Euskarak Nafarroan dituen harresiak botatzeko bat egin dute ehunka lagunek Tafallan

Euskararen Legearen 28. urteurrenean ehunka lagunek euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Tafallan, “Berlingo Harresia nola, Vascuencearen Legea hala!” lemapean.

Bilbon hildako langilearen kasua azpikontratazioarekin lotu dute sindikatuek

Astelehenean Bilboko Arangoiti auzoan eraikitzen ari diren etxebizitzetan lan istripua izan da eta 49 urteko langile barakaldarra hil da dumper motako ibilgailu batek azpian harrapatuta. Heriotza salatzeko, asteartean elkarretaratzea deitu dute 11:00etan Deustuko San Pedro plazan ELA, LAB, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek. CCOOk ordu bete beranduago egingo du protesta.

Homofobia eskoletatik uxatzeko unitate didaktikoa plazaratu du STEE-EILASek

Eskoletan aniztasun sexuala lantzeko unitate didaktikoa argitaratu du Stee-Eilas sindikatuko LGBTI taldeak, “lesbiana, gay, bisexual eta transexualek, ikasle nahiz langileek, hezkuntza sisteman bizi duten egoerak berariazko lanketa” behar duela iritzita.

Monarkiaren kontra eta herriek erabakitzearen alde manifestazioa Iruņean

Nafarroako ezkerreko alderdi eta sindikatuen gehiengoak monarkiaren kontra eta herrien erabakitze eskubidearen alde manifestazioa deitu du Iruñean, larunbatean 18:00etan. Europako bozetan Espainiako alderdi-bitasunaren “porrota”rekin lotu dute Juan Carlos I.aren abdikazioa.

Ingelesak euskarak baino gehiago

Nafarroako Arartekoak lan publikorako oposaketetan ingelesa euskara baino gehiago baloratu ez dezan eskatu dio gobernuari. Bi herritarrek egindako salaketaren ostean dator eskakizuna, Arartekoak arrazoia eman baitie eskaerei.

Ez deklaratzea erabaki dute Herrirako atxilotuek

Herriraren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunetatik bederatzik uko egin diote Guardia Zibilen aurrean deklaratzeari Berrian irakur daitekeenez.

LOMCEren aurkako martxa deitu dute urriaren 12an

LOMCEren aurkako manifestazioa antolatu dute urriaren 12rako Bilbon. Nafarroako eta EAEko legebiltzar eta gobernuei Werten legea “inolaz ere ez” aplikatzeko eskatu diete hezkuntzako hainbat eragilek (Ikastolen Elkartea, Sortzen Ikasbatuaz, ELA, LAB, STEE-EILAS, EUE, Ikasle Abertzaleak, Hik Hasi eta Nafarroako ikastetxeetako zuzendarien elkarteak). Euskal Herrian hezkuntza sistema eraiki arte borrokan jarraituko dutela jakinarazi dute mobilizazioaren deitzaileek.

Murrizketen aurkako greba orokorra deitu dute Europar Batasuneko sindikatuek

Europar Batasuneko sindikatuek Europa osoan egiten ari diren erreforma "zorrotzen" aurkako greba deialdia egin dute datorren azaroaren 14rako. “Europak ekonomian hartzen dituen erabaki zorrotzei indartsu aurre egitea” dute helburu.

EAEko hezkuntzan murrizketak salatu dituzte

Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak atzo ikasturte hasierako ekitaldian adierazi zuenez, 6.800 ikasle gehiago izango dituzte aurten EAEko ikastetxeetan, guztira 356.421 eta horietatik %50,7 eskola publikoan. Ikasle gehiago izan arren, baliabide "bertsuak" mantenduko dituztela gaineratu zuen, baina EAEko hezkuntza "murrizketatik libre" dagoela azpimarratu zuen. ELA eta EILAS sindikatuek erantzun dute ikasle gehiagorekin irakasle eta baliabide kopurua ez handitzea murrizketak direla eta ohartarazi dute 300 bat irakasle faltako direla.

Greba orokorra deitu du gehiengo sindikalak irailaren 26rako, Hego Euskal Herrian

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta, Espainiako Gobernuak onartutako murrizketen aurkako greba orokorra egingo da irailaren 26an Hego Euskal Herrian. Ehun gizarte eragilek bat egin dute deialdiarekin.

Murrizketen aurkako mobilizazioak gaurtik aurrera, eta greba orokorra airean

Espainiako Gobernua hartzen ari den neurrien aurka protestatzeko, sindikatu eta eragile sozialak mobilizazioak deitzen hasi dira. Gaur izango dira lehenengoak, 11:00etan, Hego Euskal Herriko Enplegu Zerbitzuaren egoitzetan. Bihar eta etzi ere izango dira mobilizazioak eta irailetik aurrera greba orokorra deitzeko asmoa iragarri dute CCOOk eta UGTk.

Sindikatuek murrizketen aurkako greba eta lanuzteak deitu dituzte gaur Euskal Herrian

Sektore publikoan ELA, LAB eta CCOOk greba orokorrerako deialdia egin dute Nafarroan. EAEn bi orduko lanuzteak deitu ditu LABek. Sindikatuek murrizketen aurkako mobilizazioak iragarri dituzte goizez eta arratsaldez.

"Alderdiok filosofia berean oinarritutako akordio inplizitua dugu hezkuntzan"

EAEko Euskal Eskola Publikoaren jaia hilaren 10ean ospatuko dute Zarautzen. Aitzakia baliatuta, hezkuntza publikoaren osasunaz galdegin diogu Isabel Celaá Hezkuntza sailburuari, mahai gainean jarriz murrizketak, hiru eleko eredua, eskola mapa, irakasleen prestakuntza, hezkuntza sistemaren egonkortasuna… Elkarrizketa Mikel Garciak egin dio.

Milaka lagunek hartu zuten parte murrizketen aurkako manifestazioetan

Hainbat gizarte eragilek eta ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek deituta manifestazio bana egin zen atzo Bilbon eta Gasteizen, Inposaketei aurre egin! Murrizketarik ez aplikatu! lelopean. Milaka lagunek parte hartu zuten mobilizazioetan. Datorren larunbatean Iruñean eta Donostian egingo dira manifestazioak.

Sektore publikoak greba egingo du maiatzaren 31n

ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuek deituta, Hego Euskal Herriko sektore publikoko langileek greba egingo dute maiatzaren 31n. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako administrazioek zein Espainiako Gobernuak bultzatutako murrizketen kontra protesta egitea dute helburu, baita zerbitzu publikoak "desegitera" bideratutako politikak salatzea ere.

Jaurlaritzak martxoaren 3ko biktimak omenduko ditu sindikatu abertzaleen babesik gabe

Lehen aldiz omenduko ditu Jaurlaritzak martxoaren 3ko biktimak. Omenaldian Idoia Mendia Justizia sailburu eta eledunak, Ines Ibañez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendariak eta sail horretako aholkulari Manuela Carmena epaile ohiak parte hartuko dute; CCOO eta UGT ere bertan izango dira.

Greba orokorra deitu dute sindikatu abertzaleek martxoaren 29rako Hego Euskal Herrian

ELA, LAB, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek deituta, Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurkako greba orokorra egingo da martxoaren 29an (osteguna) Hego Euskal Herrian.

Murrizketak salatu eta kalitatezko zerbitzu publikoa eskatzeko greba egingo da gaur

ELA, LAB eta EILAS sindikatuek zerbitzu publikoko 100.000 langile grebara deitu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Sindikatuek gaurko antolatutako protestak, murrizketak salatu eta kalitatezko zerbitzu publiko bat eskatzea du helburu. ESK sindikatuak ere greba deialdia babestu du.

Aldaketa sozialaren aldeko manifestazioak egingo dira otsailaren 11n, Amaiur koalizioko alderdiek deituta

Amaiur koalizioa osatzen duten ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak deituta, aldaketa soziala eskatzeko manifestazioak egingo dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan otsailaren 11n, Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku lelopean.

Sektore publikoko murrizketen aurkako manifestazioak egingo dira gaur EAEn

ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deituta, sektore publikoko murrizketen aurkako manifestazioak egingo dira gaur arratsaldean Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Zerbitzu publikoak garatu, murrizketarik ez! lelopean.

Hogeitik gora sindikatu eta gizarte eragilek murrizketen aurkako manifestazioa deitu dute Bilbon

Otsailaren 4an egingo da Hego Euskal Herriko zazpi sindikatuk (ELA, LAB, ESK, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE-k) eta hamabost gizarte eragilek deitutako manifestazioa. Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren murrizketak salatuko dituzte (PDF) Bilbon.

Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren lanpostu eskaintza ez dute onartu sindikatuek

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 556 lanpostuko eskaintza publikoa onartu du eta atzo mahai sektorialean aurkeztu zuen asmoa. Sindikatu bakar batek ere ez du ontzat eman Hezkuntza Sailaren erabakia. EILAS sindikatuko Josean Buenoren iritziz, eskainitako lanpostu kopurua lotsagarria da eta 2010eko hitzarmenarekin alderatuta 3.099 behin-behineko plaza egonkortu beharko lirateke.

Nafarroako ikastetxe publikoek greba egingo dute gaur murrizketen aurka

[13:00] Sindikatuek adierazi dutenez, greba %65-70eko jarraipena izaten ari da. [11:00] Ikasleen manifestazioa Iruñean [Bideoa] [09:00] LAB, ELA, EILAS, CSIF eta CCOO sindikatuek deituta, Nafarroako Gobernuak onartutako murrizketen aurkako greba egingo dute gaur ikastetxe publikoek. Orotara 8.100 irakasle daude grebara deituta. Eguerdian hiru manifestazio izango dira: Iruñean (Hezkuntza Departamentuko egoitzatik abiatuta), Tuteran (Foru enparantzatik) eta Lizarran (Lizarraldea institututik).

Jaurlaritzak hezkuntzan egindako murrizketak salatu dituzte

EAEko eskola publikoko hainbat irakasle eta zuzendarik protesta egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren aurrean, pairatzen ari diren murrizketak salatzeko. Batez ere irakasle ordezkoen artean eman dira murrizketak eta kexu dira gainerakoei lana gehitu zaielako eta arazo ugari sortu direlako. EILAS,...

Haurreskolen Partzuergoko langileek greba egingo dute urriaren 6an

Murrizketak salatzeko LAB, ELA eta EILASek datorren urriaren 6rako greba orokorra deitu dute. Greba deialdia aurreko urtean hasi, eta etenik izan ez duten murrizketak salatzeko iragarri dute. Eusko Jaurlaritzak aurtengo ikasturtean milioi bat euro gutxiago inbertituko du Partzuegoko haurreskoletan.

Murrizketen aurkako manifestazioa egingo dute Nafarroako ikastetxe publikoek urriaren 22an

Herriko eta Sortzen-Ikasbatuaz ikasleen guraso elkarteek eta hezkuntzako sindikatuek (LAB, EILAS, CCOO, AFAPNA, APS, CSIF, ANPE, ELA eta UGT) Nafarroako hezkuntza publikoan egindako murrizketak salatu eta eskola publikoaren aldeko manifestazioa deitu dute. Urriaren 22an egingo da Iruñean.

Nafarroako irakasleek greba egingo dute urriaren 27an

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak egindako murrizketak direla-eta, sare publikoko irakasleak grebara deitu dituzte Afapna, ANPE, APS, CCOO, CSIF, ELA, EILAS, LAB eta UGT sindikatuek. Urriaren 27rako deitutako grebaz gain, beste hainbat mobilizazio egingo dituzte, lanuzteak (urriaren 18an, 20an...

Sindikatuek bilkurak egingo dituzte AHTren obretan ari zen langilearen heriotza salatzeko

Bosgarren behargina hil zen atzo Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretan, gidatzen zuen kamioia irauli ondoren. Tolosako Aldaba Txiki auzotik igarotzen den zatian ari zen lanean 47 urteko langilea, JUVE enpresarentzat. Sindikatuek bilkurak egingo dituzte heriotza hori salatzeko; CCOO eta UGTk gaur eguerdian, eta ELA, LAB, EHNE, EILAS eta Hiru sindikatuek bihar, Tolosako udaletxearen aurrean.

Sindikatuek Nafarroako irakasleei murrizketen kontra mobilizatzeko eskatu diete

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak irakaskuntza publikoan ezarri nahi dituen murrizketen kontra sindikatuek irakasleei dei egin diete. Hezkuntzan ordezkariak dituzten sindikatu guztiek (AFAPNA, ANPE, APS, CCOO, CSIF, ELA, EILAS, LAB eta UGT) bat egin dute eta batzarra antolatu dute irailaren 6rako.

Euskal gehiengo sindikalak manifestazioa egingo du Madrilen

Langileen eskubideak Euskal Herrian defendatu ahal izatea, horixe eskatuko dute ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk Madrilen apirilaren 5ean egingo duten manifestazioan. Horrez gain, Espainiako Gobernuak egindako lan merkatuaren, pentsioen eta negoziazio kolektiboen erreformak ere salatuko dituzte....
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys