Josetxo Apezetxea. Xorroxin Irratiko kazetaria
2021-05-02 | Reyes Ilintxeta

Xorroxin Irratia Nafarroako euskarazko irratirik beteranoena da. 1981ean Erratzuko eskolan okupatutako areto batetik zenbait gaztek lehen saioa aireratu zuten eta egun Baztan, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdi eskualdean aditzen da. 40 urte uhinetan eta horietarik ia 30 daramatza mikroaren aitzinean Apezetxeak.