Euskal Herria > Gipuzkoa > Zestoa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Zestoa
2016-03-17 | ARGIA
Zestoako TS Fundiciones abian da GRI Castings bataiatuta, eta 120 langile ohi kontratatuko ditu

TS Fundiciones-eko langile ohiek prentsaurrekoa eman dute publiko egiteko GRI Castings enpresaren zuzendaritzarekin lortu duten akordioa. 120 langile ohi hasiko dira bertan eta lan gehiago sartu ahala, gehiago izango lirateke kontratatuak. Hala ere, lan baldintzen akordioa ez dutela guztiz itxi adierazi dute eta bi aldeentzat egokia izango den hitzarmena eskatu dute.


Peter Fink arkitektoak Osinbeltz berreskuratzeko gakoak azaldu ditu

Zestoako Osinbeltz harrobia berreskuratzeko proiektuaren diseinatzailea da Peter Fink (Londres, 1948). Tarte bat hartu du ikusi eta aditu duenaz hausnarketa gurekin partekatzeko.


Zestoako Osinbeltz berreskuratzeko artea

Zestoako Osinbeltz harrobia berreskuratzeko proiektuaren diseinatzailea da Peter Fink (Londres, 1948). Paisaiaren arkitektoa eta ingurumen diseinatzailea da, eta antzeko lanetan aritua bezain aditua.


Zestoan Osinbeltzi buruzko parte hartze prozesuak aurrera darrai

Zestoarron Aukera deitu parte hartze prozesua, udazkeneko herri galdeketan bururatuko dena, bere bidea egiten ari da. Prozesuari hasiera martxoaren 12an eman diote Zestoako udalean eta aurkezpenean esandakoak bideoz ikus-entzungai ipini dituzte osorik.


Ainhoa Intxaurrandieta atez ate dabil zestoarrei Osinbeltz asmoa azaltzen

Asteotan zestoar guztiei Osinbeltzeko proiektua azaltzen ari zaie multzo txikitan bildurik, laguntzat daramala udaleko ordezkari bat.


Ainhoa Intxaurrandieta atez ate dabil zestoarrei Osinbeltz asmoa azaltzen

Gutxitan ikusiko zen horrelako gardentasun ahalegin bat erakunde publikoko arduradun baten partetik GHKko lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta egiten ari dena bezalakorik. Asteotan zestoar guztiei Osinbeltzeko proiektua azaltzen ari zaie multzo txikitan bildurik, laguntzat daramala udaleko ordezkari bat.


Zestoarrek herri galdeketaz erabakiko dute Osinbeltzeko harrobian zer egin

Hala adierazi dute Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusiak, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak eta Leire Etxeberria Zestoako alkateak elkarrekin gaur emandako  prentsaurrekoan. Bertan zen Foru Aldundiko parte hartze zuzendaria ere.  Prozesuaren amaierako galdeketa 2015eko udal hauteskundeak pasa eta gero egin beharko da, epeek hala behartuta.


[Bideoa] Zer dira Zestoara eramango diren hondakin geldotuak?

Zestoan, Osinbeltz harrobian Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakin geldoentzako azken biltegia ezartzea proposatu duela eta, herritarren eta agintarien artean egiten ari diren bileretan erakutsi dute ondoko bideoa.


2014-10-15 | ARGIA
Zestoako Osinbeltz harrobia errefus biltegi: azalpenak eta erreakzioak

Atzo agintariek berek eta hedabideek zabaldu ondoren Gipuzkoako errefus geldotuak Zestoako Osinbeltz harrobira joango direla, Zestoan bertan herritarrei azalpenak eman zizkieten operazioaren arduradun nagusiek, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak, Ainhoa Intxaurrandieta GHK partzuergoko lehendakariak eta Imanol Azpiroz erakunde bereko lehendakariordeak.


Gipuzkoako errefus geldotuak Zestoako Osinbeltz harrobira joango dira

Zestoako Osinbeltz harrobia hautatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko errefus geldotuentzako azken biltegitzat.