Euskara > Euskalgintza > Topagunea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Topagunea kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Topagunea
Sakonean
Egia Euskaraz eredua Euskal Herri osoan eta aste berean?

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak euskara hutsean aritzeko esperientziak Euskal Herri osora zabaltzeko proposamena egin dute.


Lehen aldiz elkartu dira zazpi kuadrillatako euskaltzale gazteak

60 arabar gazte euskaltzale elkartu ziren urtarrilaren 28an Gasteizen. Topaguneak zirikatzaile lana egin zuen, elkar ezagutzen ez zuten euskaltzaleek topo egin zezaten. Helburua xumea zen, elkartzea eta gozatzea. Añanakoak salbu, gainerako kuadrilla guztietako ordezkariak izan ziren.


2017-01-20 | ARGIA
Topaldian euskaltzaleen mugimenduaren etorkizuneko lan-ildoak jorratuko dituzte

Euskararen herria: zubiak eta palankak jardunaldietan, besteak beste, tokiko administrazioaren eta euskaltzaleen mugimenduaren arteko harremanak landuko dituzte. Zubigintza izango da gai nagusia.


2017-01-13 | Arabako Alea
Esperientziak trukatzeko bilduko dira Arabako gazte euskaltzaleak

Arabarrak eta aldi berean euskararen alde egiten duten gazteak badirela aldarrikatzeko asmoz, Arabako gazte euskaltzaleen topaketa izango da datorren urtarrilaren 28an Oihaneder Euskararen Etxean.


Eguesibar, Gasteiz, Deba eta Donostiako elkarteak gogoetan, euskaltzaleen etorkizuna irudikatzeko

Topaguneak dinamizatuko ditu urriaren 22an hasiko diren gogoeta prozesuak. Aurrera begira zein bide hartu eta zer jorratu nahi den erabakiko dute elkarteek.


2016-05-11 | Hamaika Telebista
Euskararen aktibismoa birdefinitu behar da?
MULTIMEDIA - Ertzak

Zer da militantzia? Nor da militantea? Orain arte euskararen inguruko militantzia-eredua nolakoa izan da? Eta etorkizunera begira, nolakoa izan behar du? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu gara. Lau pertsonekin izan gara: Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista), Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen Topagunea), Marta Luxan (Joxemi Zumalabe Fundazioa) eta Imanol Larrañaga (Elgoibarko Izarra).


Hondar alea euskararen ibian
MULTIMEDIA - erreportajea

Euskaltzaleen Topaguneak Hondarribian garatutako parte hartze prozesuaren laburpen bideoa. Antolatzaile eta parte hartzaileen testigantzak jaso diztute.


2015-05-29 | ARGIA
Mintzapraktiketako solaslagunen topaketa maiatzaren 30ean

Mintza Eguna izango da larunbatean Beran. Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herrian dinamizatzen dituen mintzalaguna taldeetako partaideek egun-pasa izango dute.


2015-05-22 | ARGIA
Euskarara gerturatu diren herritarren topaketa Eskoriatzan

Maiatzaren 23an Eskoriatzan elkartuko dira Auzoko egitasmoari esker euskarara hurbildu diren hainbat herritako partaideak. Euskaldunen eta euskarara gerturatzeko ahaleginean ari direnen arteko egun-pasa izango da.


2015-03-01 | Mikel Irizar
Irismena, onarpena, eragina

Euskal hedabide asko –tokiko gehienak– euskararen aldeko mugimenduaren bultzadaz sortuak dira eta hizkuntzaren normalizazioan eragitea dute lehentasun. Ondorioz, ahalik eta unibertsalen bihurtzea da haien helburua: zenbat eta herritar gehiagorengana iritsi, orduan eta euskarari mesede handiagoa.

Arrasate Pressek jarri zuen eredua. “Betiko euskaltzale militantea baino gehiengo euskalduna gogoan”, abiatu zen aldizkaria, eta bi urteren buruan 7.000 aletik gora banatzen... [+]