Gizartea > Kirola > Txirrindularitza

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Txirrindularitza kanaleko multimediak
2017-08-22 | Jon Torner Zabala
Norvegian etapa geratu duen zubia eta araudia aldatzeko deia

Norvegiako Itzuliko 3. etapan gertatu da: azken 5 kilometroetako pankarta pasata, ihes eginda zihoazen lau txirrindulariek oinak lurrean jarri behar izan zituzten, aurrean zeukaten zubia altxatu egin zutelako belaontzi bat pasa zedin.


2017-07-23 | Jon Torner Zabala
Kirola eta kultura
Lehiak sormena elikatzen duenean

Kultura eta kirola hain aparte ez daudela erakustera dator elkarrizketa sorta hau. Edo, bederen, hain aparte ez dutela zertan egon aldarrikatzera, badutela elkar zer eskaini, sarri mesfidantzaz eta batzuetan mespretxuz begiratzen dioten arren elkarri. “Futbola da herriaren opioa”. Zenbat bider entzungo ote genuen esaldi hori, masak lokartzeko jukutria besterik ez balitz bezala, alde batera utzita gizarte justuagoa sortzeko erreminta izan daitekeela.

Futbolaz aritu zaizkigu hain... [+]


2017-07-18 | Jon Torner Zabala
Eta zuk, txirrindulari zaren horrek, zergatik ez duzu zergarik ordaintzen?

“Bizikletan dabiltzanek ere ordaindu beharko lituzkete zirkulazio-zergak”. Solaskide batek egin zuen proposamena, autoen eta bizikleten arteko elkarbizitzaz eztabaidatzen ari ginela. Batzuk alde, kontra besteok, diruz ordaindutako eskubideak erdigunean jarrita.


Orbea, altzairuaren malgutasuna

Eibar, 1840. Juan Manuel, Mateo, Casimiro eta Petra Orbea Murua neba-arrebek errebolberrak eta pistolak egiteko Orbea Hermanos lantegia sortu zuten. Hamarkada bakarrean armaginen herriko enpresarik handiena izatea lortu zuen eta, mendea amaitu baino lehen, 1890ean, fabrika elektrifikatzea erabaki zuten. Horretarako zentral hidroelektriko txiki bat eraiki zuten, eta negozioa egokitzeko eta dibertsifikatzeko inolako arazorik ez zutela erakutsi zuten: zentraleko energia soberakina saltzen hasi... [+]


"Txirrindulariak ez harrapatzeko gakoa kontzientziazioa da, ez isunak"

Geroz eta ugariagoak dira txirrindularien istripuak, autoek harrapatuta. Valentziako harrapaketak eta Ane Santesteban, Chris Froome edo Nicky Hayden profesionalen istripuek mahai gainean jarri dute arazoa. Zergatik harrapatzen dituzten autoek txirrindulariak?


Javi Umaran, Biziz Biziko kidea
"Txirrindulariak ez harrapatzeko gakoa kontzientziazioa da, ez isunak"

Geroz eta ugariagoak dira txirrindularien istripuak, autoek harrapatuta. Valentziako harrapaketak eta Ane Santesteban, Chris Froome edo Nicky Hayden profesionalen istripuek mahai gainean jarri dute arazoa. Zergatik harrapatzen dituzten autoek txirrindulariak?


Aitor Balbas [8-80 plataformako kidea]
"Hirietako mugikortasuna gizarteko arazo askoren isla da"

Aitor Balbas dut izena, eta mugikortasun eredu berria nahi dut Iruñearentzat. Helburu horrekin dihardugu 8-80 plataformako kideok. Autoak dira hiriko erregeak, eta gure ustez, beren lekua garraio publikoak, oinezkoek eta bizikletek hartu beharko lukete. Modu horretan, Iruñea hiri askoz jasangarri eta seguruagoa izango litzateke.