2020-12-20 | Unai Agirre

Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar motetan: gaziak eta gezak.

2019-05-16 | ARGIA
Iñaki Sanz ARGIAko kolaboratzaileak jaso du zientzia-kazetaritzako CAF-Elhuyar saria

ARGIAren Sagarrondotik aldizkarian plazaratutako Hegaztiak, erleak, zomorroak... Sagastien zaindari txikiak erreportajeagatik jaso du Iñaki Sanz-Azkue biologo hernaniarrak zientzia-kazetaritzaren arloko CAF-Elhuyar saria. Lehen aldiz CAFen Beasaingo egoitzan egin da... [+]


2018-12-16 | Iñaki Sanz-Azkue
Hegaztiak, erleak, zomorroak...
Sagastien zaindari txikiak

Zenbat eta fauna anitzagoa sagastian, orduan eta aukera gehiago izango da uzta hobea izateko, izurriteak gutxituko direlako eta polinizazioa handitu. Bestalde, sagastiaren itxurak eta inguratzen duen paisaiaren egiturak erlazio zuzena du bertan egongo den fauna... [+]


2018-09-30 | Jakoba Errekondo
McIntosh sagarra

Ordenadoretan, tabletatan, segapotoetan eta horien publizitatean ikusten dugu, batez ere, McIntosh sagarra. Zer den ederki adierazten du bere logotipoak, ondo asmatu zuen egileak; puska falta zaion sagarra da, norbaitek kosk egin izan balio bezala. Izan ere McIntosha jan-sagarra... [+]


2018-09-23 | Jakoba Errekondo
McIntosh sagardoa

Egia esanda, gure etxeko sagastietatik kanpo, ez dut Euskal Herrian beste inon ezagutzen sagar aldaera hau. Istorio luzea du, irakurtzeko hobe duzu esertzea.

Gure amona, Joxepa Aizpurua Irazu zena, gero Aizpurua Sagardotegia izango zenean jaioa zen. Aurrez ere dolare-baserria... [+]


2018-01-21 | Jon Torner Zabala
Aitor Etxeandia (Sagarlan)
"Ezinbestekoa da sagastietan makinekin lan egin ahal izatea"

Sagardo Forum jardunaldietan “Sagarrondoaren egoera Euskal Herrian” hitzaldia eman du Sagarlan aholkularitza-enpresako teknikari Aitor Etxeandiak. Hurrengo egunean aurrez-aurre elkartu gara berarekin, Hernaniko solasaldian esandakoez gehiago sakondu aldera.[+]


2017-10-06 | Etxalde
Baserritarrak kexu dira sagarraren prezioak tamalgarri izaten jarraitzen duelako

Sagardoaren Jatorri Izendapenak aukera itzelak ematen dituen tresna den arren, Euskal Sagardoa martxan jarri zenetik bildu den lehen uztan sagarraren prezio tamalgarriak mantendu dira.


2017-09-03 | Jakoba Errekondo
Sagarrondo hilezkorra

Sagarrak paradisutik bota omen gintuen, baina sagardoa eman digu, beste paradisu bat. Hori pentsatuta ekin zioten Joy Doumisek eta Jeremy Hammondek beren asmo lurtarrari: Malus Immortalis. “Malus” sagarrondoaren izen zientifikoa da, eta “inmortalis”... [+]


2016-12-15 | Kanaldude
"Euskal sagarrak: ixtorio misterio" mintzaldia
MULTIMEDIA - solasaldia

Baionako Benat Etxepare lizeoko gurasoen elkarteak antolaturik, lekuko sagarren historioaz aritu dira Sagartzea elkarteko kide Gabriel Durruty eta Gipuzkoako sagardo egileen elkarteko idazkari nagusi Unai Agirre. Lekuko sagarren atxikitzea, horiek ongi ezagutzea ikerketa... [+]


2016-11-20 | Jakoba Errekondo
Sagarraren emana jaso

Nork ez du sagarrondo bat etxe inguruan? Euskal Herri hezean bizi zaretenok, behintzat, harantzaxeago edo honantzaxeago, urrutira gabe izango duzue, sagardi bat ez bada, fruitu arbola etxekotu horren aleren bat. Etxekotua, ez alferrik deitzen zaio Malus x domestica. Eta nonbait... [+]


Errezil Sagarraren Eguna Gabirian
MULTIMEDIA - erreportajea

9 baserritarrek hartu zuten parte Gabiriako Errezil Sagarraren Egunean egindako sagar lehiaketan.

Arg: Goierriko Hitza