Anti hiria edo bizitza

Urbanista eta historialari ipar amerikar Lewis Mumfordek, The City in History (1961) kolosalaren autoreak, hazten ari zen klase ertain soldatapeko eta zuriari aterpe emateko 1950. hamarkadan AEBen luze zabalean zabaltzen ari ziren eremu suburbano batzuen hazkundea karakterizatu zuen. Ez ziren hiri berriak, ezta aurretik sortutakoen zabalkundea ere, urbanizazio mota berria baizik, lurraldean zehar dispertsatua eta zabaldua, azpiegitura handien bidez konektatuta, baina zentro urbanorik eta partekatutako nortasunik gabe.

Anti-hiria edo bizitza

Urbanista eta historialari ipar amerikar Lewis Mumfordek, The City in History (1961) kolosalaren autoreak, hazten ari zen klase ertain soldatapeko eta zuriari aterpe emateko 1950. hamarkadan AEBen luze zabalean zabaltzen ari ziren eremu suburbano batzuen hazkundea karakterizatu zuen. Ez ziren hiri...

Turismo masiboaren aurkako ekintzaileek autobus turistikoak eten dituzte sorpresan Bartzelonan

Bartzelona “turistentzat parke tematiko” bihurtu dutela salatzeko, honen ikono diren autobus turistikoak blokeatu dituzte larunbatean batera hiriko bost puntutan Turismo Jasangarriaren Alde Auzoen Asanbladak (Assemblea de Barris per un Turisme Sostenible ABTS katalanez).

Masa turismoari aurre egiteko ideiak Bartzelonatik

Kataluniako hiriburuan ere ez dute errezeta borobilik. Baina, gutxienez, guk baino denbora gehiago izan dute galderak egin eta erantzuten ahalegintzeko.

"Tronu Dema" telesailaren lehorreratze polemikoa

Game of Thrones edo Tronu Dema telesail ezagunak Zumaian grabatuko dituen eszenen prestaketari ekin diote. Horretarako Geoparke eremu babestuaren barruan dagoen Itzurun hondartza moldatu dute, eta besteak beste, harrizko horma bat suntsitu izanak herritarren haserrea piztu du (irudian Zumaiako Surf elkarteak antolatuko elkarretaratzea). “Zer ari gara saltzen? Zer galtzeko prest gaude turismoaren izenean?”, galderak hedatu dira egunotan, agintariek herriko ondarea babesteko baino, indarrak multinazionalaren etorrerak turismoari ekarriko dizkion onurak goraipatzeko jarri dituztelakoan.

Turisten itsasontzien porturatzea blokeatu dute hainbat orduz Venezian

Egunero milaka turista eramaten dituzten itsasontziak ingurumenean eta hirian eragiten ari diren kalteez kezkatuta, #NoGrandiNavi lemapean festa eta aldarrikapena uztartu dituzte joan den asteburuan Venezian, gurutzaontzien porturatzea debekatzeko eskatuz. Itsasoz, 30.000 turista iristen dira egunero goi-denboraldian Veneziara, The Guardianek jaso duenez.

Lampedusan turismoa bizitzaren gainetik

Pertsona guztiek ez dute bizitza arriskuan jartzen Lampedusara iristeko: turismoa da irlaren motor ekonomiko nagusia. Bi errealitate arras desberdin, elkarri bizkarra emanda.

Zenbat etxebizitza turistiko daude Zumaian?

Abuztuaren 31n sartu da indarrean EAEko Turismo Legea. Etxea edo gela erabilera turistikorako alokatzen dutenek izena eman beharko dute Euskadiko Turismo Jardueren eta Enpresen Erregistroan. Zenbat dira? Zumaiako egoerari erreparatu dio Baleikek.

"Euskaraz txikiago?": Nafarroako turismo eskuliburua aldatzeko eskatu du Administrazioan Euskarazek

Nafarroako Gobernuaren Turismo eskuliburua “euskararen kontrako hizkuntza politika bati dagokio” Administrazioan Euskaraz Taldeak (AET) salatu duenez.

"Gerra turismoa" Euskal Herrian barrena

Frankistek 1938an turismo gidatua sortu zuten gerrari buruzko euren ikuspegia emateko, tartean Gipuzkoa eta Bizkaia gurutzatzen zituen Iparraldeko ibilbidea zegoen. Calellako (Bartzelona) Turismoaren Museoan erakusketa paratu dute “gerra turismo” bitxi hartaz.

Eneko Goia turismoaren gorakadaz: "Egoeraren arriskuez oso kontziente gara"

Eneko Goia Donostiako alkateari elkarrizketa egin dio Gara egunkariak igandeko zenbakian. 2016az, udan hirian izan diren trafiko-kolapso egoerez eta etxebizitzaren prezioaz hitz egin du, besteak beste.

Donostiaren elitizazioa azeleratzen ari da

Donostiako botere faktikoek hiria eraldaketa prozesu batean murgilduta daukate instituzioen laguntzarekin. Geroz eta garestiagoa den hirian, “proiektu estrategikoak”, turismoa erakartzeko politikak eta etxebizitzekin negozioa egiten duten higiezinen interesak elkarri lotuta doaz. Ikus dezagun gertuagotik zer ari den gertatzen, ziurrenik, urte gutxian ezberdina izango baita 2016ko Europako Kultur Hiriburua.

Turismo masifikazioa salatzeko plataforma sortu dute Bartzelonako Poblenou auzoan

#EnsPlantem plataformako kideek manifestazioa eta kazerolada antolatu zuten uztailaren 26an, turismo masifikazioa salatzeko. Aldi berean, 80 metroko murala agertu zen hondartzako kai-muturrean. “Stop hotels” irakur zitekeen bertan.

Turismoak itoko du Venezia

“Itsasoak jango du Venezia” zenbat aldiz entzun ote dugun. Erresuma zaharrak badu itsasoa baino arazo handiagorik: XXI. mendeko neurrigabeko masa turismoa. Gaur egungo turismo eredu horrek Venezia eta bertako herritarren bizimodua kolokan jarri du.

Kubatar nortasunaren leihoak zabalik Gernikako Astran

Kubako Pinar del Río probintziako Viñales herrian Ventana al Valle proiektu soziokultural komunitarioa jarri zuten abian 2010ean, bertako kultura adierazpen jatorrei duintasuna eta bultzada emateko xedez. Proiektuak lagun ugari ditu gurean; horiek antolatu dute Ireki Leihoa Kubari jaialdia Gernikako Astran, ekainaren 10 eta 11n, Ventana al Valle ezagutzera emateko eta laguntza biltzeko asmoz.

Ez ahaztu museora sakelakoa eramatea

Esther Ferrer artista donostiarrak egindako proposamena: ibilbide poetikoa Donostian zehar. Donostia 2016k Poesiaren Ibilbidea egiteko enkargua eman zion. Kale erakusketa da, 12 puntutan daude panelak, hala nola, Easo plazako kioskoan, Konstituzio plazan, Zurriolako erlojuan, Tabakaleran eta Koldo...

Bere muralak ezabatu ditu Blu artistak Bolonian, artearen merkantilizazioaren aurka

Blu artista eta grafitero ezaguna bere lanak ezabatzen ari da Bolonian, gentrifikazio prozesuen eta artearen merkantilizazioaren aurka.

Unibertsitatea turismo-agentzia bihurturik Donostia 2016ren aitzakian

“Ametsetako uda bizi nahi duzu Europako Kultur Hiriburuan, Donostian?". EHUk eta Etxepare Institutuak antolatu duten Basque Yourself ikastaroa honela iragartzen da.

Turismoaren ondorioez gogoeta egiteko, 2016 Desokupatuk mahai-ingurua antolatu du

Donostia 2016rekin kritiko azaltzen den 2016 Desokupatu taldeak mahai-inguru bat antolatu du abenduaren 1erako. “Industria turistikoaren ondorioak eztabaidagai” lelopean, Europako Kultur Hiriburutzak indartzen duen hiri-ereduari buruz gogoeta bultzatu nahi dute.

Posible al da beste turismo eredu bat?

Turismoa udako industria nagusiena da. Guanyem Barcelonak egungo turismo eredua masibo eta harraparitzat jo du eta honen aurka “turismo jasangarria” aldarrikatu du. Baina posible al da? Diagonal egunkariak egungo turismo eredua eta honen eraginak aztertu ditu.

Larrungo trena, 90 urteko traizio txikia

Zure inguruari buruz idaztea da zure inguruarekin adiskidetzeko bidea. Badakit aitatxi urruñarrek traizio bikoitza leporatuko didatela. Badakit urruñarrak Oleta auzotik gora igan behar duela Larrunera. Badakit ibiltzeko direla zangoak. Badakit. Baina ekainaren 30ean beteko ditu 90 urte Azkaine eta Sara arteko San Inazio lepotik Larrungo tontorra harrapatzen duen trenak, eta aizue, ez dago ipurdia bezalakorik hankek atseden hartzeko.  

Iragarkien ezkutuko aldea agerian utzi duen bideoa

Natura, jaia eta sexua amu gisa duen turismo ereduaren beste aldea erakutsi nahi izan dute Bartzelonako Thelema ArtWorks kolektiboko lagunek. Iragarki komertzialetan saltzen diguten 'perfekzioaren' B aldea.

Jaurlaritza Fitur azokan: kitsch? Ironia? Eztabaida behintzat bai

Eztabaida eragin du EAEko Gobernuak Fitur nazioarteko turismo azokan baserriaren imaginarioa erabili izanak.

Turismoaren sektorea: Ipar Euskal Herrian gora, Hego Euskal Herrian behera

Turismoaren sektoreak %6,1 zuzeneko lanpostu gutxiago sortu ditu Hego Euskal Herrian 2013an, aurreko urteko datuekin alderatuta. Iparraldean, ordea,  %3,4 gehiago. 
Multimedia

2015-08-04  |  Turismoa

Herauskorritxe, euskal mitologiaren gunea

Herauskorritxe izena du Atharratzeko turismo bulegoaren gaineko partean ireki duten euskal mitologiaren guneak. Bideoan Pette Etxebarria eta Juana Etxeberri ageri dira, gunea antolatzeaz arduratu den Kakots elkarteko bi kide dira.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys