Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

UnibertsitateaSailak



Bikaintasuna

Nazioarteko Bikaintasun Campusaren labelarekin” zoriondu dituzte ikasturte honetan Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Errekonozimenduzko label horren aitortzatik at geratu dira Mondragon, Deustu eta Opus unibertsitateak. Baionako campusa ez zen lehia horretan sartzen.

Bikaintasuna, ospea eta dirua
Laguntza ederrekin horniturik datoz arestiko aipamen horiek. Lau milioi euro jasoko ditu Euskadiko unibertsitate publikoak, Euskampus izeneko proiektua dela eta. Bertora bildu dira EHU bera, Tecnalia eta Donostiako International Physics Center delakoa.
Bost milioi pasa hartuko ditu Nafarroakoak. Zaragoza, Lleida, eta Errioxako unibertsitateekin batera garatu duen Iberus proiektua dela eta.

Sariak sari, ikusteko dago orain horrek zertan aldatuko duen unibertsitate publikoen ohiko martxa: hobetuko ote duen zerbitzu publikoaren eskolen kalitatea, indartuko ote duen ikerkuntza, finkatuko ote duen Akademiaren emaitza intelektualak gizarteratzeko biderik, bertako langileen egonkortasuna eta soldata-politika orokorrak berregokitzeko baliabiderik ekarriko ote duen… Galderak.

Bologna, saltsa gordina
Heldu da unea. Euskal Herriko Unibertsitate denek aktibatu dituzte beren konpromisoak Bolognako ikasketa-ereduaren baitan. Fakultate batzuetan lehenago probatua zen aldaketa. Beste batzuetan, ikasturte honetan hasi dira lehendabizi.

Goiz da aldaketen emaitzak neurtzeko. Halere, ez da goiz lehertu diren kontraesanak detektatzeko. Bat eta nabarmenena: fakultate batean baino gehiagotan, administrazioa eta dozentziari laguntzeko plataformak ez daudela egoera berriak eskatzen duen mailari erantzuteko moduan ez diseinaturik, ezta egokiturik ere. Bi, ez hutsala: oro har, irakasleak lan-ordu gehiago egiten ari dira orain Bologna aurreko irakas-zerbitzu bertsua eskaintzeko. Maila apaleko ikerkuntzak nozituko du, agian, irakasleen gainzama hori. Goi mailako ikerkuntza deitzen dioten horrek ez du halakorik jasango seguru asko; hor badute eta bikaintasunaren haizea.

Bolognako aldaketek eta krisi ekonomikoak ekarri dituzten politika berriak ez dira nahikoa beratu oraindik, ez eta nahikoa egosi ere… gordin daude.

50:30:20

Egitarau zabalarekin ospatu du Mondragon Unibertsitateak bertako Enpresagintza Fakultatearen 50. urteurrena. 30 urte bete ditu euskarazko irakaskuntzak Euskal Herriko Unibertsitatean. 20 urtez kaleratzen ari da Uztaro, giza eta gizarte-gaietarako, Udako Euskal Unibertsitateak argitaratzen duen aldizkari zientifikoa. Zenbaki interesgarriak hirurak, etorkizunari begiratzeko.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan