Joanes Igeregi

Krisi ekologikoak euskararentzat ekarriko dituen erronken eta aukeren inguruko hausnarketa proposatzen du Joanes Igeregi Santamaria sopeloztarrak. Euskararen kolapsoa ala kolapsoaren euskara? izena daramaten berbaldietan, Sukar Horia taldeko kideak iraganari erreparatuz, besteak beste, bioaniztasunaren, ekologiaren eta hizkuntza zein kultura txikien biziraupenari buruzko lotura egiten du.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Sopela
Itzartu Sopelako emakumeen kultur elkarteak agur esango du belaunaldi-erreleborik ez duelako

Hiru hamarkadaz emakumeentzako hainbat jarduera antolatzen aritu eta gero, Itzartu elkarteko kideek taldea desegitea erabaki dute, lanagaz jarraituko duen belaunaldi-erreleborik ez dutelako. Agur esateko, domekan Itzartuko antzerki-taldeak azken emanaldia eskainiko du Kurtzio... [+]


Europa eta Estatu Batuak lotuko dituen ur azpiko kablea Sopelara heldu da

Google multinazionalak Cornualles (Erresuma Batua), Long Island (AEB) eta Sopela (Bizkaia) elkartuko ditu 7.000 kilometro dituen urazpiko telekomunikazioetarako kablegaz. Datorren urtean martxan jarriko den azpiegitura honek segundoko 340 terabyteko edukiera dauka.


2021-07-23 | Hiruka .eus
200 lagunek baino gehiagok deitoratu dituzte Sopelako atxiloketak

Ostegun goizean egindako polizia-operazioa salatu eta atxilotutako lagunei babesa eta elkartasuna adierazi diete Sopelan arrastian batutako 200 pertsonak baino gehiagok. Atxilotutako hiru gazteak aske gelditu dira arrastian.


2021-07-22 | ARGIA
Hiru sopeloztar atxilotu ditu Espainiako Poliziak, ustez joko aretoen aurkako jardunagatik

Dirudienez, atxiloketek lotura daukate joko aretoen aurkako jardunarekin. Ostegun arratsaldean mobilizazioa deitu dute, atxiloketak gaitzesteko.


Ihart Arakistain, zestalaria: "Neskok mutilen kontra jokatu eta maila ona erakutsi dezakegu"

Joan den maiatzean, Ihart Arakistain zestalari sopeloztarrak bigarrenez irabazi zuen Espainiako txapelketa; maiatzaren 15ean, Iruñeko Labrit frontoian, lortu zuen garaipena Maialen Aldazabal taldekideagaz batera. Orain, urrian jokatuko den Munduko Txapelketan ditu begiak... [+]


1.800 lagun bildu dira ezohiko Ibilaldian, Sopelan

Hiruka.eus-en Iker Rincon Morenok Sopelan antolatutako Ibilaldiaren jarraipena egin du igandez. 1.800 lagun bildu dira Sopelako lau gunetan Leioako Betiko ikastolak eta Sopelako Ander Deuna ikastolak antolatutako ikastolen aldeko jaialdian. Hurrengo Ibilaldia Bilboko Abusu... [+]


2021-05-13 | ARGIA
Ibilaldiak lau gune izango ditu, baina ezingo da batetik bestera mugitu

Sopelan egingo da Ibilaldia, maiatzaren 30ean. Aurtengo edizioak ez du ibilbiderik izango, ez janari ez edari zerbitzurik, Ander Deuna eta Betiko ikastoletako ordezkariek jakinarazi dutenez.


Joko-aretoen kontrako herri-mugimendua sortu dute Sopelan

Arrigorriko joko-aretoak egin duen hedakuntza dela eta, fenomeno horregaz arduratuta dagoen sopeloztar herritar talde batek erabaki du horien aurkako ekimena antolatzea. Beraien asmoa da herritarrei erakustea areto horien kalteak eta, erabiltzaileak kriminalizatu beharrean,... [+]


Aztarna arkeologikoak topatu dituzte Sopelan, supermerkatua eraiki gura duten lursailean

Erdi edo Goi Paleolitokoak izan daitezkeen silex-zatiak aurkitu dituzte Sopelako arkeologo bik Bareñoko lursailean, joan den uda amaieran azaleko azterketa bat egin ondoren. Bertan, supermerkatu bat egitea aurreikusita dago, baina aurkikuntza horren ondorioz lanotarako... [+]


2021-02-03 | Hiruka .eus
Sopelako United Caps enpresako langileek akordioa lortu dute greban 65 egun eman ondoren

ELA sindikatuak akordioa lortu du United Caps enpresaren zuzendaritzagaz. Hala, enpresaren leku-aldatzea bidegabea dela onartu da; ondorioz, langileek ohikoak baino konpentsazio handiagoak jasoko dituzte lekualdaketa edo kaleratze-indemnizazioengatik.