2023-09-10 | Kepa Matxain

Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria jaso zuen martxoan Xabier Amurizak Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik, lau urtean eman dioten hirugarrena –Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria dira besteak–. Horren aitzakian bildu, eta aritu gara bere ibilbideaz, martxan jarri berri duen webguneaz –www.amuriza.eus–, bertan eskuragarri ipinitako lanez –nagusiki Harrien mintzoa memoria ariketaz–, eta, batez ere, bere bizitzaz,... [+]