Euskal Herria > Gipuzkoa > Usurbil

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-12-03 | Xabier Gantzarain

Usurbilgo Sutegi aretoan egon da ikusgai, azaroaren 3tik 12ra, erakusketa isil eta delizios bat. Usoa Zumetak egin ditu komisario lanak, artistak estudioko leku kuttunean gordeta zeuzkanak hartu eta jartzea besterik ez duela egin esanez agertu da umil, baina loriatzen du erabakiak, soiltasunak mesede egiten zion, ez zuen gehiago behar.

Lanak ere halakoxeak dira, soilak, sotilak, isilak, bareak. Zaratarik egin gabe joan zen Alejandro Tapia Aiestaran (Aginaga, 1930eko azaroaren 26a –... [+]

Usurbil kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Usurbil
Sakonean
2017-07-02 | Axier Lopez
"Arriskua beti dago, baina ezin gara ezkutatu gerta litekeenaren beldur"

Usurbilgo geltokian Mozal Legearen aurkako protesta batean parte hartzen ari zela tren batek oso zauri larriak eragin zizkion Martin Goitiandia Roquero 20 urteko donostiarrari. Gertatutakoak bazterrak astindu zituen Donostialdean, eta handik gutxira Euskal Herriko txoko askotara heldu ziren elkartasun keinu eta protestak. Koman bi astez izan da eta hiru ospitalean. Orain, etxean, ari zaio orduan gertatutakoari tamaina hartzen.


2017-06-26 | Axier Lopez
"Arriskua beti dago, baina ezin gara ezkutatu gerta litekeenaren beldur"

Usurbilgo geltokian Mozal Legearen aurkako protesta batean parte hartzen ari zela tren batek oso zauri larriak eragin zizkion Martin Goitiandia Roquero 20 urteko donostiarrari. Gertatutakoak bazterrak astindu zituen Donostialdean, eta handik gutxira Euskal Herriko txoko askotara heldu ziren elkartasun keinu eta protestak. Koman bi astez izan da eta hiru ospitalean. Orain, etxean, ari zaio orduan gertatutakoari tamaina hartzen.


Markel Olanori erraustegia gelditzeko eskatu diote 'Euskara 4.0' bileraren atarian

Euskara bidegurutzetik aurrera, euskara 4.0” jardunaldiaren aurretik, Gipuzkoako agintariak zain zeuzkan Zubieta, Usurbil eta Hernaniko dozena bat herritar, “Gelditu erraustegi kriminal hau” esan eta herritarrei mobilizatzen segi dezaten eskatzeko.


2017-05-15 | ARGIA
"Pelikula euskaraz bakarrik proiektatuko dugu, barkatu eragozpenak"

Zeresana eman du sare sozialetan Usurbilgo Urbil merkatalgunean dagoen zineak jarritako kartelak. Gaztelania hutsean, zera irakur daiteke: “Richard zikoina pelikula euskaraz bakarrik proiektatuko dugu, barkatu eragozpenak”.


2017-05-13 | Lander Arbelaitz
Euskotreneko makinistak ez du ekintzailea ikusi, honen lankideek ARGIAri adierazi diotenez

Ekintzaile bat harrapatu duen treneko gidariak ez du hau aurrean jarri zaionik ikusi. "Zumaiaraino joan da, eta han esan diote gertatu dena", ARGIAri gidariaren lankide eta Euskotreneko makinista batek adierazi dionez.


2017-05-13 | Lander Arbelaitz
Hainbat hausturarekin, larri dago ospitalean trenak harrapatutako Mozal Legearen aurkako ekintzailea

Usurbilgo tren geltokian, 14:05ean Mozal Legearen aurkako ekintza batean, larri zauritu bat izan da, trenak kolpatu ostean. Ospitalean dago, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan 48 ordu egingo ditu ARGIAk jakin ahal izan duenez. Lehen azterketen arabera, ondorengoa da egoera: femurra hautsita, pelbisa hautsita, orno bat fisuratua, saihets-hezurrarekin birika ukitua eta buruan kolpea. Kontziente dago zauritua.


Usurbil eta Hernaniko udalek auzitara daramatzate GHKren 2017ko tarifak

GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak mankomunitateei eta hauen bidez udalei hondakinak tratatzeagatik ezarritako tarifa berriak auzitara eramango dituzte Usurbil eta Hernaniko herriek.


2017-01-29 | Xabier Gantzarain
Aske kolore biziak

Beste artista batzuen aldean euskaldunarentzat ezaguna da Jose Luis Zumeta Etxeberria (Usurbil, 1939ko apirilaren 19a). GAUR taldeko kidea, gero Ez Dok Amairun ibilia, Mikel Laboaren azalen egilea, hainbat afixa ezagunena, Artzeren xoriak marraztu zituena… Ezin da ulertu 60ko hamarkadatik honako euskal kulturaren iruditeria Zumetaren lana aintzat hartu gabe. Eta jarraituko duela ematen du: erreparatu bestela ze presentzia hartu duen bere Gernika koadroak azkenaldian.

Bere ibilbide... [+]

2016-12-23 | Xuban Zubiria
Usurbil 0.0 pauso berri bat hondakinen kudeaketan

Atzoko egunez aurkeztu zuen Usurbilgo udalak, hondakinen kudeaketan pauso berri bat suposatuko duen Usurbil 0.0 plan estrategikoa.


"Kalera Kalera!" dinamikak preso eta iheslarien egoera gizarteratuko du hilabetez

Asteburuan eman zaio hasiera “Kalera Kalera!” ekimenari Usurbilen. Abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra arte iraungo duen mobilizazio zikloak presoen auzia eta gatazkaren ondorioak jendearengana gerturatzea ditu helburu.