Piztu Ezazu Argia 970x90

Transgenikoen inpaktuak neurtzeko inoizko ikerketa handiena abiatuko dute

Genetikoki Eraldatutako Organismoek (GEO) bizidunen osasunean duten inpaktua hobeto ezagutzeko helburua dauka 2015ean hasiko den Factor GMO esperimentuak.

Zer da zerbitzu publikoak pribatizatu nahi dituen TTIP hori?

Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza hitzarmen transatlantikoa da TTIP. Herritarrongan eragin zuzena izango duen ituna bada ere, multinazionalen, lobbyen eta botere politikoaren artean hartzen ari dira erabakiak. Ezkutuan, herritarren parte-hartzerik gabe eta prentsari ateak itxita.

Behea goiko muturrean

Herbehereek urrats izugarria eman dute. Europaren bihotzean dagoen estatu horrek, Animalien Aldekoen parlamentarien ekimen bati esker, Roundup herbizidaren salmenta debekatuko du. 2016tik aurrera ezin salduko zaie erabiltzaile partikularrei. Roundup horren osagaia glifosatoa da, gaitz askoren...

Bost ebidentzia zientifiko transgeniko eta pestiziden kalteez

Transgenikoen eztabaidan, haien aldekoek argudiatu ohi dute ez dagoela ebidentzia zientifikorik frogatzeko genetikoki aldatutako gaiak osasunerako kaltegarriak direla. Bost ikerketak ebidentzia zientifiko horiek erakutsi dituzte. Transgenikoen eta haiekin lotutako pestiziden arriskuak benetakoak direla frogatu eta laborantza organikoaren abantailak nabarmendu dituzte.

Thomas Erguy (Biharko Laborantzaren Elkartea): "Transgenikoen ordez, agronomia!"

2007tik 2011ra bitartean Akitanian egindako esperimentu batek erakuts dezake laborantzan bateraezinak direla elkarren ondoan lantzea batetik berezko landareak eta bestetik genetikoki eraldatutakoak (OGM). Ikerlan hori burutua du INRA (Institut National de la Recherche Agronomique) erakunde ofizialak, Réseau de Semences Paysannes, Agro Bio Périgord et Bio d’Aquitaine elkarteekin elkarlanean. Orain laborarien elkarteok eskatzen dute ikerlanaren emaitzak argitaratu eta landu daitezela gehiago. Baina INRAk ez du urratsik egiten.

EBn Pioneer-en arto transgenikoa landatzeko bidea zabaldu da

Europako Batzordea prest dago arto transgenikoa Europako lurretan landatzea baimentzeko, hemeretzi estatu kidek erabaki horren aurka bozkatu badute ere.

1507

Uste bazenuen 1507. urtean gertatutako zerbaitez hitz egin behar nuela, segi hurrengo orrialdera. Pioneer multinazionalak Europar Batasunean komertzializatu nahi duen arto transgenikoaren izena da 1507, edo beharbada abizena, horrelakoetan zaila da zehaztea. Laborearen segurtasunaz kezka agertu du askok, baina kezkatzeko arrazoirik ez dagoela esan du Europan jaten dugunaren zaindariak, EFSA elikagaien segurtasun agentziak.

Errusiako zientzialariek transgenikoak debekatu nahi dituzte hamar urtez

Errusiako zenbait zientzialarik trangesnikoak hamar urtez debekatzea eskatu dute. Epe horretan transgenikoek osasunean duten eragina aztertuko lukete. Irina Ermakova Errusiako Segurtasun Genetikoko Erakundearen lehendakariordeak dioenez, “hamar urteko tarte horretan zenbait froga eta esperimentu egin litezke, baita ikerketa lerro berriak zabaldu ere”.

Venezuela, transgenikorik gabeko herrialdea izateko bidean

Hazien Legearen aurreproiektua egiten ari da Venezuelako Batzar Nazionala. Elikagai transgenikoen erabilera eta kontsumoa debekatzea da helburua eta gaur bertan aurreproiektuaren eztabaida abiatuko dute herrialde osoan, nekazariek eta ekoizleek euren ekarpenak egin ditzaten, proiektua legebiltzarrera eraman aurretik.

AEBetako Gobernua ziber-borrokan transgenikoen alde?

AEBetako zerbitzu sekretuek produktu transgenikoak saltzen dituzten multinazionalen interesen arabera egiten dute lan, zientzialariak jazarri eta webguneak erasotzeraino. Hori iradokitzen duen artikulua argitaratu du Süddeutsche Zeitung egunkari alemaniarrak, Monsanto multinazionala eta AEBetako Gobernuaren arteko loturak haizatuz.

Marie-Monique Robin 'Legion d'Honneur' jasotzen Notre Dame des Landesen

Ekainaren 8an, otsailean Lander Arbelaitzek aurkeztu zigun Notre Dame des Landes borroka-toki mitikoan, Frantziako Errepublikak pertsonai bakanei (gehienetan sistemaren sustatzaile zintzoei) ematen dien Legion d’Honneur titulua jaso du Marie-Monique Robin kazetariak, Sustrai Colinak xarmanki elkarrizketatu eta Unai Break bezala neuk eta bestek ere hainbat zuku atera diogunak, anitz ikerlan ezin saihestuzko baina batik bat Le monde selon Monsanto idatzi-filmatu zuenak.

Transgenikoen aurka protesta egin dute mundu osoan larunbatean

Monsanto bioteknologia enpresa estatubatuarraren aurka protestatu dute milaka lagunek mundu osoan joan den larunbatean. Enpresa horrek maiz jaso ditu kritikak sei kontinenteetan banatzen dituen hazi transgenikoek eragindako kalte larriengatik, bai ingurumenean, baita nekazari eta kontsumitzaileengan ere.

Transgenikoen lobbyak konfiantzazko gizona ezarri du Séraliniren lana argitaratu zuen aldizkarian

Iazko irailean, Gilles-Éric Séralinik zuzendutako ikertaldearen lan bat argitaratu zen Food and Chemical Toxicology aldizkarian. Gogoratuko zarete asko hitz egin zela gaiaz, ikerlanaren ondorioak ez ziren-eta nolanahikoak: Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako...

Monsantok entzun nahi ez duena esatearen prezioa

Gilles-Éric Séralini ikerlariak Monsantoren arto transgenikoaz eta Roundup herbizidaz egindako azken aurkikuntzek transgenikoen lobbya mugiarazi dute. Erabilitako metodologia kritikatu dute askok, transgenikoetarako baimenak lortzeko Monsantok erabilitakoaren berdina edo, kasu batzuetan, hobea dela “ahaztuz”. Ez da kontu berria. Zientzialari askok jasan behar izan dute –Séralinirentzat berarentzat ez da lehenengo aldia– Monsantoren presioa, beren ikerketen berri emateagatik. Ikus ditzagun adibide batzuk.

Transgenikoek kantzerra dakartela demostratu dute

Fukushiman atomoarekin gertatu bezala, transgenikoen komertzioan bonba lehertu da Frantzian. Denbora kontua baino ez da gure artera iristea eztandaren eraginak. Bat, Genetikoki Eraldatutako Organismoek (GEO) osasuna kaltetzen dutela demostratu da. Bi, eztabaidan ikusi da multinazionalen kontrolik eza zein beldurgarria den.

Arto transgenikoaren inguruko argi gorriak

Irailaren 19an Frantziako CriiGen erakundeko ikerlariek Food and chemical toxicology aldizkarian argitara emandako artikuluak hautsak harrotu ditu. Artikuluan adierazten denez, bi urtean zehar arratoi talde bat Monsantok –munduko transgeniko ekoizle handiena– genetikoki...

Monsantok bere irudia garbitu nahi du arto transgenikoak minbizia eragiten duela frogatuta geratu ostean

Monsantoren arto transgenikoak minbizia eragiten duela frogatzen zuen ikerketa argitaratu ondoren multinazionalak bere irudia garbitu nahi du. Monsantoko buruzagi batek ikerketak sortu dituen erreakzioak biltzen dituen txostena zabaldu du hedabideetara. Ustez adituen iritziak dira txostenean bildutakoak eta ikerketaren kontrako mezua zabaltzea dute helburu.

Ekonomia berdeak... berdetik izena baino ez

Ekainaren 20tik 22ra egingo da, Brasilgo Rio de Janeiron, Garapen Jasangarriari Buruzko Nazio Batuen Biltzarra, Rio+20 izenaz ezagunagoa, 1992an hiri berean egin zen Lurraren Gailurra gogoan. Goi-bileraren ardatza ekonomia berde deritzona izango da, hau da, “karbono emisio baxuak eragin eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituena”, NBEren hitzetan. Ahots kritikoen –batez ere ekologisten– ustez, berniz geruza hutsa baizik ez da ekonomia berdea, ez baitu ezbaian jartzen hazkundearen logika.

"Ez dago informazio nahikorik transgenikoen kalteez eta epe luzeko ondorioez"

Biologoa, Kanarietako Nekazaritza Ikerkuntzaren Institutuko programa koordinatzailea da, baita Espainiako hainbat elkartetako kide ere: Fitopatologiakoa, Baratzezaintza Zientzietakoa eta Nekazaritza Ekologikokoa. Madrilen egindako transgenikoei buruzko nazioarteko jardunaldietan parte hartu zuen iazko azaroan, eta orduan esan zuenaren karietara egin diogu elkarrizketa hau.

Argentinan ez sojak xomorrorik, ezta laborariek osasunik

Hamar urte daramatzate kexuka Amerikako jende askok, labore transgenikoei hegazkinetatik botatzen zaizkien herbizida, pestizida eta bestelako pozoiek bizimodua hondatzen dielako. Baserri inguruetan bizi dira asko, baina ugari dira hirietako periferietakoak ere. Gaixotasun beldurgarriak nola ugaritu diren kontatzen dute.

Zientzia independentea?

Minnesotako Unibertsitateko (AEB) William Hutchison ikerlariak zuzendutako eta Science aldizkarian argitaratutako azterketa baten arabera, arto transgenikoak onura ekonomiko handiak ekarri dizkie AEBetako nekazari askori. Azterketa horren arabera, 1996an Ostrinia nubilalis intsektuarekiko...

Gilles-Eric Séralini, transgenikoen ikerle erasotua

Sinadura bilketa dabil sarean zientzialari frantses ospetsu bati ikerlanean bakean jarraitzen utz diezaiotela eskatzeko. Europan pixkanaka zabalduz doazen Genetikoki Eraldatutako Organismo (GEO) edo transgenikoek dakartzaten arriskuak aztertu... eta salatu egiten ditu. Zientzia aldizkari...

Multinazionalak, transgenikoak eta nekazariak

Joan den astean, mundu guztiko nekazariek –baita euskaldunek ere– mobilizazioak egin zituzten elikadura eta nekazaritza sistema eskuratu nahi duten multinazionalen kontra. Elikadura-subiranotasuna eta nekazariek beren elikagaiak produzitzeko duten eskubidea exijitu zuten. Joan den...

Transgenikoak eskutik eskura

Azkoitian egin zaharra ez den Oteiza pilotalekuetako errebote-plaza euroz ordaindua izango da, noski. Europako Banku Zentralak erditzen dituen euroz, alegia. Txanponak ez, banaka-banaka zenbatzen ez ziren arituko, jakina, billeteak dantzatuko ziren hara eta hona. Diru-papera egiteko kotoia...

Erlezain txikerra Monsanto erraldoiaren kontra

Monsanto den Goliat ahalguztidunari David txiki bat matxinatu zaio Alemanian, Karl Heinz Bablok erlezaina. Ez da munduan bakarra hazi transgenikoetan oinarritutako estrategia monopolistari oldartzen zaiona. Elikagaien prozesu osoaren kontrola da eztabaidagai.

Independentziaren lehen urratsa: etxeko artoa ereitea

Jon Harluxet eta Xano Sallaberryk bezala, gero eta gehiago dira arto bihia selekzionatuz norbere etxaldeko hazia ereiten duten laborariak, hazi-etxeei erosi gabe. Programa esperimental batean ari dira, Frantzian debekatua baitago halakorik egitea.

XXI.eko gosearen mekanismoak eta onuradunak

Burbuilaka funtzionatzen du kapitalismoak. Puntu-com burbuila zapartatu zenean, etxegintzarena puztu zen. Hura hertu delarik, lehengaiena hazten ari. Elikagaien hilabeteotako krisia honekin dago lotuta, baina baita urteotan nekazaritzan multinazionalek hartu duten nagusitasunarekin ere.

Argentina: bioerregaien laborategia irakiten

Argentinan Cristina Fernandez presidenteak eta nekazaritzako greba antolatu zuten erakundeak treguan daude eta negoziatzen ari dira asteotan. Gatazka Argentinako arazoa da, baina baita ere bioerregaiei lotutako nekazaritza industrialak XXI. mendean sortuko dituen beste askoren aurrerakin.

Net Hurbil: Kantzerrean aditu nagusia erosita zeukan industriak

Abenduaren 8an Sara Boseley kazetariak Britainia Handiko The Guardian egunkariak plazaratu duena historiako orrietan iltzatuta geratuko da. Hona kronikaren hasiera: «Munduan famatua den zientzialari britainiar batek ez zuen aitortu hogei urte baino gehiagoz korporazio kimiko batek soldata...

Paul Nicholson: Iraultza, baserrietatik. Nekazarien eta herritarren arteko aliantzaren bila

Paul Nicholson (Londres, 1947) gizon ederra da, handia. Lider baten gorpuzkera dauka. Begitarte argia du eta patxadaz mintzo da, Bizkaiko Ispasterreko euskaraz garbi. Globalean dabil: Jasser Arafat setiatuaren ondoan egon zen, babesa ematera joandakoekin; abenduan Hong-Kong-en Munduko Merkataritza Erakundearen bilkuran poliziak jipoitu eta arrestatu zuen. Eta lokala da: Gipuzkoako Orexa txikian dozena erdi bat lagunek entzun berri dugu 'Nekazariak, munduaren etorkizuna' gaia jarrita. EHNE eta Via Campesinako buruzagi honek Euskal Hazien Sareak argitaratutako katalogoa oparituko dizu.
Multimedia

2012-05-11  |  Transgenikoak

Marie Monique Robin

Kazetari, zinegile eta idazle hau 1960an sortu zen Frantziako Deux Sèvres eskualdean. Ikerketa anitzen egile, liburu eta filmetan plazaratzen ditu bere lanaren emaitzak eta mundu osoan sari anitz jaso ditu. Heriotzaren eskuadroiak eta frantses eskola (2003), mundu guztia aho-zabalik utzi...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys