Zientzia > Teknologia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Unibertsitatera bidean zihoala beltza izateagatik poliziak identifikatuarazi zuenean erabaki zuen aktibista bihurtzea. Garai nahasiotan, faxistak txoriburutzat hartu eta gutxietsi izana akatsa dela uste du, eta eskuinaren zartakoei erantzuten aritzea baino, herritarrak benetan kontzientziatzea lortuko duen diskurtso propioa garatzea dela bidea.

Teknologia kanaleko multimediak
2017-01-20
Euskal blogariekin solasean
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren 2. edizioa martxan da eta jendea parte hartzera animatzeko bost blogari elkarrizketatu dituzte euskarazko blogintzaren inguruan: zergatik hasi ziren bloga idazten, zein maiztasunez egiten duten, noiz, zein gai lantzen duten... Castillo Suarez, Joxe Rojas, Gaizka Izagirre, Maitane Segurola eta Mikel Garcia blogariek erantzun dituzte galderak.


2017-01-09
"Cyberbullying" fenomenoa
MULTIMEDIA - Ertzak

Geroz eta bullying kasu gehiago daude eta arreta berezia jarri nahi izan diogu "cyberbullying" deitzen zaionari. Nola detektatu eta saihestu daiteke? Hiru aditurengana jo dugu gaian sakontzeko: Julen Linazasoro, Ageda Laraudogoitia (Kiva programa) eta Aritz Anasagasti (Emotional Network).


Jaurlaritzak eskatuta indargabetu zuten biral bilakatu zen Urkulluren ahots simulatzailea

EHUk Iñigo Urkullu lehendakariaren ahotsa erreproduzitzen duen simulatzailea indargabetu du EAEko Hezkuntza Sailak eskatuta. Urtezahar gauean sare sozialen bidez zabaldu zen, “hutsegite baten ondorioz” lotura publiko egin eta gero.


2016-11-16 | Librezale
@euskaltelegram: Telegram euskaraz

Telegram Whatsapp aplikazioarekin alderatzen du jendeak maiz, baina Telegramek mezularitza aplikazio eta gizarte-sareen arteko mugak hautsi ditu, besteak beste telefono zenbakia jakin gabe ere hala nahi duenarekin hitz egitea baimentzen dizu.


2016-11-10 | Estitxu Eizagirre
Euskarabildua jardunaldiko hitzaldien bilduma

Euskarabildua jardunaldiaren 5. edizioan, herri mugimenduen ekintza komunikatibo arrakastatsuetatik ikasteko aukera izan dugu. Hitzaldien kronikak dituzu hemen.


Gako komunikatiboak gizarte mugimenduen arrakastarako

Komunikazio emozionala: tresna eta jokabide komunikatiboak gizartea mugiarazten. Artikulu honen titularrean esaldi hori ere jarri nezakeen, hori baita azaroaren 10erako antolatuta dagoen bosgarren Euskarabildua jardunaldietako izenburua; baina egia esatea nahi baduzu, irakurle, orain modan dagoen samurtasun tailerra gehiago ekarri dit gogora komunikazio emozionalaren kontu horrek hitzaldi sorta bat baino. Bota didaten bigarren esaldia argiagoa iruditu zait lehen boterako: gizarte mugimenduen... [+]


2016-11-04 | ARGIA
Gizarte mugimenduen gako komunikatiboak aztergai Euskarabildua jardunaldietan

Euskal Herriko mugimendu feminista, Kataluniako Diada edota Islandiako prozesua dira komunikazio ikuspegitik aztertuko diren egitasmoetako batzuk. Azaroaren 10ean Donostiako San Telmo museoan egingo dira hitzaldiak.


Argazki muntaketa batek Osakidetzaren hizkuntza politika kritikatzeko hizpidea eman du

Azken egunetan euskaldun askoren mugikorretara iritsi den argazkia gezurtatu du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Halere, argazkiak zeresana sortu du zerbitzu publikoetan euskarari ematen zaion tratamenduaz.


"Bioteknologiak hobetutako supergizakien eta balio gutxiko herritarren artean bananduko da mundua"

"Desoreka ekonomikoak desoreka biologiko bihurtuko ditu bioteknologiak. Aberatsak gainerakoak baino azkarragoak, sortzaileagoak izango dira, euren burmuin eta gorputzak diseinatu ahalko dituztelako abildade berriak lortzeko. Hala, gaitasun handiak dituen elitea egongo da batetik, eta maila gutxiagoko kasta biologikoa bestetik: mundua ez da aberats eta pobreen artean bananduko, bioteknologiak hobetutako supergizakien eta balio gutxiko herritarren artean baizik".


2016-10-21 | Sustatu
Euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun informazio-iturriak

Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen duen Umap-ek euskaldunok Twitterren partekatzen dugun informazioari buruzko analisia egin du. Horretarako 14.500 txiolari euskaldunen jarduna aztertu dute, 2016ko urtarriletik ekainera bitartean argitaratutako txioak kontuan hartuta.