Gizartea > Diskriminazioa > Xenofobia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-10-01 | Kepa Matxain

Bizikidetzaren alde eta aurreiritzi arrazisten zein klasisten aurka egindako diskoa da 100% Oion. Mursegoren arrastoa galdu gabe, letra politiko argiak dituena. Diskoa osatu bitarteko prozesuaz hasi, eta hizketagai gehiago ere sortu dira: musikaren ahalmen mobilizatzailea edota tradizioa ulertzeko modua, esaterako.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Xenofobia
Sakonean
Neofaxismoak baditu milaka aurpegi

Kataluniako atentatuen osteko erreakzioek agerian utzi dute, beste behin, ez direla lau ergel kaskamotz; Daesh, musulmanak, errefuxiatuak zaku berean sartzen dituztenak eta gero eta inpuneago eta boteretsuago sentitzen direlako islamofobia zabaltzen dutenak asko direla. Egoera baliatzen dute, ohiko aurreiritziei tiraka gorrotoaren diskurtsoa legitimatzeko.


2017-08-01 | Moha Gerehou
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten papera, bereziki ezkerrak.


2017-03-23 | Arabako Alea
Elkarbizitza hobetzeko diskoa grabatzen ari dira Oionen

Herrian zabaldutako gaizki-ulertuekin eta zurrumurru faltsuekin amaitu nahi dute artea erabiliz.


2017-03-22 | Uriola.eus
"Balore arrazista, matxista eta klasistak bultzatzen dituzten guneei boikot"

Martxoaren 7an Bilboko Back&Stage aretoko Harreman Publikoetako langileen arteko WhatsApp elkarrizketa baten pantaila-argazkia zabaldu zen zare sozialetan. Bertan, arduradunak langileei sarrerak arretaz banatzeko agintzen zien, besteak beste "moroei" ez saltzeko. Mezua benetakoa dela egiaztatu ondoren, Ernai antolakundeak "balore arrazista, matxista eta klasistak" bultzatzen dituzten guneetan "ez kontsumitzeko" deia zabaldu du.


Errumaniarrak baino ez ziren

Istripu handia izan da Azkoitiko Azkarate portuan aste honetan. Hiru gizonezko hil ziren eta hainbat zauritu ere izan ziren. Albiste lazgarria, ezbeharrak jotzen duen guztietan bezalaxe.


2017-02-05 | Axier Lopez
Ahulena jo-puntuan

Botere politikoa eskuratu eta gutxira, Donald Trump presidenteak bertan behera utzi ditu errefuxiatuak hartzeko programak eta AEBetara sartzeko debekua ezarri die Irak, Siria, Iran, Libia, Somalia, Yemen eta Sudango pertsonei.


2017-01-30 | Lander Arbelaitz
Gazte etorkin bat Venezian itota hil da irain arrazista artean

Pateh Sabally izeneko 22 urteko ganbiarra itota hil zen Veneziako Ubide Handia kanal nagusian urtarrilaren 22an, inguruan jendea begira zuela eta inor gutxik lagundu zion bitartean. Inguruan, hainbat itsasontzi eta vaporetto tradizional ikus daitezke turistaz beterik, Il Corriere de la Serak zabaldutako bideo batean eszenari begira.


Lekuko pasiboak konplizeak gara

Denok egin dugu noizbait: whatsapp taldean idatzi duten txiste iraingarriaren aurrean isildu, edo bulegoan lankideak egin duen etorkinei buruzko aipamen txatxua erantzunik gabe utzi, parrandan tabernan neskari ipurdia ukitu diotela ikusi eta beste aldera begiratu...


Berlingo kaleetan faxismoari aurre egiten dion 70 urteko aktibista

Graffitiak eta aktibismoa gazteen kontua direla? Irmela Mensah-Schramm emakume berlindarrak 70 urte ditu eta hiru hamarkada daramatza paretetako mezu homofobo, antisemita, arrazista eta naziak, gorroto mezuak oro har, ezabatzen edo mezu baikorrengatik ordezkatzen. Epaitegietatik pasa berri da.


Heriotz mehatxuak salatu ditu Madrilgo SOS Arrazakeriak, presidentearen aurka

Mohamed Gerehou kazetari, ekintzaile eta Madrilgo SOS Arrazakeriako buruak “mehatxu eta irain arrazista larriak jaso ditu Twitter bidez, bigarrengoz hiru hilabetean”, erakundeak azaldu duenez. Uztailean “enkante” baten itxurak egin zituzten sare sozialeko erabiltzaile batzuek, Gerehou esklabo gisa ipinita. Oraingoan bera hiltzeko mehatxu zuzenak egin dizkiote, legionario frankisten inguruko txio bat jartzeagatik.