Kultura > Azpiegitura kulturalak > Tabakalera

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Itziar Okariz
2018-04-15 | Nere Lujanbio

Bere lana batik bat performanceetan eta ekintzetan oinarritzen bada ere, eskulturarekin identifikatzen den artista da Itziar Okariz donostiarra. Donostiako Tabakaleran I Never Said Umbrella erakusketa du ikusgai, ekainaren 3ra bitarte.

Zabaltegik berriz aurkitu du bere bidea

Bere izaera berreskuratzeko lanean ari da Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi saila, zenbait urtez beste jaialdietan nabarmendutako perlekin espazioa konpartitzearen eraginez apur bat desitxuratuta geratu ondoren.


Euskal Herriko 14 film Zinemaldian, erdia baino gehiago euskaraz

Zinemaldiak asteazken honetan aurkeztu du aurtengo festibalaren Euskal Herriko eskaintza: etxeko bi ekoizpen izango dira Sail Ofizialean eta 14 filmetatik 8 dira euskaraz osorik edo hein batean.


Deborah Stratman
"Editatze-gelan egiten da zinema"

Deborah Stratman (Washington, AEB, 1967) zientziaren bidez iritsi zen zinera. Fisika ikasteari utzi zion, bukatutakoan industria militarrarentzat lan egin beharko zuelakoan eta Arte Eskolan zinearekin egin zuen topo. Gustatzen zitzaion guztia zeukan zineak: optika, erlatibitatea eta mekanika; teknologiarekin erlazioa, bai eta Tarkovskyk deskribatutako “denbora zizelkatzeko” aukera ere. Ekainaren 17an Tabakaleran izan zen Deborah Stratman berari eskainitako fokuaren saio bat... [+]


2017-06-30 | ARGIA
Abkhazia Donostian: aitortu gabeko estatu bat, hango Atzerri ministro ohiaren begietatik

Maxim Gvinjia Abkhaziako Atzerri gaietarako ministro ohiak enbaxada berezia eduki du aste honetan Tabakalera Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunean. Ostiral honetan Xabier Madariaga kazetariak elkarrizketatuko du jendaurrean.


Hautsitakoa puskaka erakusteaz

Tabakaleran programatzen dituzten pelikulei beti jarri behar zaie arreta, areto komertzialetan nekez ikusi ahal izaten ditugun lanak eskaintzeaz gain, arriskatzeko joera izaten baitute, aukera emanaz lengoaia zinematografiko ezohikoak pantaila handian ikusteko. Joan den larunbatekoa ez zen salbuespena izan: Angela Schanelec zuzendari alemaniarraren Der traumhafte Weg (Bide onirikoa) proiektatu zuten, egilearen azken lana, zeinean bi bikoteren hausturak kontatzen diren elkarren arteko 30 urteko... [+]


Frantxis Lopez KMK-ko zuzendari ohia
"Merkatuak ezin du irentsi literatura aldizkari bat euskaraz, baina euskal kulturak behar du"

20 urtez, Koldo Mitxelena Kulturuneko zuzendari aritu da Frantxis Lopez Landatxe (Donostia, 1953). Pasa den abenduan utzi zuen postua, nahiz eta ibili, badabilen oraindik, han eta hemen. Anekdota adierazgarri bat: hizketan aritu garen ordubetean, bost lagunek eten digute haria, Frantxis agurtu eta erretiroa zer moduz doakion jakin nahi zutela-eta.


Tabakalerako zine-eskola berriko zuzendariak ez daki euskaraz

Carlos Muguiro izango da Tabakalerako zine-eskola berriko zuzendaria. 1966an Elizondon jaioa, Madrilgo Erkidegoko Zine Dokumentaleko Eskolan (ECAM) aritu da orain arte. Medioetan hainbeste komentatu ez dena zera da: Muguirok ez dakiela euskaraz.


Tabakalerako zine eskolaren zuzendariak ez du euskaraz jakin beharko

Tabakalerako zine-eskola zuzentzeko lehiaketa publikoa astelehenean argitaratu da. Deialdiak ezartzen dituen baldintzen artean ez dago zuzendariak euskaraz jakitea.


Euskal Herrian duela 80 urte 3Dn grabatutako film bat aurkitu dute

René Le Henaff zuzendariak hiru dimentsioen teknikarekin esperimentatzeko Euskal Herrian grabatu zuen filma aurkitu du Josu Martinez zinegile eta ikerlari bilbotarrak. Euskadi filmaren lau emanaldi egingo dituzte martxoan, Bilbon, Iruñean, Donostian eta Baionan.


Straub-Huillet zikloa Tabakaleran
Beren espezieko zinegile bakarrak

Adi Tabakalerak eta Euskadiko Filmategiak ostiral honetan abiatuko duten atzera-begirako zikloari: Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet zuzendariak izango dira protagonista Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunearen aurtengo zine-denboraldiaren hasieran.