Gizartea > Elikadura > Transgenikoak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Egun erabiltzen diren hazi hibridoak multinazional espezializatuek soilik egin ditzakete, eta horien liderra Monsanto da. Merkatura zabaltzen dituena, berriz, Heinz multinazional boteretsua da. Bide beretik jarraituz gero, elikadura merkatu pribatuen eskuetan bukatuko duela ohartarazi dute.

Transgenikoak kanaleko multimediak
Gaurko negozioa, biharko eskasia

Ekialde Hurbilean nekazaritza sortu zenetik, laborariek, haziak landatzeaz gain, gorde eta trukatu egin dituzte. Kontrol horrek espezieen heterogeneotasuna eta elikadura subiranotasuna mantentzea ahalbidetu du. Baina XX. mendean nekazaritza industrialak kolokan jarri du milaka urteko prozesua. Haziak enpresa gutxi batzuen esku geratu dira, eta horiek helburu ekonomikoak paratu dituzte beste guztiaren gainetik. Hazi gutxi dago orain, gutxi batzuen esku.


2015-10-29 | Unai Brea
Europar Parlamentua, estatuek transgenikoak debekatu ahal izatearen aurka

Europako Batzordeak transgenikoak baimentzeari buruz egindako proposamenaren aurka bozkatu du Europako Parlamentuak, Estrasburgon egindako osoko bilkuran. Batzordearen proposamenaren arabera, estatu bakoitzak aukera edukiko luke bere lurraldean genetikoki eraldatutako organismo (GEO) jakin baten salmenta eta erabilera debekatzeko edo mugatzeko, nahiz eta Europar Batasunean baimenduta egon.


2015-06-19 | Garazi Zabaleta
EAE transgenikoetatik libre izendatu du Eusko Legebiltzarrak

Transgenikorik gabeko nezkazaritza eta abeltzaintza bultzatzeko eskaera egin dio Gasteizko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.


2015-05-08 | Unai Brea
AEBetako merkatura iristear da glifosatoari erreleboa hartu nahi dion herbizida

Monsantoren Roundup herbizidak belar "txar"-en erresistentzia handitzea eragiten duela jakina zen. Azken datuak esparru bereko beste enpresa batek zabaldu ditu, Syngentak. Euren herbizida berria saltzea dute helburu, noski. Acuron du izena.


2015-03-10 | Igor Agirre
Lurrik Gabeko Nekazariek eukalipto transgenikoak suntsitu dituzte Brasilen

Martxoaren 5ean Brasilgo Lurrik Gabeko Nekazarien (MST) mugimenduko 1.000 emakume eukalipto transgenikoa produzitzen duen Futura Gene enpresara sartu ziren. Landareak suntsitu zituzten, “genetikoki eraldatutako laboreen arriskua” salatzeko asmoz.


2014-11-27 | Unai Brea
Transgenikoen inpaktuak neurtzeko inoizko ikerketa handiena abiatuko dute

Genetikoki Eraldatutako Organismoek (GEO) bizidunen osasunean duten inpaktua hobeto ezagutzeko helburua dauka 2015ean hasiko den Factor GMO esperimentuak.


2014-11-04 | Axier Lopez
Zer da zerbitzu publikoak pribatizatu nahi dituen TTIP hori?

Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza hitzarmen transatlantikoa da TTIP. Herritarrongan eragin zuzena izango duen ituna bada ere, multinazionalen, lobbyen eta botere politikoaren artean hartzen ari dira erabakiak. Ezkutuan, herritarren parte-hartzerik gabe eta prentsari ateak itxita.


2014-10-26 | Jakoba Errekondo
Behea goiko muturrean

Herbehereek urrats izugarria eman dute. Europaren bihotzean dagoen estatu horrek, Animalien Aldekoen parlamentarien ekimen bati esker, Roundup herbizidaren salmenta debekatuko du. 2016tik aurrera ezin salduko zaie erabiltzaile partikularrei. Roundup horren osagaia glifosatoa da, gaitz askoren eragiletzat jotzen dena. Dagoeneko Tasmanian, Errusian eta Mexikon galarazita dago. Jakinaren gainean zaude. Geurean barra-barra erabiltzen da, baita plaza eta lorategi publiko frankotan ere.


2014-03-19 | Ane Lusarreta
Bost ebidentzia zientifiko transgeniko eta pestiziden kalteez

Transgenikoen eztabaidan, haien aldekoek argudiatu ohi dute ez dagoela ebidentzia zientifikorik frogatzeko genetikoki aldatutako gaiak osasunerako kaltegarriak direla. Bost ikerketak ebidentzia zientifiko horiek erakutsi dituzte. Transgenikoen eta haiekin lotutako pestiziden arriskuak benetakoak direla frogatu eta laborantza organikoaren abantailak nabarmendu dituzte.