanaldia, Barkoxen bertan. Azkena ere han egingo dute, apirilaren 12an. Tartean, beste hamar emanaldi eskainiko dituzte Zuberoan: sei Mauleko kantonamenduko herrietan, hiru Atharratzekoan eta bat...
Multimedia

2014-06-12  |  Zuberoa

25 orenez 9 sorkuntza

Urdiñarbeko eta inguruko auzo-herrietako 9 gazte talde egun batez bildu ziren pasa den asteburuan beren ideiak eta xedeak gauzatzeko. Gaurko eta biharko Zuberoa irudikatu eta Urdiñarbeko Musikaren Egunaren 25 urteak ospatzeko.

2014-01-16  |  Zuberoa

Lana Xiberoan

Zuberoako gazteen lanbideei buruzko erreportajea.

2013-12-17  |  Zuberoa

Elkarteen bizia Xiberoan

Zuberoako zenbait elkarteri buruzko erreportajea.

2013-12-02  |  Zuberoa

Laborantza Xiberoan

Zuberoako laborari gazteei buruzko bideo-erreportajea.

2013-11-15  |  Zuberoa

Ederlezi pastorala

Ortzaizeko ikastolak gomitaturik, Ederlezi pastoralaren ikusteko parada izan genuen uda bukaeran Arrosako plazan. Pastoral hau 2013ko Xiru festibalean sortu zuten, Mixel Etxekoparen zuzendaritzapean. Ikuskizunaren ideia Nicole Lougarot idazleak 2009an agertarazi zuen. Tziganoen epopeia Euskal...

2013-10-07  |  Zuberoa

Mihia Pitz lehiaketa (1. zatia)

Kanaldudek egindako bideo honi buruz zabaldu duen oharra: "Xiberoko Azia elkarteko gazteen elkarteak "Mihia Pitz" telebistako joko bat antolatu du, osoki euskaraz, Kanalduderen partaidetzarekin. Jokoa Urdiñarbeko gelan grabatu da, herriko besten karietara. Jokoaren...

2013-07-15  |  Zuberoa

Iparraldea nola ikusten dugun

Koldo Mitxelena Kulturuneak Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin antolatutako Iparraldea bertan! jardunaldiak. Hizlariak: Maialen Lujanbio, Xabier Mendiguren Elizegi eta Mikel Markez Galdezkatzailea: Franck Dolosor Bertsolaria, idazlea, kantaria. Hirurak gipuzkoarrak. Hirurak,...

2013-07-02  |  Zuberoa

Zuberoan, lekuko egurra baliatuz

Kanaldudek egindako bideoa: "Xiberoko herri elkargoak gogoeta bat darama lekuko egurra erabili nahian berogailu ezberdinentzat. Informazio bilkura bat antolatu du partaide ezberdinak gomitatuz : laborariak, Mendikoa laborarien kooperatiba, CUMAk, Ossau Irati sormarkaz arduratzen den...

2013-06-10  |  Zuberoa

Zuberoa, kantuaren iturri beroa

Iparraldea bertan! - 2013.04.17 Publiko zabalak ez ditu oraindik hainbat ezagutzen. Baina lau kantari hauek jadanik sorkuntza handietan parte hartu dute. Lucien Joa, Berterretxe pastoraleko protagonista izan zen eta Nadine Elgoyhen Monzon pastoralean ikusi genuen. Isabelle Jaury eta Kattalin...

2013-06-06  |  Zuberoa

Holako taldearen kontzertua

Erromeria hitzak, beti poza sortzen digu, gaztaroa eta amets ergelak oroitaraziz... Iparraldeko atzoko eta gaurko kantuak. Holako taldeak Iparraldeko kantuak ezagutarazteko parada ona eskainiko digu. Holako taldea: Jokin Iruingaray, Mirentxu Lazkano, Paxkal Irigoyen 2013.04.03 Irudiak:...

2013-05-17  |  Zuberoa

Niko Etxart eta Maddi Oihenart

Maddi Oihenart eta Niko Etxart abeslari zuberotarrekin euskal musikak herrialdean izan duen ibilbideaz mintzatu gara. Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2324 zenbakian irakurgai.

2013-05-02  |  Zuberoa

Gamere-Zihigako maskaradak 2013: barrikada

Gamere-Zihigako gazteek prestatu dituzte maskaradak 2013 urtean. Lakarrira egindako bisitan hartutako irudiak dira honako hauek. Barrikadak Altzain, Arhanen eta Sarrikotagainen egin ondoren, Lakarriko pilota-plazan egindako azken barrikadan aitzindariek barrikada haustea ageri da bideoan....

2013-04-04  |  Zuberoa

Ttittika Rekalt

Ttittika Rekalt Altzabehetin sortu zen 1959an. Xiberoko Botza irratiko kazetari eta esatari izateaz gain, aktore eta idazle ere bada. Beste lan batzuen artean, Xora filmeko protagonistetako bat da, eta Oiherkoren trajedia (2006) eta Belagileak pastorala (2009) idatzi ditu. Oiartzunen bizi da,...

2012-09-21  |  Zuberoa

Maskaradak (1993-2007)

Jonmikel Intsausti 1993tik 2007ra hainbat Maskarada ekitaldiren ikusle izan da, urtez urte diapositibak atera dituelarik. Orain, batutako argazkiekin erakusketa bat ireki du Maskaradaren berri zabaltzeko eta iparraldeko eta hegoaldeko muga kulturalak lausotzeko helburuarekin. Diaporama honetan...

2012-06-21  |  Zuberoa

2012ko Maskaradak

2012an manera berezi batez, Xiberoko ikastoletako ikasle ohiek dituzte maskaradak antolatu bost igandez herriz herri ibiliz. Kanaldude Gamere-Zihigan izan zen. Goizeko barrikadetarik, arratsaldeko ikusgarriraino, aurtengo maskaraden laburpen bat eskaintzen dauzuegu, xehetasun emaile ditugula...

2012-03-30  |  Zuberoa

Maskaradak, krisiaren atetik sartu dira berrikuntzak

“Maskaradarik ez da izanen datorren urtean Zuberoan”, hala adierazi genuen hainbat hedabidek 2011ren hondarrean, jakin gabe iragarpen hori ustel bilakatzeko lehen urratsak ematen hasiak zirela Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien (XIIO) elkarteko zenbait kide. Emango dira, baiki,...

2011-09-27  |  Zuberoa

Xora eta lilura

Zubereraz egindako estraineko filmaren grabaketa saio batera hurbildu gara eta bertatik bertara auzolana ipar duen lan honen nondik norakoak bildu ditugu.

2011-09-13  |  Zuberoa

Michel Etxebest

Maule, 1961. Gotaineko Berruetan du jatorria. Laborari semea da. Gau-eskolan irakasle eta Seaskan engaiatua iraganean. Artzainak lantegiaren burua eta Mauleko auzapeza da. Ez da ezein alderdi politikori atxikia. Maulez, Zuberoaz, Euskal Herriaz mintzatu gara. Politikaz. Irakurri elkarrizketa...

2011-08-05  |  Zuberoa

Monzon Pastorala: Larraine mustrakak

Abuztuaren 7an (igandea) eta abuztuaren 13ean (larunbata) Larraineko herritarrek Telesforo Monzon pastorala egingo dute. Kanaldudek egindako bideo honetan ikus ditzakezu zertan diren azken entseguak, azken prestakuntzak; mustrakak. Kanaldudek berak zuzenean emango du ekitaldia streaming...

2010-05-24  |  Zuberoa

Iparraldea XXI

Iparraldea ezagutzen ote duzu? "Iparraldea XXI" dokumental labur honekin honekin, Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko gaurko errealitatea erakutsi nahi izan du. Oroz gainetik, gazteei eman diegu hitza, hauek baitira gaurko eta biharko euskal kulturaren lekukoak. Filmaren egileak:...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys