Komunikazioa > Internet > Wikileaks

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Wikileaks kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Wikileaks
Sakonean
2015-05-28 | Igor Agirre
Libiatik datozen itsasontziak hondoratzea aztertu du EBk Wikileaksek filtratu duenez

Europar Batasunak Libiatik pertsonekin datozen itsasontziak hondoratzea aztertu du Wikileaks plataformak azaleratu duen dokumentu sekretu baten arabera. Portuetatik atera aurretik barkuak erasotzea da 28 herrialdetako militar buruek proposatutakoa.


2014-04-25 | Ane Lusarreta
Fíltrala sortu da, Wikileaks espainiarra

Associated Whistle-Blowing Press elkarteak dokumentuen filtraziorako atari berria sortu du, Fíltrala izenekoa. Wikileaks proiektuaren antzekoa izango da, Espainiako Estatuko informazioak jasoko dituena.


2014-04-10
Zergatik behar du munduak WikiLeaks?
MULTIMEDIA - solasaldia

Polemika handia sortu du sekretupeko dokumentu eta bideo ofizialak sareratzen dituen Wikileaks proiektuak. Julian Assange bere sortzaileak AEBetako agintariek atzean ditu. Wikileaksen funtzionamenduaz eta lorpenez aritu da hitzaldian.


AEBek bultzatutako itun transnazionalaren arriskuez ohartarazi du WikiLeaksek

WikiLeaks webguneko zuzendari Julian Assangek jakinarazi du epe laburrean ezagutuko dela AEBen TPP akordio transnazionala. Eta dauzkan arriskuez ohartarazi du.


2013-06-24 | Lander Arretxea
Interneteko datuen segurtasuna ezbaian jarri duen CIAko langile ohia babes bila

Edward Snowden CIAko langile ohiari babes politikoa emateko aukera aztertzen ari da Ekuadorreko Gobernua, kanpo-ministroaren arabera. AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) eta Britainia Handiak Interneteko enpresa nagusien erabiltzaileen datu pribatuak erabiltzen dituztela frogatzen duten dokumentuak zabaldu zituen Snowdenek ekainaren hasieran.


2013-04-03 | ARGIA
Wikileaksek dokumentu berriak argitara ditzake aurki

WikiLeaks taldeak Twitter bidez adierazi duenez dokumentu berriak desklasifikatu ditzake aurki. “K Proiektu Berezia” izena eman dio egitasmoari eta prentsaurrean aurkeztuko dute datorren astelehenean Washingtonen.


2012-10-24
Anonymous-ek Tyler martxan jarriko du, Wikileaks-en antzeko proiektua

Anonymous hacker taldeak Tyler proiektua jarriko du abian, informazio konfidentziala zabaltzeko asmoa duen Wikileaksen antzeko egitasmoa. Proiektu hau sareratzearen arrazoia Wikileaks bere informazioa kontsultatzeagatik kobratzen hasi izana da, Anonymouseko kide batek Voice Of Russiari eskainitako elkarrizketa batean jakinarazi duenez.


2012-08-22
Benetan WikiLeaksen sinesten baduzu, Assangek justiziari aurre egitea eskatu beharko zenuke

Julian Assange WikiLeaks-eko burua Ekuadorrek Londresen daukan enbaxadan dago ekainaren 19tik, Suediara estraditatu dezaten eragozteko. Emakume bat ustez bortxatu izana leporatzen diote Assangeri; bere aldekoek berriz, ekintzailea AEBetara eramateko konplota ikusi dute salaketaren atzean. Afera argitzeko eskatu du Laurie Pennyk The Independent egunkarian idatzitako artikulu honetan. Horretarako Assangek justiziaren aurrean deklaratu behar duela uste du.


2011-10-25
Wikileaks finantza arazoek itota

Wikileaksen sortzaileak, Julian Assangek, filtrazioen publikazioa denbora mugagabe baterako geldituko duela jakinarazi du finantza arazoak medio. Diru bilketan jarriko dituzte indarrak Assangek azaldu zuenez.