Aramaion jokatu zen martxoaren 7an Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Aramaioko "Izenbakuek" sailkatu ziren Murgian jokatuko den finalera. Gasteizko "Sumendiola bete poto" taldea izango du aurrean, eta hirugarren talde finalista martxoaren 14an erabakiko da Amurrion.
Kulturartekotasunari buruzko sentsibilizazio eta integrazio proiektua da, Arabako Lautadako Kuadrillan (Barrundia, Dulantzi, Burgelu, Iruraiz-Gauna, Agurain, Asparrena, Donemiliaga eta Zalduondo).
Arabako Zalduondo herriko inauteriak berreskuratzen lehenetako bat izan zen frankismoaren ostean, eta egun egutegian ondo markatutako eguna da zalduondarrentzat.
Zalduondoko Udalak orain arte hornidura elektrikorako Iberdrolarekin sinatuta zituen kontratuak bertan behera utzi ditu.