Kultura > Musika > Bakarlariak > Ruper Ordorika

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Ruper Ordorika kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Ruper Ordorika
Sakonean
2012-11-05
Euskalerria Irratiaren 25. urteurrenarekin bat egingo du Argiak ekitaldia zuzenean eskainiz

Datorren asteazkenean arratsaldeko 20:00etan hasita, Iruñeko Euskalerria Irratiaren 25. urteurren festa zuzenean emango du ARGIAk, Berria, Sustatu eta Zuzeurekin batera. "Irratiaren urteurrena ospatzeko eta irratiarentzako lizentzia aldarrikatzeko akelarre digitala egitea da helburua", azaldu dute irratiko arduradunek.


2012-07-06
Poesiak hip-hopa eta Ruper Ordorikaren musika besarkatuko ditu Eako poesia egunetan

Eako (Bizkaia) Poesia Egunak uztailaren 13tik 15era bitartean egingo dira aurten, Poesia hutsa edo azukreagaz? lelopean. "Guk ez daukagu errezetarik nolakoa izan behar duen gaurko eta biharko poesiak", diote Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteko kideek, "baina ahalik eta modu gehienetan eskaini nahi dizugu: hutsik, musikaz jantzirik, antzerkiaz lagundurik, hitzaldi bihurturik… azukre apur bategaz".


2012-05-31
Henry Bengoa Inventarium ikuskizun poetikoa izango da gaur Hendaian

Bernardo Atxagak, Joxemari Iturraldek eta Xabi Strubellek 25 urte eta gero Henry Bengoa Inventarium ikuskizuna berreskuratuko dute. Ikuskizuna, gaur 20:30ean hasiko da Hendaiako (Lapurdi) Variete zinema aretoan. Hendaiako Mugati elkarteak antolatu du ikuskizuna.


Henry Bengoa Inventarium
Berrinventarium

Nostalgia kutsua hartzen ahal diozu duela 25 urteko ikuskizun bat berriz eskaintzeari, baina askok hartu dute pozez Henry Bengoa Inventarium maiatzaren 31n Hendaiako Varietés antzokian berriz ikusteko aukera. Efemerideak aitzakia paregabea ematen du Bernardo Atxagak, Jimu Iturraldek eta Ruper Ordorikak sortutako artefaktua zaharberritzeko.


2012-05-27
Berrinventarium

Nostalgia kutsua hartzen ahal diozu duela 25 urteko ikuskizun bat berriz eskaintzeari, baina askok hartu dute pozez Henry Bengoa Inventarium maiatzaren 31n Hendaiako Varietés antzokian berriz ikusteko aukera. Efemerideak aitzakia paregabea ematen du Bernardo Atxagak, Jimu Iturraldek eta Ruper Ordorikak sortutako artefaktua zaharberritzeko.


2012-02-23
Usopop, musika berriak eta amalurra uztarturik Saran

Usopop, Sarako (Lapurdi) Lizarreta mendatean musika berriak eta amalurra uztartzen dituen jaialdia ospatuko da datorren larunbatean. Hirugarren edizio honetan, Ruper Ordorika oñatiarra zuzenean ikusteko aukera izango da, ingurune berezian. Berarekin batera, Rover bakarlaria, Islaia talde gaztea eta Aloe Vera DJa arituko dira taula gainean.


2011-10-05
Euskal kantagintzari buruzko 'Lau kantari' saiakera plazaratu du Juan Gorostidik

Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Larzabal eta Ruper Ordorikaren ibilbideak ditu ardatz Juan Gorostidiren (Altza-Pasai Antxo, Gipuzkoa, 1956) Lau kantari saiakerak (Pamiela). Liburuan sortzaile gehiago sar zitzakeela dio egileak, baina lau horiek hautatu dituela euskal kantagintzaren erradiografia egiteko.