Karlos Zurutuza: “Konturatzen ari naiz Kobaneko gatazka uste baino askoz larriagoa izan daitekeela”

Euskal Herrian dago berriro Karlos Zurutuza kazetari freelance-a, Afganistanen, Sirian eta Kurdistanen ibili ostean. Info7 irratian hitz egin du kurduen egungo egoeraz eta Estatu Islamiarraren aurkako borrokaz.

Estatu Islamiarrak lapurtutako petrolioa erosten du Europak, Errusiako Segurtasun Zerbitzuak salatu dutenez

Estatu Islamiarrak Sirian eta Iraken lapurtutako petrolioa erosten dute Europako zenbait herrialdek, Alexander Bortnikov Errusiako Segurtasun Zerbitzuko zuzendariaren hitzetan.

Kobanę, izan zitekeen mundua

Azken asteotan asko idatzi da Kobanêri buruz. Beharbada sarraskiari buruzko informazio gehiena kontatua dago. Ez ote da beranduegi jaio Kobanê mundura, baina. Munduak Rojavako itxaropenaren irla ttipi hau beranduegi “deskubritu” duela dirudi. Baina zer gertatu da han, Estatu Islamiarreko fundamentalisten setioa hasi aurretik?

Kobane hiria islamiarren esku erortzear, kurduek Europako estatuei mugitzeko eskatu diete

Estatu Islamiarraren erasoen kontra eusten ari den Kobane, Siria eta Turkiarekin mugan dagoen hiri kurdua, arriskuan dago. Hiru asteko setioaren ondoren, islamiarrek hautsi egin dituzte YPGko milizianoen defentsak. Kobane babesten ari diren soldaduak zibilak hiritik ateratzen ari dira.

Hiru milioi errefuxiatu Sirian Nazio Batuen arabera

Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak (UNHCR ingelesez) salatu du bi siriarretik batek etxea utzi duela "egoera geroz eta beldurgarriagoengatik", BBCk jaso duenez. "Gure aroko larrialdi humanitariorik handiena da".

Siriari eta Libanori ere eraso egin die Israelek

Astearte gauean Israelgo armadako hegazkinek gutxienez lau siriar hil dituzte Israelek okupatutako Golango lurretan, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak zabaldu duenez. Bestetik, Libano eta Israel arteko mugan tentsioa areagotu egin da, igandean gerra-hegazkin israeldarrek Libanoko Tiro herrian zenbait bonba jaurti ostean.

Sirian hasi ote da mamitzen Ekialde Hurbileko mapa berria?

Lerroon gaineko mapa The New York Timesek azaldu zuen 2013ko irailaren 28an, Robin Wrightek idatzitako “Imagining a Remapped Middle East” artikuluaren osagarri. Magreb eta Ekialde Hurbila abiadura bizian itxuraz nola aldatzen ari diren eta zenbateraino alda daitezkeen irudikatzen du.

F.C. Bartzelonaren Twitterra hackeatuta "odolez blai dagoen Qatarreko diruaz" baliatzeagatik

Siriar Armada Elektronikoak (SEA) Bartzelona taldearen Twitter kontua hackeatu du bart, “odolak eta hilketek zipriztinduriko Qatarreko diruaz” baliatzen dela salatzeko. Bartzelonak konpondu du arazoa.

Siriako kurduek autonomia deklaratu dute alde bakarreko erabakiz

Genevako bake elkarrizketen atarian Siriako kurduek autonomia deklaratu dute.

Siriako gerra: krimen matxistak agenda politikotik at

Siriako gatazkan emakumeek pairatzen dituzten eraso sexisten inguruko txostena argitaratu du Euro-Mediterraneoko Giza Eskubideen Sareak. Erasotzaileak epaitegietara eramateko eta erasotutakoei laguntzeko programak eskatu dizkio Estatuari.

Siriako munizio kimikoa Tarragonan erraustu dezakete

Kataluniako Tarragonan, Constantí herrian, Grecat enpresak daukan errauskailuan tratatu ditzakete, erre esan nahi baita, Siriako gobernuak entregatutako arma kimikoak.

Gaza “kaos” egoeran, ekaitzaren ondorioz

‘Alexa’ deitu duten ekaitzak egoera ezegonkorrean utzi ditu ekialde hurbileko hainbat herrialde. Gaza larri dago. Palestinar errefuxiatuen bizi-arriskuaz ohartarazi dute hainbat GKEk.

Siriako matxinoei laguntza izoztu diete amerikarrek eta ingelesek

Ezusteko albistea sortu du Siriako gerra zibilak: AEBk eta Erresuma Batuak iragarri dute bertan behera uzten dutela matxinoei ematen dien laguntza.

Siriako arma kimikoak itsasoan erraustuz suntsitu ditzakete

Arma Kimikoen Debekurako Erakundea (OPCW, ingelesezko sigletan) Siriako arma kimikoak non suntsitu bila dabil. Azken orduotan agentziek zabaldu dutenez, itsaso zabalean lagatako barku batean egingo litzateke operazioa.

Arma kimikoak egiteko azpiegitura suntsitu du Siriak

Siriako Gobernuak suntsitu egin du arma kimikoak fabrikatzeko ekipamendu guztia, begirale aritu den OPCW erakundeak jakinarazi duenez. Arma kimiko oro suntsitzea da hurrengo pausoa.
Siria  |  Siria

Bahiketen puzzle osatugabea

Sekula ez da jakiten bahiketa bat nola burutu den. Pausoz pauso, bahitua aske geratu denean, puzzlea osatzen saiatzen da. Pieza asko izan ohi dituzte puzzle horiek eta inoiz ez dira bukatzen, toki garrantzitsuan beti falta delako piezaren bat. Irudia, izan zitekeenaren itzal bihurtzen da, eta bakoitzak bere interpretazioaren arabera betetzen du hutsunea. Nork? Zergatik? Nora? Galderak sortzen dira orduan bahituaren buruan.

Siriako arma kimikoak suntsitzen hasi izana begi onez ikusi du AEBk

AEBetako estatu-idazkari John Kerryk baieztatu du Siriako gobernuaren esku dauden arma kimikoen suntsiketa hasi dela eta horrek sinesgarritasuna ematen diola Baxar al-Assadi.

Errusiak erasoa eragotzi ahal izango du Siriak arma kimikoak ez suntsitu arren

Siriak arma kimikoak suntsitzeko modua adostu dute Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeko kideek. Hitzartu dutenez, Siriak bide-orria betetzen ez badu, eraso militarrarekin erantzun ahal izango zaio. Haatik, eraso militarra baimentzeko bozketa berri bat egin beharko du Segurtasun Batzordeak, eta beraz, Errusiak erasoa oztopatu ahal izango luke.

Korapiloa NBEren Segurtasun Kontseiluan

Aste honetan Segurtasun Kontseiluak erabaki behar duen testuaz gain, jokalari ezberdinak ez datoz bat Ghoutako sarinaren erruduna markatzen.

Petrolioaren eta gasaren Gerra Luzeak harrapatu du Siria

Zientoka lagun hil zituen munizio kimikoak Damaskoko Ghoutan abuztuaren 21ean. Aurretik 100.000 hil ditu Bashar Al-Assaden aurkako matxinada hasi eta gerra zibil nahasi bilakatu denak. 4,5 milioik egin du ihes etxetik. Zergatik? Krisi ekonomikoa, idortea, demokrazia eskea, erlijiozko talka... baina baita energiaren geopolitikagatik ere.

Gerra kimikoaren poema

Bada poema bat duela kasik ehun urte, 1917an, I. Mundu Gerra betean idatzia, Siriako eraso kimikoaren biktimenen oso antzeko sintomak kontatzen dituena.

Damaskoren suntsiketa masiboko armak… eta Tel-Avivenak

Kerry-Lavrov itunak eztabaida berri bat piztu du azken orduotan Ekialde Hurbilean: suntsiketa masiboko armen kontrolari buruzkoa.

Sirian gas kimikoa erabili zela berretsi du Ban Ki-moonek

Nazio Batuen idazkari nagusi Ban Ki-moonek gaur aurkeztu du Segurtasun Batzordearen aurrean bere ikuskatzaileek Sirian aurkitutakoa: abuztuaren 21ean Damaskoko Ghouta auzunean Sarin gasa erabili zen (ikusi agiria osorik NBEren gunean, ingelesez). Txostena “tristura handiz beterik” (“It is with a heavy heart…“) aurkezten duela esanez hasita, ikuskatzaileek lekuan frogatu ahal izan dutena aurkeztuz idazkari nagusiak esandakoa laburbildu du The Guardianeko Julian Borgerrek.

Kerry-Lavrov ituna ia denek txalotu dute

Ez Siriako gerran protagonismoa duten guztiek: matxinoek sinatu aurretik arbuiatu baitute Kerry-Lavrov hitzarmena, The Washington Postek Syrian rebels say U.S.-Russia agreement on chemical weapons leaves Assad unpunished kronikan azaldu duenez.

Bigarren eguna Genevako negoziaketan

Suitzako Genevan bigarrenen egunez saiatuko dira adostasunerako urratsak ematen Siriako gatazkaren inguruan Amerikako Estatu Batuak eta Errusia.

CIA hasi da matxinoei armak ematen

CIA, Amerikako Estatu Batuen zerbitzu sekretua, hasi da Siriako matxinoei armak ematen, horrela etenez hilabete batzuetako atzerapena, AEBetako funtzionarioek eta Siriako iturriek The Washington Post egunkariari aitortu diotenez.

Obamak erasoa atzeratu eta diplomazia hobetsi du

Errusiak irekitako zirriztua baliatuz, Basar al-Assadek Putinen proposamena onartu eta ordu gutxira, Barack Obama telebistaz azaldu zaie AEBetako biztanleei iragartzeko: Errusiaren proposamena abiapuntu egokia dela, Kongresuari eta Senatuari Siria erasotzeari buruzko eztabaida atzeratzea eskatu diela.

AEBen erasoa ekidingo luke Al-Assadek arma kimikoak entregatzeak?

Amerikako Estatu Batuek Siria erasotzea ekidin ezina zela bazirudien ere, John Kerry AEBko estatu idazkariaren adierazpenek eragindako erreakzio kateak, ate berri bat ireki dio Al-Assaden Gobernuari: arma kimikoak nazioarteko erakundeen kontrolpean uztea. Siriako Atzerri ministroak jakinarazi duenez, aukera baliatzeko prest daude.

Errusiak lortutako prorrogan sarturik

Denek eskertu diote Vladimir Putin Errusiako presidenteari Sergey Lavroven ahotik mintzatuz oratu izana John Kerryk AEBtik  Barack Obamaren enkarguz egindako iradokizunaren hariari: Baxar Al-Assadek amerikarren erasoa saihesteko modu bakarra lukeela arma kimikoak entregatzea.

Franciscusek "gerrarik ez" egin du aldarri

Bat batean mundu guztia saihestu ezinezko gerrara mentalizatu zenean, kalean “bakea da bidea” aldarrikatzeko indarrak ahuldu, edo agian krisi ekonomikoaren estutasunean gerraren kontrako manifestazioak antolatzeko animoak lausotu, justu orduantxe antolatu du gerraren kontrako jende bilkurarik handiena katolikoen aita santu Franciscusek.
Multimedia

2013-06-14  |  Siria

Kurdistan, aukerak eta mehatxuak parez pare

Kurdistan, munduko estaturik gabeko herririk handiena, lau estatuk zapaldua bizi da. Orain, Turkiako gobernua eta estatu honen barruan bizi diren kurduen arten piztutako bake prozesuak itxaropena itzuli dio herri honi. Aukerak eta mehatxuak parez pare daude.

2013-03-21  |  Siria

Alepoko kurduak

Siriako Alepo hiria odolusten ari den bitartean, Babeserako Unitate Kurduak saiatzen ari dira erregimenaren eta matxinatuen arteko borrokaldiak Ashrafiyeh eta Shekih Masqsoud auzoetara ez daitezen iritsi; kurduak dira han gehiengo. Kurduen milizietara Siriako Ejertzito Librearekin...

2013-02-05  |  Siria

Siriako gatazka: Frankotiratzaile baten begietatik

Aleppo hirian, Al-Assaden tropen aurka borrokan ari den frankotiratzailea ezagutu du Andoni Lubaki kazetariak. Eremua zaintzea eta aurkariak zelatatzea da frankotiratzailearen egunerokoa. Eta behar izanez gero, tiro egitea.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys