Nazioartea > Europa > Suitza

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Duela bost urte egurrezko ontzi biribil bat aurkitu zuten Suitzako Alpeetan, Lötschenpass gainetik gertu, 2.650 metroko altitudean. Objektua aztertu ondoren, emaitzak Scientific Reports aldizkarian jakinarazi berri dituzte.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Suitza
2017-02-24 | ARGIA
Lau orduko erresistentzia Bernako Effy 29 etxe okupatuaren hustean

Bernako Effy 29 etxe okupatua desalojatu du poliziak asteazkenean, Suitzan. Tribune de Geneve egunkariak jaso duenez, polizia operazioan istiluak izan dira. JUSO Stadt Bern kolektiboak abenduan okupatu zuen eraikina. Etxebizitzak egingo dituztela iragarri du Udalak.


Txapartegik salatutako torturak ziurtatu dituzte Suitzako bi adituk

Nekane Txapartegiren estradizioaren harira, bi adituk Txapartegik salatutako torturen inguruan sinesgarritasuna azaldu dute, Suitzako Le Temps egunkariari egindako adierazpenetan. Garak jaso duenez, kasu bakana ez dela azpimarratu dute, alegia, tratu txarrak ohikoak izan direla inkomunikazio aldian Espainiako polizia-etxeetan.


Oinarrizko errenta unibertsalari ezetz esan diote suitzarrek

Erreferendumean parte hartu duten herritarren %76,9k ezetz esan dio Suitzan oinarrizko errenta unibertsala ezartzeari, baina pozik daude galdeketaren bultzatzaileak, eztabaida mahai gainean jarri dutelako eta duela gutxira arte gehienek utopiatzat jotzen zuten neurria Europako hainbat herrialdetan zabaltzen eta debatitzen ari direlako.


Oinarrizko errenta unibertsala ezarriko al duten erabakiko dute suitzarrek igandean

"Irudikatu gizarte bat, jaio eta esango dizutena: Ongi etorri mundura, hemen zutaz arduratzen gara. Zertan jardun nahi duzu bizitzan?". Suitzan Oinarrizko Errenta Unibertsala ezartzeko ekimenaren bultzatzailea da mintzo dena. Errenta ezarri edo ez, ekainaren 5ean erabakiko dute herritarrek, erreferendum bidez.


Marlene Marder, gugan bego

Marlene Marder joan den igandean hil zen. 61 urte zituen eta Kleenex talde suitzarreko gitarra jotzailea izan zen 1978tik.


"Qatar ez da Disneylandia, hemen ezin dituzue irudiak hartu"

FIFAko zuzendaritzan 17 urte zeramatzan Joseph Blatterrek dimititu egin du ustelkeria kasu batzuez zipriztinduta omen baitago. Maiatzaren 27an FIFAren zuzendaritzako zazpi kide atxilotu zituen Suizako poliziak.


"Espainiako Auzitegi Nazionaleko forentseek torturak ikusi dituzte, baina ez dituzte salatu"

Zortzi medikuz osatutako talde argentinarrak Auzitegi Nazionaleko mediku forentseak salatu ditu Ginebran dagoen Munduko Medikuen Elkartean.


2015-02-01 | Juan Mari Arregi
Davosek makillajea jarri dio kapitalismoari

Suitzako Davos herri txikia munduko kapitalismoaren elite ekonomiko, politiko eta mediatikoak egindako gailurraren eszenatoki izan zen joan den astean. Bilera horretara 2.000 lagun joan ziren, horien artean 40 herrialdetako estatuburuak eta multinazional eta enpresa handietako 1.500 goi kargu. Helburua munduko egoera globala aztertzea izan da eta horretarako hainbat txosten aztertu dituzte, tartean Oxfam erakundeak egindakoa. Honen arabera, biztanleriaren %1 aberatsenak gainerakoek baino... [+]


2014-12-01 | Nerea Ibarzabal
Immigrazioa gehiago mugatzeari ezetz esan diote Suitzan, erreferendum bidez

Suitzarren %74,1ek ezetza eman dio igandean “Ecopop” deritzon proposamenari. Etorkinen sarrera mugatu nahi zuen proposamen horrek, hartara ingurumenaren babesa ziurtatzen dela arrazoituta.


Suitzako Gobernua ingelesaren beldur da

Suitzako eskola batzuek ingelesa aukeratzen dute bigarren irakats hizkuntza moduan. Gobernua kezkatzen hasia da eta ez du horrelako hauturik egiten utziko.