Energia nuklearrari boikota egiteko deia, Txernobylgo istripuaren 30. urteurrenean

"Energia nuklearra deskonektatu" boikot kanpaina abiatu du Ekologistak Martxan taldeak Espainiako Estatuan, Txernobylgo istripua gertatu zenetik 30 urte pasa direnean.

Ukraina eta Bielorrusian haurrek badakite zer gertatu zen Txernobylen

Apirilaren 26an dira 30 urte Ukrainako iparraldean, Bielorrusiarekiko mugan, Txernobylgo zentral nuklearra lehertu zela, gizakiak eragindako hondamendi industrialik bortitzena. Hiru hamarkada beranduago, Europako herritar askok segitzen dute beren soinetan nozitzen kutsadura erradioaktiboaren kaltea. Kantzerrak aipatzen dira sarri, baina menturaz haur askok jaiotzean dakartzaten eritasun eta matxurak are beldurgarriagoak dira.

Garoņa irekitzekotan Endesa eta Iberdrolarekin kontratua eteteko konpromisoa iragarri dute hainbat eragilek

24 erakundek (alderdi politikoak, sindikatuak, talde ekologistak...) eta bederatzi norbanakok Garoñako berriro irekitzearen aurkako manifestua aurkeztu dute Bilbon egindako ekitaldian. Adierazi dutenez, zentral nuklearra berriro martxan hasiko balitz Iberdrola eta Endesarekiko kontratuak etengo lituzkete, hala nola energia nuklearra saltzen duen beste edozein konpainiarekikoak.

Txernobyleko sarkofagoari eusten zion eraikin bat hondatu da

Ukrainako zentral nuklearraren laugarren erreaktorearen sarkofagoari eusten zion eraikin bateko hormen eta sabaiaren zati bat puskatu egin dira, asteazkenean Pravda egunkariak argitaratu zuenez.

Alemaniako ehiztariek kalteordaina daukate Txernobylek kutsatutako basurdea ehizatuz gero

Txernobylgo zentral nuklearrak eztanda egin eta 26 urtera, 1.500 kilometro urrunago Alemaniako Bavarian basurdeek zesiuma metatzen dute beren okeletan. Hori dela eta, ehiztari bavariarrek basurde hilak analizatzera eraman behar izaten dituzte gobernuak baimendutako 70 kontrol guneetarakoren batera. Ehizakien erdia baino gehiago atzematen dute agintariek, kiloko 600 Becquerel baino gehiagoz kutsatuta daudelako.

Txernobylen ikasiak Fukushimarako gogoratuz Genevan

Bi egunez Europako eta Japoniako mediku eta jakintsu engaiatuek berrikusi dituzte Txernobylgo hondamendi nuklearretik Fukushimakora aztertu eta ikasitakoak. Zergatik erreakzionatu den berandu, zer den ezkutatzen dena eta jakin beharrekoa erradioaktibitatearen kalteez, nola lagundu eskualde kutsatuetan bizirautera kondenatutako jendeei.

Zalantza asko Txernobyleko sarkofago berriaren lanak hastekotan direla

1986ko apirilaren 26an lehertu zen Txernobyleko zentral nuklearreko laugarren erreaktorea. Hondakin erradiaktiboak mundu osora barreiatu ziren eta sei hilabete behar izan zituzten erreaktorea sarkofago batez inguratzeko. Sarkofago horren bizia 25 urtekoa izango zela estimatu zen, baina 2010ean...

Txernobylek zerbait ona utzi zigun: CRIIRAD taldea

Fukushimako zentral atomiko suntsitutik barreiatu erradioaktibitatea Frantziaraino iritsi zela jakinarazi zuen martxo bukaeran CRIIRAD erakundeak. Eta hala zen. Txernobylgo hondamendiaz 'lobby' nuklearrak ezkutaturiko informazioak bildu eta plazaratzeko sortua, elkarte independente horren hitzak gaur urrea balio du.

Hazkundearen ekonomia? Ez, eskerrik asko

TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista...

Txernobyl berria lehertu zaigunez, duela 25 urtekoaren egia ezkutuak ezagutzeko garaia da

Beraz, gaur denok ziur egon gaitezke: Japoniako lobby nuklearrak kontrolatuta daukan segurtasun nuklearreko erakundeak aitortu du Fukushimako hondamendia Txernobylgoaren larritasun maila berekoa dela. Hilabete berandutu dira egia nabarmena aitortzeko. (Garaiz abisua eman zigulako eskerrak ematetik haratago, kazetariok noiz hartu behar dugu Greenpeace informazio iturri serio ohikotzat?). Oraindik askoz egia larriagoak dauzkate gorderik, bai Fukushiman orain arte gertatutakoaz baina baita duela 25 urte Txernobylgoak eragindako kalteez.
Multimedia

2015-06-01  |  Txernobylgo istripua

Zergatik geratu Txernobilen? Gure etxea delako

Munduko istripu nuklearrik larriena Txernobilen gertatu zen. Plantaren inguruko lurrari "Bazterketa Eremua" deitzen diote. Halere, 200 bat pertsonek osatutako komunitatea hor bizi da (ia guztiak adineko emakumeak dira). Amama harro hauek ebakuatzeko aginduei egin zieten aurre,...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys