Nazioartea > Europa > Grezia > Syrizaren erronka

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Syrizaren erronka kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Syrizaren erronka
Sakonean
2016-01-25 | Hamaika Telebista
Zerk batzen ditu EH, Katalunia, 15M eta Syriza?
MULTIMEDIA - Ertzak

Zer nolako lotura dute Euskal Herria, Katalunia eta Eskoziako mugimendu independentistek Greziako Syriza eta 15M mugimenduarekin? Oinarrian komuna den zerbait dute guztiek? Euskal Herrian masa kritikoa egonda ere, independentziaren aldeko mugimenduek behar duten transbertsalitatea dute edo alderdiekiko menpekotasuna altuegia da? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu dira Ertzak saioan Jule Goikoetxea, Jon Azkune eta Koldo Bilbaorekin.


2016-01-20 | Jon Torner Zabala
Zer gai izango dute hizpide agintari politikoek eta enpresariek?

Robotak, terrorismoa, migrazioak edota desoreka sozialak izango dituzte hizpide Davoseko (Suitza) eski estazioan bildu diren agintari politikoek, enpresariek eta Leonardo DiCaprio bezalako hainbat pertsona famatuk. Urtarrilaren 23ra bitartean egingo den Munduko Ekonomia Foroak zortzi gai izango ditu ardatz, Graeme Wearden The Guardianeko kazetariak azaldu duenez.


Varoufakisek Europa mailako ezkerreko mugimendu berria aurkeztuko du otsailean

Otsailaren 9an gertatuko da eta Berlinen: Yanis Varoufakis ezkerreko ekonomialari eta Greziako ministro ohiak aurkeztuko du DiEM25 Democracy in Europe Movement in 2025 mugimendu berria.


'OXI'-2015: Europako oligarkiak Grezia umiliatu eta mixeriara kondenatu duen urtea

Greziarrek sinetsi zuten Europar Batasunean bazela bestelako politika baterako zirrikitua, botoetan garaipena ezkerrari emanik Syrizak eta Alexis Tsiprasek moztu ahal izango zutela hamarkada luzetako neoliberalismoak eta etxeko ustelkeriak ekarritako odolustea. Gero Erreferendumean "OXI" (ezetz) esanez Troikaren errezetei alternatiba bilatu nahia berretsi zuten. Baina dena izan da alferrik. Greziako populua bera eta Europako beste asko oraindik hausnarrean ari dira porrot historikoa... [+]


Husteko arriskuan da Greziako Vio.me fabrika autogestionatua

2011n Tesalonikan dagoen Vio.Me lantegiak porrot egin ostean, Philkeram enpresako jabeek abandonatu egin zuten eta langileek hartu zuten honen kontrola.


Europako Parlamentuaren sariari uko egin dio Greziako klinika autogestionatu batek

Greziako Metropolitan Community Clinic in Ellinikok errefusatu egin du Europako Parlamentuak emandako Urteko Europako Herritarra saria. Ellinikon aurkitzen den osasun zentroak asistentzia sanitarioaren hedadura galdu duten pertsonak artatzen ditu.


Tsiprasek Grezia gobernatzen jarraituko du

Syriza ezkerreko koalizioak irabazi ditu berriro hauteskundeak Grezian. Demokrazia Berria alderdi kortserbadorea bigarren izan da. Abstentzio oso handia egon da, %45 ingurukoa.


Greziar hauteskundeetan inkestek berdinketa aurreikusten dute

Igandean hauteskundeak izango dira Grezian. Vaigelis Meimarakis Demokrazia Berriaren hautagaia, eta Alexis Tsipras Syrizako buruzagiaren arteko berdinketa aurreikusten dute. ANT1 telebista kate pribatuko estatistikek %31,6ko indarra ematen diete bi alderdiei. Abstentzio handia iragartzen da.


Europarako 'B Planaz' biltzarra egingo da Varoufakis, Lafontaine eta Melenchonen bultzadaz

Parisen Alderdi Komunistaren egunkariaren inguruan urtero antolatzen den Fête de l'Hummanité ekitalditik zabaldu da deialdia: Europako ezkerrak B plan bat antolatu eta indartu beharra dauka Europar Batasuna Greziarekin egiten ari dena berriro gerta ez dadin eta oligarkia neoliberalak kontinente mailan eman duen estatu kolpeari aurre egiteko.


Schäublek greziarren aurretik alemanak ere zukutu zituen

25 urteko tartearekin, Europa astindu duten bi gertakizun nagusitan protagonista izan da Wolfgang Schäuble ministro alemana. 1990eko hamarkadan Eki Alemania kapitalismoan murgilarazteko operazioa kudeatu zuen. Uda honetan Greziako herritarrei erreferendum itxaropentsu baten emaitza irentsarazi die. Ez da kasualitatez gertatu.