SNP

Salmond nagusi independentziaren inguruko azken buruz burukoan

Astelehen gauean izan dute Eskoziako lehen ministro Alex Salmondek eta independentziaren kontrako kanpainako buru Alistair Darlingek independentziari buruzko bigarren eta azken telebistako eztabaida. The Guardian-ek eginiko galdeketaren arabera, Salmondek erraz irabazi duela uste dute herritarrek.

Independentzia bai ala ez? Eskoziaren patua telebistako eztabaida batean

Eskoziako erreferendumean bozkatzeko hilabete eta erdi baino ez da falta eta astearte gauean garrantzia izan dezakeen buruz buruko eztabaida egin zuten telebistan.

Eskubidea... eta patrika

Estatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimendu independentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen hasteko lehen urratsak ote dira?

Ofiziala da Eskoziak hasiko duen erreferendum prozesua

Eskoziak erreferenduma egiteko zuen oztoporik handiena gainditu da Erresuma Batuak aurrera jarraitzeko akordioa historikoa sinatu ostean. Erresuma Batuak aukera eman orduko hasi du Eskoziak prozesua.

Westminsterrek dio Eskoziari utzi behar zaiola bere erreferenduma antolatzen

Erresuma Batuko Parlamentuko (Westminster) Komunen Ganberako eskoziar gaietarako batzordeak Gobernu Britainiarrari eskatu dio Eskoziari utz diezaiola erreferendumaren baldintzak zehazten. Eskoziarrek euren independentziaren alde boza emango dutela aurreikusita dute baina oraindik ez  dute egunik zehaztu, eta kontsulta nork deituko duen ere erabakitzeke dago, Britainia Handiko Westminsterreko legebiltzarrak ala Holyrrodeko Parlamentu eskoziarrak.

Eskoziako parlamentuak independentzia babestu du formalki

Eskoziako parlamentuak ofizialki babestu zuen atzo herrialdearen independentzia. Eskoziak subiranoa izateko aukera ikusi du berriro, Eskoziako parlamentuko kideek babesa eman baitiote, aldeko 69 boto eta aurkako 52 botorekin. Lehen aldiz bozkatu da gaia, 1707an parlamentua disolbatu zenetik.

Eskoziaren independentziaren aldeko kanpaina abiatu dute gaur

2014ko udazkenean egingo den erreferendumari begira, Eskoziaren independentziaren aldeko kanpainari ekingo diote gaur Edinburgon zenbait alderdik. Alex Salmond Eskoziako lehen ministroaren Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) da Eskozia bai kanpainaren sustatzaile nagusia. Bere helburua "Eskoziaren historian sortutako herritarren kanpaina handiena" sortzea da.

"Ez dut uste Cameronek Eskozian inor konbentzituko duenik"

Alex Salmond eta David Cameron, Eskoziako eta Erresuma Batuko lehen ministroak, hurrenez hurren, atzo bildu ziren Edinburgon 2014erako aurreikusita dagoen Eskoziaren independentziaren inguruko erreferendumaz hitz egiteko.

Eskoziaren independentziaren aurkako kanpaina hasi du Ed Miliband laboristak

Glasgow-ra eginiko bisita probestu du Ed Miliband Eskoziako alderdi laboristaren buruak Eskoziaren independentziaren aurkako kanpainari ekiteko. Nahiz eta bere iritzia argumentatzeko arrazoi ekonomikorik ez erabili, "Erresuma Batu justu eta bidezko" baten alde egin zuen, "Eskozia haren parte" gisa hartuz.

"Eskozia herrialde independentea izatearekin ados al zaude?" izango da erreferendumeko galdera, eta erantzuna "Bai" ala "Ez"

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak aurkeztu du 2014ko udazkenerako planteatu duten independentzia erreferendumeko galdera zein izango den: "Eskoziak herrialde independentea izan behar duela uste duzu?. Erantzunak bi izango dira: 'Bai' eta 'Ez'.

Eskozia zuzenean

Alex Salmond zuzenean ari da Eskoziako parlamentuan independentzia erreferenduma aurkezten. Zuzenean jarrai dezakezu hemen:

Eskozia independentea Europar Batasunean sartzeari betoa jarriko lioke Espainiak

Eskoziarrek bi urte barru egitekoa duten erreferendumean independentziaren alde egingo balute, Espainiak erabaki horri betoa jarriko lioke, The independent egunkariak jakinarazi duenez.

Eskoziak erreferenduma 2014an egin nahi du, Erresuma Batuaren presioa baztertuta

"Erreferendumaren baldintzak ez ditu Erresuma Batuak ezarriko, egun horiek pasa dira", adierazi du Alex Salmond Eskoziar lehen ministroak Sky News katearentzat eginiko elkarrizketa batean.

Cameronek Eskoziaren independentzian eragin nahi du erreferendumaren epeak azkartuz

17:00 Eskoziako Gobernuak adierazi du ez dagokiola Londresi independentziaren inguruko erreferendumaren egutegia zehaztea. Nicola Sturgeon Eskoziako Gobernuko bigarrenak alderdi britainiarrei eskatu die ez nahasteko Eskoziako Gobernuari dagozkion erabakietan, "eta garrantzitsuagoa dena, ezta Eskoziako herriari dagozkionetan ere".

Eskozia euroan sar liteke independentzia lortzen badu

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak adierazi du herrialdeak "independentzia lortzen duenean" eurogunean sar litekeela. BBC irratiak egindako elkarrizketan, Salmondek esan du Eskoziak hasiera batean libera esterlina erabiliko lukeela, baina euroarekin bat egiteko aukerari ateak zabalduko dizkiola.

Eskoziako Alderdi Nazionalak independentziaren bidea zehazteko kongresua hasi du

Eskoziako Alderi Nazionalaren urteko 77. Kongresu Nazionala gaur hasten da Inverness hirian. Bertan 2015 arte irauten duen agintaldian independentzia lortu asmoz jarraitu behar duten estrategia finkatzen saiatuko dira. Herrialde osotik joandako bi mila ordezkarik Eskozian egindako ekitaldi politikorik jendetsuena bilakatu dute.

Eskoziaren independentziak bi erreferendum beharko dituela dio gobernu britainiarrak

Eskoziak independentzia lortu ahal izateko bi erreferendum egin beharko dira, lehenengoa Eskoziako Gobernuak antolatua eta, irabaziz gero, Britainia Handiko Gobernuak antolatutako bigarren bat, Michael Moore Erresuma Batuko Eskoziarako idazkariak adierazi duenez. Haren hitzetan, Alex Salmond...

Independentzia erreferendumari ateak ireki dizkiote Eskozian

Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP, ingelesezko sigletan) garaipen historikoa eskuratu zuen nazio horretan atzo egindako hauteskundeetan. Datuen arabera, SNPk bozken %45,4 eskuratu ditu, eta 129 eserlekuko Holyrood-eko parlamentuan 65 lortu ditu, aurreko hauteskundeetan baino 20 eserleku gehiago.

Alex Salmond: "Eskoziak independentzia behar du diru-sarrerak handitu nahi baditu"

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa da 2007az geroztik. Atzo Bilbon izan zen, eta Noticias taldeko egunkariek haren hitzak jaso dituzte gaur.

Galdeketa ikusmiran

Iragana baino are interesgarriagoa du Eskoziak egun uztartzen ari den eztabaida nazionala. Euskal Herrian galdeketa antolatzeko dauden zailtasunak ezagututa, prozesu guztiz demokratiko baten adibidea aurkitu dugu han. Europako herrialde honetan gizartea bera da etorkizuna erabakitzen ari dena, eta okerrik gertatzen ez bada, bere ahotsa izango da azken hitza.

Lord ingelesei lurra kendu etxeak merkatzeko

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Britainia Handiko lur jabegoan erreforma egitea aldarrikatzeko kanpaina hasi du The New Statesman astekariak. Aspaldian ez zen horrelakorik entzun herri industrializatu batean. Laborariei lurra emateko baino gehiago etxebizitzak ugaritu eta merkatzeko asmoz...

Independentistak nagusi Eskoziako hauteskundetan

Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP, ingelesezko sigletan) garaipen historikoa eskura dezake nazio horretan - Irlandako iparraldean eta Galesen bezala - atzo egindako hauteskundetan. Horrela adierazten dute, behintzat, orain arteko datuek, 57 hauteskunde-barrutietako bozkak zenbatu direnean ( 73 dira osotara). Datu horien arabera, SNPk bozken %45 inguru eskuratuko luke, eta aurreko hauteskundetan baino 20 eserleku gehiago lortuko lituzke Holyrood-eko parlamentuan. Emaitza horiekin, gehiengo absolutua eskuratzeko bidean da Alex Salmond-ek gidatzen duen alderdia. Gobernatuz gero, 2015a baino lehenago independentzia erreferenduma eginen duela adierazi du Salmondek. Galesen laboristek erraz irabaztea eta bakarrik gobernatu ahal izateko moduko emaitzak eskuratzea espero da, Plaid Cymru soberanisten orain arteko babesaren beharrik gabe. Irlandako iparraldean gaur goizean hasi dira bozkak zenbatzen, eta beraz, orduak pasa ahala izanen da gertatutakoaren berri. Edonola ere, hainbat inkestek Sinn Fein aurkezten dute alderdi bozkatuena izateko faborito gisa.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys