Ekonomia > Ekonomia soziala > Txanponaren beste aldeak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2016-02-07 | Lander Arretxea

Bestelako kontsumo ereduak aipatzen hasi eta normalean lehenengo sektorea etortzen zaigu burura: kontsumo taldeak, bertako produktuak… Baina kontsumo kritikorako neurriak ez dira jan-edanera mugatzen. Azpiegitura erraldoiak behar dituen teknologia eta telekomunikazio sareen alorrean ere sortu dira lehenengo alternatibak. Haietako bat da telefono eta internet zerbitzuak eskaintzen dituen Eticom - Som Conexió kooperatiba. Herrialde Katalanetan abiatutako proiektua da, baina Euskal... [+]

Lakari bat babarruna

Ordenagailu aurrean nagoen honi Zarautzen irekitzera zihoazen dendaren izena aditzean barre txikia egin zitzaion. Gure etxean lakari txitxiei eta ipurdi ederrei deitzen baitzaie. Eta pentsatu nuen, zein kuriosoa izena elikadura osasungarrirako denda baterako. Ezjakina ni. Aiton-amonek hau irakurriko balute... Lakaria garai bateko neurketa mota bati deitzen omen zaio, eta ni enteratu gabe; 3,6 kg inguruko neurriari hain justu. Neurketa egiteko egurrezko kaxaren irudia ikustean, ordea, ezagutu... [+]


2015-11-08 | Lander Arretxea
Gaztetxeko egiteko moduak, behar berrietarako ere balio du

Hamar urtek ematen dute askorako, eta tartean, aldatu daitezke beharrak, helburuak, kezkak… Irungo Lakaxita gaztetxea izango zena duela hamar urte okupatu zutenei hori bera gertatu zaie. Orduan hogei urte inguru zituztenek hogeita hamarrak gertu dituzte orain, eta etxebizitza, familia, lana eta antzeko kezkak pilatu dituzte bidean. Arazo berriei hasiera hartan aisialdi alternatibo faltari erantzun zioten modu berean egin diote aurre ordea. Hala dio Andoni Egiak: “Beti pentsatu izan... [+]


Etxearen alokairua lan sozialaren ordainetan

Bilbi plaza. Arratsaldeko lau eta erdiak. Bazkal osteko kafearen gonbitea onartu digu Davide Angelilli 24 urteko gazteak. San Frantziskoren bihotzean pasa zuen lehengo urtea gazte italiarrak. Masterra egitera etorri zen Erromatik Bilbora, eta etxebizitza solidarioaren programan sartu zen. Auzoko kultur eta kirol taldeen koordinazioan lagunduta etxebizitzaren hilabeteko alokairua 55 euro. Angelillik garbi du 55 euro horiek erakarri zutela programara hasiera batean, gero auzoak dirua baino... [+]


2015-10-11 | Lander Arretxea
Betiko ofiziotik, haize berriak

Artezi
Jarduera: Altzarien tapizatzea eta zaharberritzea.
Kokapena: Eibar.
Izaera juridikoa: Kooperatiba.
Noiztik martxan: 2014ko irailetik.
Kide kopurua: 2.

---------------------------------------------------------------------------

Eibarko San Miguel de Aginaga kalean euren lanbidea eta lantokia aurkitu dute Norone Bizkarra eta Iratxe Artiach gazte durangarrek. Ez dute ordea berrikuntza eta start-up-ak sustatzen dituen gomendio sorta jarraitu. Erosi, erabili, bota eta berriro... [+]


Soldatzaileek badakite bestelako bideragarritasun plana egiten

Hartzekodunen lehiaketan egon da azken urtean Koxka enpresa bi proiekturen arteko borrokan, eta paper artean aurkitu dugu Ramon Salinas Garrido. Koxkako langile ohia da eta beren enpresa izandakoari aterabidea emateko proiektua prestatu dutenetako bat. Gaur esku artean dauzkan orri horiexen artean pasa ditu azken hilabeteak Salinasek beste zenbait kiderekin batera, enpresaren bideragarritasun plana eta enpresa modeloa garatzen. Langileak lehen lerroan jarrita eta kooperatiba eredu bezala... [+]


2015-09-13 | Lander Arretxea
Herritarren konpromisoa txantxitan neurtzen da O˝atin

Oñatiarra da Amaia. Larunbatero gisan Aldapa tabernan geratu da lagunekin, eta etxerakoan, ogia erosi du Errota okindegian. Baina ez du, ohi bezala, eurotan ordaindu, ezta txartelarekin ere. Asteazkenean truke bulegoan lehenengoz hartu zituen kolore biziko billeteak erabili ditu: Oñatiko moneta soziala diren txantxiak. Lehenengo aldia izan da; ez da azkena izango ordea. Erosterako orduan txantxi bakoitzak euro banaren balioa badu ere, trukea egiten duenean %5eko hobaria ematen... [+]


Errekurtso ekonomikotik gutxi baina sozialetik asko duen ortua

Agirre Lehendakariaren etorbideko ke zurrunbilotik atera eta pauso gutxira, Aranbeiti auzoan, hiri handiak ezkutatzen dituen altxor berde txikietako batean dabil Saioa Bacigalupe. Aitzurra eskuan tomate ipurdiak harrotuz bere txanda betetzen ari da Deustuko Gazte Asanbladatik bideratutako ortu komunitarioan.

Baratza taldearentzako Aranbeitiko ortua produkziorako lur zatia baino gehiago da, ikasketa prozesu bezala ikusten dute. Taldean daramaten ikasketa prozesua. Gehiago dakitenek gutxiago... [+]


2015-07-12 | Lander Arretxea
Garagardoa ere egin daiteke bestela

Garagardo marka baten marketin arduraduna da Urtzi Ugalde. Ez da multinazional erraldoiko pieza bat gehiago ordea, beste sei lagunekin batera sortu duten kooperatibako bazkide baizik. Horizontaltasunean eta elikadura burujabetzan oinarrituta ari dira euren produktua ekoizten: Boga garagardoa.

Duela lau urte hasi ziren garagardogintzan. Bilboko Kukutza gaztetxean eman zituzten lehen pauso haiek, zaletasunak eta euren baliabide propioekin ekoitzi nahiak bultzatuta. 50 litro egiteko gaitasuna... [+]


Mundua aldatzeko hiru aukera: gosaritan, bazkaritan eta afaritan

Landare elkartera iritsi eta topatu dugu David Garnatxo, elkartean sartzekotan dabilen lagun batekin solasean. Tokiko produktuez eta kontsumo arduratsuaz ari diren bitartean, Garnatxok azaldu dio sarrera modura 42 euro ordaindu beharko dituela, eta ondoren hamabi hilabeteko kuota 36 eurokoa dela, urtean bi orduko auzolana egiteko konpromisoarekin batera.

Kontsumo ereduaren aldaketa da Landareren helburu nagusietakoa. Produktu ekologikoak eta ahal den neurrian bertakoak dauzka eraldaketarako... [+]


2015-06-07 | Lander Arretxea
Komunikazioa betaurreko moreekin

Genero ikuspegia kontuan hartuta lan egiten duten enpresa eta erakundeak, apurka, baina gero eta gehiago dira. Nerea Uria hernaniarrak eta Ilazki Gainza donostiarrak osatzen duten Kalaka komunikazio agentziarentzat ordea balio bat baino gehiago da. “Betaurreko moreak” dira euren lan-tresna ezinbestekoa. Horixe baita, hain zuzen, eskaintzen dutena: komunikazio parekidea.