Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Trapagaran
2021-11-26 | Axier Lopez
Trapagarango alkatearen dimisioa eskatu dute ia 40.000 euro "otordu, puru, gin tonic eta txupitotan xahutu dituelako"

Xabier Cuellar 2011tik da Trapagarango alkate, eta agintean izan den hamar urteotan "justifikatu gabeko otordu, edari eta joan-etorrietan" 38.930 euro xahutu dituela salatu du EH Bilduk.


2020-09-04 | ARGIA
25 urteko langile bat hil da Trapagaranen

Trapagarango Productos Tubulares enpresan lanean ari zela hil da langilea. Igorreko Langoitia Estructuras Metálicas azpikontrataren enplegatua zen.


2020-05-15 | ARGIA
Neska lagun ohia maletategian zeraman gizonezko bat atxilotu dute Trapagaranen

Gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua zeukan.


2018-04-17 | ARGIA
Atzera bota du Productos Tubulares enpresak 157 langile kaleratu nahi zituen erregulazio espedientea

Trapagaranen kokatuta dagoen Productos Tubulares enpresak atzera bota du 418 langileetatik 157 kaleratu asko zituen erreforma. Enpresa Tubos Reunidos taldeko kidea da.


Tubos Reunidoseko enpresariek langileak salatu dituzte kaleratze masiboaren aurka "oldarkor" jokatu dutelakoan

Tubos Reunidosek salaketa aurkeztu du Productos Tubulareseko langileen aurka, “desordena publikoa, irainak eta mehatxuak” argudiatuta, ostegun goizean Bilboko egoitzaren parean izandako istiluen harira.


Euskaldunak aktibatzeko ekimena antolatzen ari bazarete gida hau irakurtzea komeni zaizue

Donostiako Bagera elkarteak informazio bilketa lana egin du. Batetik, hizkuntza ohituretan eragiteko hamar esperientzien berri jaso du, eta bestetik, halako zerbait egiteko gogoz direnentzat gida prestatu du.


Trapagarango euskaldunak

Ez nuen inondik inora uste euskararen problematika gure auzotarren arteko kezketako bat zenik,  abenduaren hasieran hainbat auzotarren artean antolatu duten 12 ordu euskaraz ekimenak ordea euskarekiko herriaz nuen pertzepzioa aldatu dit eta nago inflexio puntu izan dela... [+]