Moldaviako juduak

Jakob Kravtxik duzue honako hau, Moldaviako hiriburuan gelditzen diren judu gutxienetako bat. Hamaika buelta eman ditugu Chisinautik auzo judutarren bila, eta beste hamaika sinagoga topatu arte, kale estu eta aldrebestuak baitira auzo zahar honetakoak. Tenpluaren atarian, "sinagoga" hitza hiru hizkuntzatan zegoen idatzita, errumanieraz, errusieraz eta hebreeraz, eta bakoitza bere alfabetoz, jakina. Jakob-ek, ordea, ukraniera du ama hizkuntza, Chisinauen ez, Transnistrian jaioa baita.

Deja vu

Transnistriak Nafarroaren azaleraren erdia du, baina bere biztanle gehienak Baltikotik Pazifikora zabaltzen zen inperio erraldoi batean jaio ziren. Sobiet Batasuna erori zenetik 17 urte pasa diren arren, zaila egiten da horretaz gogoratzea Tiraspolen, Transnistriako hiriburuan. Herrialde ttipi honetako biztanleak oso harro daude euren "iragan handiaz", eta garai hartako sinboloak egundaino mantendu ez ezik, berritu ere egin dituzte hainbatetan.

Oztopo guztien gainetik

Nafarroa baino txikiagoa den arren, bertakoek munduko herrialderik handienean jaio zirela diote. Transnistriarrek euren bandera, moneta eta pasaportea dute, baita inoiz entzuten ez den ahotsa ere.

Holokaustoaren errautsen azpian milioi bat ijito

Pello Zubiria zubiria@argia.eus II. Mundu Gerran milaka ijito hil zituzten naziek eta kolaboratzaileek Europa okupatuan. 60 urte pasa dira geroztik, eta oraindik aski aztertu gabeko genozidioetako bat da gure artean. Aldiz, ijitoena da Europak gaur ere dauzkan minorietatik...
INFORMAZIO OROKORRA

Transnistria edo Trans-Dniester nazioarteak onartutako Moldaviako mugen barneko de facto lurralde independientea da. Hala ere, Transnistriaren independentzia estatu edo nazioarteko elkarte batek ere ez du berresten, eta de jure, Moldaviako zati bat da.

Multimedia

2008-01-14  |  Transnistria

Transnistria izoztutako sua

Transnistriak ere independentzia aldarrikatu zuen Sobiet Batasuna desagertu ostean Moldaviaren parte izatera igaro zenean. Hala ere, nazioarteak ez zuen aldarrikapen hau babestu eta orduz geroztik, blokeo egoera nabarmen batean bizi dira.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai√Īa Argia Antza iametza Adur Luditoys