Zer ote da irakurleak liburuxka mardul honetako orrialdeetan topatuko duena? Euskal kultura, euskal kulturgintza, euskaraz egindako kultura, Euskal Herriko kultura, kultura besterik gabe… Euskal Kulturaren Urtekariaren egileok argi genuen orain artean, baina ezbaian jartzen ari da, eta aurrerantzean hausnarrari leku egin beharko diogu. Bai behintzat Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik ernaldutako Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua aintzat hartzen badugu.
guztia irakurri
Lehiak mugitzen gaitu. Aitortuko dut nire buruari errietan aritu naizela bertsolaritzaren urteko errepasoa egin behar eta; Txapelketa Nagusirik gabeko urteek trantsizio-urte dirudite; ekitaldi kopuru bete-betea izan den arren, heldulekua falta. Baina lehiaz hasi naizenez, ezin herrialdetako txapelketak alde batera utzi, Nafarroan, Araban, Iparraldean eta Bizkaian izan dira txapelketak aurten, lerrook idazten ari naizenean Bizkaikoa artean bukatzeko dagoen arren. Eta Iparraldekoan egin nahiko nuke geldialdi bat, zenbaiten urteetako lanaren ondorioz, bertako bertsolaritza susperraldian dagoela baitirudi. Barrura begira izango ditu bestelakoak, baina kanpora begira arnas berritzen ari da eta ez bertsolari kopuruan bakarrik. Bazirudien gure generazioek izan behar zutela euskara batuaren ikur: bertsotarako ere hizkuntzak izan lezakeen jolaserako grazia ahaztu, eta guztia molde trinko berdinetan esan behar zutenak. Aurtengo Iparraldeko txapelketak poz bat eman die gure belarriei, Bizkaia, Nafarroa edo Arabakoak bezalaxe. Alde ederra egin dugu!
guztia irakurriApirila | 1 | 2 | 3 | 4 | ||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
Niri interesatzen zaizkidan dokumentalak ez dira ikusgarriak, baizik egunerokotasuna irakurtzerakoan zerbait berria erakusten didatenak. Zinema modernoaren bidea hori izan behar dela uste dut. Zaharkitua iruditzen zait gidoiaren babesa bilatzen duen zinema, istorio konplexuekin, inguruan ditugulako zinemarako elementu onenak.
guztia irakurri© 2009 ARGIA.com