2023-11-06 | Estitxu Eizagirre

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin arituko da solasean. Hurrengo hitzaldia azaroaren 16an Urruñako Arotzenea ostatuan izango da, eta liburua idazteko prozesuan Idazle Eskolan tutore izan duen Tere Irastorzak egingo dio elkarrizketa. Hamar herritan... [+]

Telefonoak pintxatuta eta autoetan GPSekin zelatatu zituzten migratzaileei laguntzea egotzita atxilotutakoak

Larunbatean elkarretaratzea egin dute Baionan Darmanin inmigrazio-lege proiektua, mugak ixtea eta hiru atxiloketak salatzeko. Bertan eman zuen bere lekukotza atxilotuetako batek, Kazetak jaso duenez. Bederatzi hilabetez Poliziak bereziki zelatatu dituzte, telefonoa pintxatu... [+]


Emaiozu bigarren bizitza bat zure ordenagailuari

Ohikoa da Windows sistema eragilea duten ordenagailuek motel funtzionatzea urte batzuk dituztenean. Software libreko sistema eragileak aukera bikaina dira gailu zaharrak berpiztu eta biziberritzeko. Hori nola egin azaltzeko, Urruñako Erlaitza Eskolak formakuntza antolatu... [+]


2022-11-29 | ARGIA
Loraldiberri Liburu eta Disko azokaren lehen edizioa ospatuko da Urruñan igandean

Hogei argitaletxe eta elkarte inguruk hartuko dute parte azokan, eta hainbat idazle eta musikari hurbilduko dira beren lanak sinatzera.


2022-10-14 | Lide Iraola
Elikaduraren gizarte segurantzaren proiektua lehen pausoak ematen ari da Ipar Euskal Herrian

Herritarrei elikagai jasangarriak eskuratzeko aukera bermatu nahi die elikaduraren gizarte segurantzaren proiektuak, aldi berean ekoizpen arduratsuago baterako bidea zabalduz. Legearen galbahea pasatzea zaila ikusten dute, baina hasi dira euren kabuz antolatzen.


2022-07-07 | ARGIA
Eñaut Aramendi sindikalista atxiloturik izan dute, hiru migratzaile Baionara eramateagatik

Bidasoa Etorkinekin kolektiboak jakinarazi duenez, Aramendi goizeko 8:00ak inguruan atxilotu dute frantziar gendarmeek Urruñako bidesarian, migratzaileak Baionara zeramatzanean. Handik ordu batzuetara utzi dute aske.


2022-06-10 | Garazi Zabaleta
Larrea etxaldea
Baserriko patata frijitu poltsak existitzen dira, Urruñakoak

“Mementuan laborari gutxi gelditzen gara Urruña inguruan, Iparraldean gehienak barnekaldean dira-eta”. Beñat Exposito ekoizle urruñarraren hitzak dira, Lapurdiko kostaldeko egoeraz hizketan. Etxalde geroz eta gutxiago eta urbanizatutako zonalde... [+]


2022-06-02 | ARGIA
Aske gelditu da GKSko kide Gabi Daraspe

2018ko kondena eteteko eskaria onartu du epaileak, eta libre utzi dute azken egun hauetan Martutenen preso zegoen urruñarra.


2022-05-31 | ARGIA
Kale-argiak herritarrek eurek piztuko dituzte Urruñan, behar dutenean

Argi-kutsadura eta energia kontsumoa murrizteko, sistema berritzailea jarri du martxan Urruñako Herriko Etxeak: gauez itzalita izango dira kale-argiak, eta herritarrak berak mugikorraren bidez piztu ahalko ditu, herrian zehar ibili behar duen unean.


Olatz Aramendi Olaizola. Urruñarra eta kito
“Paziente euskaldunekin euskaraz mintzatzearekin konplizitatea berehala sortzen da”

26 urte besterik ez ditu eta gaztetasunaren ilusioarekin bizi du bere lana. Emagina da Baionako erietxe publikoan. “Berant heldu nintzen lehen egunean eta erran zidaten hala izanik kontratu mugagabea irabazia nuela, beste ainitzi ere gertatua baitzitzaien”, aitortu... [+]


2022-04-05 | ARGIA
Euskara teknikaria duen Ipar Euskal Herriko laugarren herria izango da Urruña

Urruñako Herriko Etxeak euskara zerbitzua eta teknikaria izango ditu, Euskal Elkargoarekin adosturiko hitzarmenari esker. Ipar Euskal Herrian, Biarritz, Baiona eta Hendaia dira euskara teknikaria duten herri bakarrak, baina ekimen ugari sortu da, euskara zerbitzua herri... [+]