Trebiņu zortzigarren koadrilatzat hartuko dute Arabako Batzar Nagusiek

PPk izan ezik, ordezkaritza duten gainerako alderdi politiko guztiek –EAJ, EH Bildu, PSE eta EB– berretsi dute Trebiñu Arabako koadrilatzat hartzearen aldeko mozioa eta Javier de Andres Arabako Ahaldun Nagusiaren eta Espainiako Kongresuaren jarrera kritikatu dute.

Trebiņuarrek PPren eta PSOEren ezezkoa jaso dute Espainiako Kongresuan

Espainiako Kongresuak atzera bota du Trebiñuko konderria Araban sartzeari buruzko lege proposamena, PPko eta PSOEko ordezkarien aurkako botoekin, Efe agentziak jakinarazi duenez. Sustatzaileek Gorteetara eramango dute eztabaida.

Trebiņuren egoeraz eztabaidatuko dute asteartean gaur Espainiako Kongresuan

Trebiñuko enklabeko bi alkateek, Ignacio Portilla Morazak eta Roberto Ortiz Urbinak artikulu bat argitaratu dute El Paísen, Trebiñu administratiboki Araba izan beharko litzatekeela defendatuz. Bai biztanleek, bai Gaztela eta Leongo eta EAEko estatutuek, hori jasotzen dutela argudiatu dute.

Saioa Urizar, Argantzungo ikastola: “Gure arazo larriena, ezin dugula ikastola guk bakarrik mantendu”

Datorren larunbatean Argantzungo (Trebiñu) ikastolak jai bat antolatu du bizi duen egoera zaila gizarteratzeko eta laguntza eskatzeko asmoz. Ikastolako zuzendaritzako kide eta irakasale den Saioa Urizarri elkarrizketa egin diote Hirinet-en.

Trebiņuko ikastola diru-laguntzarik gabe ere zutik

Trebiñuko Argantzon ikastola Gaztela eta Leongo heziketa sarearen baruan dago, administratiboki Trebiñu Burgoseko parte delako. Ikastetxeak, ordea, ez du Juntako laguntzarik jasotzen, eta administrazioak ez dio Euskal laguntzak irits daitezen uzten.

Madrilgo Kongresura, Gasteizko Legebiltzarrean barrena

XVII. mendetik hona dago Trebiñu Burgosen menpe. Urteak dira trebiñutarrek beren gogoa adierazi dutela, Araban bizi dira, Arabako lurretan dira, Arabako izan nahi dute administrazio zereginetarako ere. Orain, Lege Organikoaren proposamena egin dute Gasteizko Legebiltzarrean, auzia Madrilgo Kongresuraino hel dadin, probintziaren mugak alda ditzaten. Trebiñuko alkate Ignazio Portilla eta zinegotzi Eugenia Galarreta mintzatu zaizkigu.

Trebiņuk Arabarekin bat egiteko lege proposamena erregistratuko dute Eusko Legebiltzarrean

Trebiñuko Konderriko eta Argantzungo udalek Burgosetik banandu eta Arabarekin bat egiteko lege-proposamena erregistratuko dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Auzia zuzenean Espainiako Kongresura eraman nahi dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk.

Trebiņuk Arabarekin bat egiteko tramiteak hasiko ditu

Trebiñuko alkate Ignacio Portillak jakinarazi duenez, Burgosetik banandu eta Arabarekin bat egiteko tramiteak hasiko dituzte. Gaztela Leongo erkidegoko Estatutuak dioenaren arabera abiaraziko dute prozedura, kazetariei azaldu dien moduan.
Multimedia

2011-04-05  |  Trebiņuko konderria

Trebiņu eta euskara

Apirilaren 7an, hasiera emango zaio Korrikari, Trebiñutik Donostiara. Goazen Arabako erdiguneko enklabera, Trebiñuko Konderrira eta Argantzunera, Roberto Gonzalez de Viñaspre herritarra lagun harturik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys