Soraluzen Señora Bertso egunean eta Tolosako Inauterietako Zaldunita gauean bi eraso homofobo izan direla salatu dute.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
SoraluzeSoraluzeko Baso Biziak elkarteak martxoaren 7an jarri du bertako zuhaitzak landatzeko hitzordua eta dei egin die soraluzetarrei ekimenean parte har dezaten. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 4ra bitartean.
Astelehen goizaldean emakume bat hil zuten Soraluzen, eta honen semea atxilotu dute gertakariarekin loturan. Hilketa gaitzesteko kazeroladak deitu ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak.
Hildako emakumearen semea da atxilotua. Indarkeria matxista kasua dela baieztatuz gero, aurten Euskal Herrian jazotako hirugarrena litzateke.
Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen ondoren, EAJ eta PSE asteazken honetan bilduko dira akordioez hitz egiten hasteko. Bi alderdien arteko ituna berrestea da gertagarriena eta horren eraginez EH Bildu sei alkatetza gabe geratzea, baita PPk beste bat galtzea ere.
Otsailaren 5ean, Aitziber Sarobe biologoak eta Naturkoneko kideak hitzaldia eskaini zuen Soraluzen Gipuzkoarako baso politika berri bat izenburupean. Hizketagai izan zituen pinuaren gaixotasuna eta basogintzaren krisia, eta eman zituen "gertatzen ari... [+]
Soraluzeko hizkuntza aniztasuna bistarazteko topaketa egingo dute Herriko Antzokian ostegun arratsaldean eta hitz egiten diren 20 hizkuntzetatik 13tako hiztunen kontakizunak entzun ahal izango dira.
Gizaburuagan egindako indusketa lanetan topatutakoari buruz hitz egin dugu Jesus Tapiarekin, Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoarekin. Zeramikazko ontzia eta arkulariaren besokoa topatu dituzte, k.a-ko 4.000. urtetik 1.300. urtera bitartekoak.
Maiatzaren 28 eta 29 Gotzon Elizburu soraluzetarra epaituko dute beste zortzi lagunekin batera Espainiako Auzitegi Nazionalean, “terrorismoa goratzea” leporatuta. “Preso politiko” adiera edo “jo ta ke” esaldia erabili izana dira bere kontrako... [+]