Politika > Polizia > Tortura

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Tortura kanaleko multimediak
Gervasio Gabirondo, Ertzaintzako zuzendaria: "Ertzaintzaren polizia-etxeetan ez da behin ere torturatu"

Ertzaintzak ez duela inoiz torturatu ziurtatu du Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak Euskadi Irratiko Faktoria saioan, eta Cabacas auzian korporatibismoz aritu direnik ukatu du.


Eneko Compainsen tortura salaketa berriro ikertuko dute epaitegiek

Auzitegi Konstituzionalak agindu du, Iruñeko Auzitegiak salaketa artxibatu ostean. Iruñeko Auzitegiak egin gabe utzi zituen diligentzia batzuk eta horiek egin beharko ditu.


PPk eta PSOEk torturengatik kondenatutako 39 polizia indultatu dituzte gutxienez

PP eta PSOEren gobernuek 39 polizia, guardia zibil eta mosso indultatu dituzte beren gobernuetan, Público hedabideak egindako kontaketaren arabera. PPk 26 agente indultatu ditu, eta PSOEk 13.


2017-04-06 | ARGIA
Barrenetxearen torturengatik epaitutako Guardia Zibilak absolbitu dituzte

Bizkaiko auzitegiak absolbitu egin ditu Sandra Barrenetxearen tortura-salaketengatik epaitu zituzten lau Guardia Zibilak.


Torturatuak izan ziren emakumeen testigantzek dardarka jarri dute Nafarroako Legebiltzarra

Torturak pairatu zituzten bost emakumek euren testigantzak kontatu dituzte asteazkenean Nafarroako Legebiltzarrean. Bost hamarkada ezberdinetan torturatu zituzten, baina antzeko testigantzak kontatu dituzte. Bertaratutakoek isilik eta hunkituta entzun dituzte lekukotasunak. Besarkada eta babes keinuen bitartez lagundu diote elkarri bost hizlariek.


5.657 aztnugal

Torturaren errealitate beltzak badu zenbakia Euskal Herrian: 5.657. Badu zenbakia, nahiz eta inoiz ez dugun praktika lazgarri eta sistematiko horren benetako dimentsioa ezagutuko, beranduegi da jada horretarako. Beranduegi da urteak eta urteak igaro direlako inpunitate osoz. Urteak eta urteak non bizipen gogor hori jasan duen jende asko erabat babesgabe eta inolako helduleku barik egon den. Non justiziaren zaintzaile omen diren epaitegi eta erakunde publikoetan topatu duten salaketarako traba... [+]


Torturengatik zigortu zuten guardia zibil batek Espainia ordezkatu zuen Europako Torturaren Prebentziorako Batzordean

Beste bi guardia zibilekin batera Kepa Urra torturatzeagatik zigortu zuten José María De las Cuevas Carretero 1997an. 1999an Aznarren Gobernuak indultua eman zion eta bi urte geroago Polizia Judizialaren ordezkatzaile moduan bidali zuen Europako Torturaren Prebentziorako Batzordera, Garak aditzera eman duenez.


2017-03-17 | ARGIA
Barrenetxearen aurka egiteko eskatu du guardia zibilen abokatuak "testigantza faltsuagatik"

Epaiketaren laugarren eta azken eguna da ostirala. Sandra Barrenetxearen abokatu Jone Goirizelaiak tortura testigantzaren balioa azpimarratu du. Bera torturatu eta sexu erasoak egin izana egotzita auzipetutako guardia zibilen abokatuak, Barrenetxearen aurka egiteko eskatu du. Bere hitzetan "testigantza faltsua" eman du.


2017-03-16 | ARGIA
Ikur frankistak Barrenetxearen torturengatik epaitzen ari diren guardia zibiletako baten Facebooken

Sandra Barrenetxea torturatzea eta sexu erasoak egitea egotzita epaitzen ari diren lau guardia zibiletako batek frankismoa goratzen duen gune bateko argazkiak sareratu zituen, La Hainek aurkitu duenez. Salaketaren ostean, kontua itxi du.


Sandra Barrenetxeak bera torturatu zuten hiru guardia zibil ezagutu ditu

Une gogorrak bizitu dituzte asteazkenean Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Sandra Barrenetxea atxilotu zuten lau guardia zibilek asteartean deklaratu zuten eta asteazkenean aurrez aurre ezagutu ditu.