Oso boladan daude, iritzi sortzaile indartsuak dira: irrati-telebistetako tertulia saioez ari gara. Hitz eta pitz aritzen dira, makina bat gaiez, sarri elkarri hitza kentzen eta ahotsa goratzen. Solaskideen artean nabarmen gailentzen dira gizonezkoak. Datuak EHUko ikertalde batek eskaini ditu. ARGIAk hainbat tertuliakide eta aurkezleren iritzia jaso du. Zergatik gonbidatzen dituzte hain emakume gutxi? Eta zergatik esan ohi diete emakumeek ezetz gonbidapenei? Zer egin daiteke desoreka... [+]
Antolakuntzak berak salatu duenez sare sozialetan, larunbatean Durangon bi sexu eraso salatu zituzten. Durangoko Plataforma Feministak kontzentrazioa deitu dute gaur otsailak 27 20:00etan Andra Marin eta antolakuntzatik ere bertan parte hartzeko dei egin dute.
Lotia naiz normalean. Astean zehar batez ere. Ikastola, azterketak, lagunak, partikularrak… dena egin ondoren ez dago ohea ez den besterik nire buruan. Baina gaur, gaur ezin dut lo hartu. Ezin ditut pentsamenduak antolatu, eta oraindik gutxiago gertatutakoak ahaztu.
Inoiz ikusi gabeko jendetza ikusi zen astelehenean Mikel Laboa plazan egindako elkarretaratze isilean. Isiltasunean ozenki agertu zen Usurbilgo herria, indarkeria sexistaren aurka. Belaunaldi guztietako herritarrak batu zituen hitzorduak. Ostiralean izandako eraso sexista salatu zuten guztiek, indarkeria sexistaren aurkako pankartaren bueltan.
80 emakume zientzialari espedizio batean ari dira egunotan Antartikan, tartean da Uxua Lopez. Duela bi urte ehuntzen hasi zen 1.000 emakume adituren sareko kide dira. Emakumeen lanari ikusgarritasuna ematea da lehen urratsa. Hurrengoa, klima aldaketaren inguruan erabakiak hartzen diren guneetarako bidea irekitzea, berandu baino lehen.
Euskaldun askok Goya sarien gala adi-adi ikusi genuen Handia filmagatik. Gala hartan emakumeen eskubideen aldarria egingo zela iragarri ziguten, andreon ikusgarritasuna errebindikatu, feminismoa ahotan hartu.
Baina itxurakeria baino ez zen egon; izan ere, hainbat emakumeren gorputzak izan ziren ekitaldi guztian zehar mintzagai. Andra batzuen loditasuna, hain zuzen ere. Andrazko batek aitatu zuen filma errodatutakoan baino argalago zegoela. Beste batek hirugarren bati esan zion dietista bera,... [+]
HABE eta AEKk elkarrekin argitaratu duten Primeran! B1 liburuan komiki sexista bat ageri da. Ikasleek zer dakiten konpontzen eta zer ez lantzeko ariketan ondorengo biñeta ageri da.
1 Formularen jabe Liberty Media enpresak adierazi du gizarte modernoaren arauekin ez datorrela bat emakume azafatak erabiltzea.
Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan, agertzen diren izen mistoak.
Carrie Gracie BBCren Txinako arduradunak lan postuari uko egin dio, lan berdina egiteagatik gizonezkoek soldata handiagoa jasotzen dutela argudiatuz. Bi errealitateen arteko aldea “nabarmena” dela berretsi du Graciek. 30 urte daramatza Erresuma Batuko kate publikoan lanean eta orain arte soldaten bereizketa gauza jakina zela onartu arren, gaur egun egoera onartzeko ez dagoela prest nabarmendu du.
Abenduaren 22ko osoko bilkuran Euskaltzaindiaren Hiztegian egin beharreko zenbait zuzenketa aurkeztu ziren, tartean, genero-berdintasunarekin zerikusia dutenak.