Txillardegiri buruzko saiakera kaleratu du Fito Rodriguezek

Txillardegiren ekarpen zabala biltzeko asmoarekin, Fito Rodriguezek Txillardegi liburua kaleratu du Erein argitaletxeko Haran bildumaren barruan. Idazle, politikari eta hizkuntzalariaren pentsamendu eta ekinbidera hurbiltze bat da Rodriguezek idatzitakoa.

Txillardegiren omenez

Ezker Abertzaleak Txillardegi omendu du. Ondo dago gero Txillardegiren euskararen aldeko adorea eta maisutza omentzea. Gainerakoak ez zaizkit, ordea, horren ulergarri iruditzen. Txillardegik 1967an utzi zuen ETA, Franco hil baino zortzi urte lehenago eta ETAk armak uztea erabaki baino 44...

Txillardegiren testuak irakurriko dituzte hemeretzi idazlek Victoria Eugenian

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zendu berriari omenaldia egingo diote igandean Donostiako Victoria Eugenia Klubean. Idazle eta herrigile antiguotarraren testuak irakurriko dituzte hemeretzi idazlek Bakarrik Nago Zerubiden –Leturiaren egunkari ezkutua eleberriko lehen esaldia– ekitaldian.

Ezkerreko abertzaleek elkarrekin omendu zuten atzo 'Txillardegi' Donostian

Bi aste bete ziren atzo Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela eta egindako lana omendu asmoz, omenaldia egin zion ezker abertzaleak. Abertzaleen Batasuna, EA, Alternatiba, Aralar, Egin Dezagun Bidea, Gazte Independentistak edota LABeko kideak zeuden Donostiako Victoria Eugenia bete zutenen artean. Txiki geratu zen aretoa 'Txillardegi' omentzeko. Hiru hitz hautatu zituen Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak 'Txillardegi' deskribatzeko: "Euskal Herria helburu".

Hil da herrigilea

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, 2012ko urtarrilaren 14an hil zen. Berarekin desagertu da Euskal Herriaren azken mende erdia ulertzeko ezinbesteko pertsona. Zenbaezinak, sailkagaitzak dira hark egindako lanak. Hil da idazlea, politikaria, pentsalaria, hizkuntzalaria. Txillardegi asko joan zaizkigu Txillardegi bakarraren azken arnasarekin.

Txillardegiren gorazarrean

Hil berri den adiskideaz idazteko, harekin ikasiaz, harekin izan akordioaz, harekin bizi ametsetaz idatzi nahi nuke. Haren gogoratzeko eta familiarekin bat egiteko. Hasteko, Txillardegi abertzalea. Hizkuntzan finkatu aberria eta askatasun politikoan oinarritu erresuma. Garan emandako azken...

Txillardegi: Inkonformista baten bizitza aberatsa

Joan zaigu betirako gure herriari guztia eman dion gizon inkonformista bat: Txillardegi. Zalantzarik gabe gure herriaren azken hamarkadetako historian hizki larriz idatzita geratuko da bere izena, hori eta gehiago merezi baitu, nahiz eta bere momentu oparoenetan zegokion onespen hori, tamalez,...

Lerro hauen arimatik, eskerrik asko bihotzez

TXILLARDEGIK jarraitzen zuen izaten “gazte ero haien” artekoa, seguruenik bere matxino senak, jakinduriak eta izateko grinak bestelako tarterik uzten ez ziotelako. Esamoldea bere testuingurura eta bere pentsamoldera eramanda, gazte ero horien erraietatik erditu zirelako Euskal Herria...

Jose Luis Alvarez Enparantza, 'Txillardegi' gaur goizean hil da

EiTBk egindako bideoa. Gaur (urtarrilak 14) goizean hil da Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi. 1929an Donostiako Antigua auzoan jaioa, bere lana ezinbestekoa da XX. mendeko Euskal Herriko historiaren hainbat alor ulertu ahal izateko. ETAren sortzaileetako bat izan zen 1958an eta Altsasuko mahaiaren, Herri Batasunaren eta Aralarren sorreran ere parte hartu zuen. 2007ko maiatzean Aralar utzi zuen, atzera berriz ere Batasunaren ingurura itzultzeko. Euskara batuaren bultzatzaile garrantzitsua izan zen eta bera zen lehen euskal nobela modernoaren egilea ere, 1957ko Leturiaren egunkari ezkutua, alegia.

EHEk Txillardegi omenduko du otsailaren 12rako deitu duen manifestazioan

Euskal Herrian Euskaraz taldeak manifestazio nazionala deitu du datorren otsailaren 12rako, Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe! lelopean. EHEren arabera, euskarak bizi duen egoera da Euskal Herriak bizi duen "arazo politiko nagusia" eta hori salatuko du manifestazioak....

Txillardegiren aurreneko nobelaz

Batzuen artean ::Euskera Euskaltzaindia orrialdeak ::286 prezioa ::10€

'Txillardegi' omendu du Euskaltzaindiak liburu batekin

Euskaltzaindiak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua liburuari buruzko lana argitaratu du: Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaren ekarpena XX. mendeko euskal narratibaren testuinguruan. Txillardegik Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren etapa berriaren...

Txillardegik eskainitako zazpi saiakera biribil

Txillardegi ::Horretaz Elkar orrialdeak ::220 prezioa ::19.50€

Xarriton eta 'Txillardegi' omenduko ditu EIE-k bere 25. urteurrenean

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) Piarres Xarriton eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko ditu larunbatean (15) Durangoko (Bizkaia) Plateruena kafe antzokian, elkartearen 25. urteurrenaren harira. Ekitaldi horretan Castillo Suarez idazle nafarrak poesia, pintura eta musika uztartuko...

Markos Zapiain, literaturaz eta ziminologiaz

Markos Zapiain ::Txillardegi eta ziminoa Susa orrialdeak ::130 prezioa ::14€

Txillardegi, Mariasun Landa eta Joxe Arregiren liburu berriak

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik bere kezka nagusiei buruzko zazpi saiakera bildu ditu Horretaz (Elkar) liburuan. Mariasun Landak, bestalde, Festa aldameneko gelan / La fiesta en la habitación de al lado obra autobiografikoa (Erein) plazaratu du. 1968ko irailetik 1969ko urrira...

Euskara, Txillardegi

Dozena erdi sarrera ditu euskarak Mark Ableyren liburuan. ┬źBasque┬╗ izenpean datoz ingelesezkoan eta ┬źvasco┬╗, berriz, gaztelaniazkoan. Galesaren bidetik heldu da autorea gure hizkuntzara, esanez XX. mendean, bai galesak eta bai euskarak berpizkunde literario eta politikoa izan dutela eta, neurri...

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'

Jose Luis Alvarez Enparantzari emango dio aurten Gerediaga elkarteak Argizaiola saria. Txillardegi Donostiako Antigua auzoan jaio zen 1929ko irailaren 27an. Etxean entzun ez eta bere kabuz hasi zen 1948an euskara ikasten. Horrekin batera, Bilbon ingeniaritza ikasten ari zela, gazte mugimendu...

Agur eta ohore, Txillardegi!

Iztuetak deskribatzen zuen eremua bezalakoa zen euskal literaturarena: otadi mardul, txilardi zabal, isasti handi. Gainerakoa eremu latz. Garai hartan, Txomin Agirreren Garoaren ostean euskaraz irakurri nuen hurrengo nobelak Elsa Scheleen izena zuen. Ordurako, jakina, Txillardegik bide luzea...
Multimedia

2012-03-20  |  Txillardegi

Txillardegi nobelagintzan

Hiru hizlari aritu ziren Txillardegiren nobelagintza aztertzen. Jesus Maria Lasagabaster: Txillardegik euskal eleberrigintzari egindako ekarpena aztertu zuen. Pruden Gartzia: Kundera etorri duk hitaz galdezka. Markos Zapiain: Txillardegiren nobelagintzaren eduki filosofikoa. 2004an Koldo...

2012-03-06  |  Txillardegi

Txillardegi euskalgintzan

Hiru hizlarik Txillardegik euskalgintzan egindakoa aztertu zuten: Maria Jose Azurmendi: Txillardegiren lan soziolinguistikoa. Gotzon Aurrekoetxea: Txillardegi eta Euskara Batuaren kondaira. Jose Luis Ormaetxea "Txipi": Euskararen aldeko borroka. 2004an Koldo Mitxelena Kulturunean...

2012-01-27  |  Txillardegi

Argia Sariak 2012ko ekitaldia

Saridunak Sei sari banatu ditu ARGIA astekariak Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean bazkal ostean burututako ARGIA Sarien banaketa ekitaldian. Ohi bezala, ARGIAk euskarazko komunikazioan nabarmendu diren talde, enpresa, profesional edo produktuei eskaini dizkie sari hauek. ARGIA SARIEN...

2012-01-27  |  Txillardegi

2012ko Argia Sarien irabazleak

Karlos Zurutuzari eman diogu  Prentsa Idatzia atalaren saria , EITB Nahieran Interneten, Euskal Irratietan Luzien Etxezaharretak eta Jakes Casabonek gidatutako Gure bazterrak saioa Irratian, Klikmetroak.com kanpaina Publizitatean, EiTB Nahieran webgunea Internet atalean eta Kanaldude herri...

2012-01-20  |  Txillardegi

Ispiluan

Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"ren bizitza islatzen duen erreportajea. Iturria: eitb.tv

2011-02-01  |  Txillardegi

Izan, egin, eragin

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 30 urte bete zituen 2009ko azaroaren 4an. Dokumentalak, sortze garaitik gaurdainoko EHEko hainbat kideren bizipenak eta gogoetak jaso ez ezik, hauetan eta bide horretan bultza egin duten zenbait euskaltzalerenak ere jaso ditu;...

2007-09-30  |  Txillardegi

Txillardegirekin hizketan

Hilabete honetako Larrunen Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegiri'-ri elkarrizketa sakona egin diogu. Bideo honetan, euskararen etorkizuna eta egoera politikoari buruzko zenbait pasarte bildu ditugu.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys