Piztu Ezazu Argia 970x90

Oiolako urtegia Barakaldoko ur-horniketatik deskonektatu dute, laugarrenez bost urtean

Joan den ostegunean Oiolako urtegia Barakaldoko ur-hornikuntzatik deskonektatu zuten. Hori egiten duten bosgarren aldia da, nahiz eta Udalak lindano kutsadura dagoenik ukatu. Alkatetzan dagoen PSEk prentsako iragarki batean argudiatu duenez, “urtegiko ur-maila berreskuratu arte” utzi diote bertatik hornitzeari.

Epsilon auzia: Legebiltzarrak EAJk egindako kudeaketa txarretsi du

Epsilon eta Hiriko auziengatik EAEko Legebiltzarrean egin den ikerketa batzordearen ondorioak onartu ditu Legebiltzarrak. 2007an karguan zeuden Jaurlaritzako eta hiru diputazioetako zenbait kideri erantzukizun politikoa eskatu zaie, automobilen industriari lotutako bi proiektuengatik.

Idoia Mendia: PSE-EEko idazkari nagusi izango den lehen emakume euskalduna

Idoia Mendia aukeratu dute militanteek PSEko idazkari nagusi, %60ko babesarekin. Postu horretan egon direnen artean euskaraz dakien lehen alderdi-burua izango da, baita aurreneko emakumea ere.

Javier Maroto: xenofoboa bere bakardadean

Javier Maroto Gasteizko alkateak (PP) zenbait immigrante jo-puntuan jarri zituen, jasotzen dituzten laguntza sozialak direla-eta. Gainontzeko alderdiek, Arartekoak eta SOS Arrazakeriak kritika ugari egin dizkiote.

Dena egiteko

Lipuarengandik ihes egiten den bezala aparatutik aldendu nahi izan zaizkigu, itxuraz, Espainiako Alderdi Sozialistaren idazkaritzako hautagaiak. Politikagintzak eraman duen burubideak horretan utzi ditu politika bera eta alderdia, egindakoen ardura, ondo egindakoena barne, azaltzeko lotsatan....

PSOEko buru berriak independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarri ditu

PSOEko idazkari nagusi berriak alderdiaren ezohiko kongresuan adierazpen polemikoak egin ditu independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarriz.

Patxi Lopezek postu garrantzitsua izan dezake PSOEren buruzagitza berrian

Hurrengo egunetan osatuko du PSOEk buruzagitza berria. El Mundok argitaratu duenez Pedro Sanchez idazkari nagusiak Espainiako sozialisten artean erreferente diren pertsonak kokatu nahi ditu postu garrantzitsuenetan, eta Patxi Lopez EAEko lehendakari ohia izan daiteke horietako bat, Carme Chaconekin batera.

"Kutxabanken egiten ari direna lapurreta da, ekonomizidioa"

Julian Zapiain Alonso (Hernani 1955) irakaslea da EHUko Informatika fakultatean. Gipuzkoa Donostia Kutxaren batzar nagusiko kide da eta Biltzen kandidaturako zerrendaburu izana: gaur Kutxako lehendakari den Xabier Iturberen alternatibatzat aurkeztu zuten eta hauteskundeak bozketa polemiko batean galdu. Aurrezki kutxen pribatizazioaz iritzi emaile ezagun eta borrokalaria da.  

Oposizioko alderdiek ere "Cuadrilla busca cita" saioa erretiratzeko eskatu dute

EH Bildu, PP eta PSE alderdiek "Cuadrilla busca cita" saioa erretiratzeko eskatu diote EITBri, “berdintasunaren oinarriak urratzeagatik”. Igandean estreinatu zenetik ikusle askoren eta hainbat erakunderen kritikak jaso ditu eduki sexistak emititzeagatik.

Hirikon aritu zirenek auto elektrikoaren "modeloa" saltzeko enpresa pribatua sortu dute

Hirikok hondoa jo zuen, eta berarekin desagertu ziren administrazio publikoetatik jasotako 17 milioi euro, baina Iñigo Urkidi arduradunaren hitzetan proiektua arrakastatsua izan zen: “Ez dakit dirua hartu den hala ez, baina I+G proiektua egin da eta zoragarria da”. Orain, Tokiko enpresa pribatua sortu dute “modeloa saltzeko”.

Epsilon auziko ikerketa batzordeak kurtso berria baino lehen aurkeztuko ditu ondorioak

EAEko Legebiltzarreko Batzordeak uztailaren 10ean aurkeztuko ditu Epsilon eta Hiriko enpresen kudeaketa ekonomikoaren inguruko ikerketaren ondorioak, EAJ eta PSEren babesarekin. Azken bi legegintzaldien ikerketarik azkarrena izango da, eta UPyD alderdiak sozialista eta jeltzaleen “boikota” salatu du.

Kutxabank berehala pribatizatzeko arriskuan dela salatu dute

Kutxabanken pribatizazioaren aurkako plataformak giza katea egin du asteazkenean Bilbon, Sabin Etxearen aurrean. Euren esanetan bankua kudeatzen dutenek “azeleragailua sakatu” dute pribatizaziori ekiteko. Ekainaren 21ean manifestazioa antolatu dute.

Autodeterminazioa (1990-2014)

Igandetik aurrera ez da ezer aldatuko Euskal Herrian eta ekainaren 9an herritarrak ohi moduan ekingo dio bere egunerokoari, baina gizarte zibil abertzaleak beste urrats bat emango du bere antolaketa eta trinkotzean. Hiru mezu behintzat argi utzi gura ditu Gure Esku Dago ekimenak: bat, herri bat gara, Euskal Herria; bi, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu; norabide horretan ezinbestekoa da gizarte ekimena indartzea, apurka, honek norabide indartsua finka dezan.  

Bozen emaitzak eta alderdiaren zuzendaritza aztergai PSEk

PSEko kideek hauteskundeetan izandako emaitzak aztertuko dituzte, irailerako ezohiko kongresura deitu eta zuzendaritza berritu asmoz. Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko dira astearte arratsaldean.

Autodeterminazio eskubidea berretsi du EAEko Legebiltzarrak

Euskal Autonomi Erkidegoko Legebiltzarrak Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea berretsi du. 1990ean ganbera legegileak onartu zuen testu bera da. EH Bilduk aurkeztutako proposamena EAJk babestu du, eta hala 75 bozetatik 48 eskuratuta onartu dute.

PSOEren buruzagitza militante guztiek bozka dezaten nahi du Madinak

Eduardo Madina PSOEko diputatu bilbotarrak alderdiaren kongresuan militante guztiek bozkatzea nahi du. Adierazi du kasu horretan baino ez lukeela aurkeztuko bere burua idazkari nagusi izateko. Militanteen parte hartzean oinarritutako prozesu baten aldeko aldarriak gero eta ozenago entzuten dira Espainiako alderdi sozialistan.

Jesus Egiguren: “Erabakirik hartu gabe hobe doakigu”

Erabakitzeko eskubideaz Hamaikak hasitako Pausoan telebista saioan esan ditu hitzok PSE-EEko presidenteak: “Ez erabakitzeak lagundu egiten du ez zatitzen”.

EHUren Udako Ikastaroetan, Denis Itxasok antolatutako kurtsoa

Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian antolatzen dituen Udako Ikastaroen barruan, irail hasieran “El residuo como  recurso” ikastaroa burutuko dute Miramar jauregian. EHUk Interneten daukan egitarauak argitzen du San Marko mankomunitatea dela antolatzailea.

Egigurenen keinu eta probokazioak Iruńean

Jesus Egigurenek bere liburu berria (Euskal Herria. Por un nuevo Nacionalismo , vasquismo y navarrismo) Iruñeko Katakraken aurkeztu zuen Aralarreko buru Patxi Zabaletak aurkeztuta eta aretoa beteta.

Erabakitzeko eskubidea defendatu dute Ibarretxek, Zabaletak eta Aoizek

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari ohia, Gemma Zabaleta PSEko kide eta Gizarte Politiketarako sailburu ohia, eta Floren Aoiz Sorturen Iratzar Fundazioko zuzendaria bildu ditu Gure Esku Dago ekimenak Bilbon antolatutako mahai-inguruak. Erabakitzeko eskubidearen alde agertu dira hiruak. Mahai-inguru osoa (gaztelaniaz egin zen) sarean paratu dute.

Donostia 2016ren inguruan batasun argazkia atera dute udal ordezkariek

Donostiako Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek argazki bateratua atera dute asteartean, Donostia 2016 egitasmoari babesa eskaini asmoz.

Gasteizko Alde Zaharreko bizilagunak hauteslekurik gabe utzi ditu PPk

Gasteizko Udalak maiatzeko Europako Hauteskundeetarako Alde Zaharreko bi hauteslekuak kenduko ditu: Luis Aranburu musika eskola eta Paulo Freire helduentzako heziketa zentroa ez dira bozka emateko irekiko.

Neurri zehatz gutxi EAEko Legebiltzarreko hizkuntza politikako eztabaidan

Euskarari buruzko hainbat ebazpen onartu dira EAEko Legebiltzarrean. Horiek bozkatu aurretik, hizkuntza politikari buruzko eztabaida monografikoa egin dute EH Bilduk eskatuta.

Donostian hondakin organikoa bereiztea ez da derrigorrezkoa izango

Laster Gipuzkoako hiriburu osoan zehar ipiniko dituzte hondakin organikoarentzako edukiontzi marroi handiak, iazko maiatzean Bildu eta PSEk adostu bezala.

Pobrezia energetikoa desagerrarazteko proposamena aztergai Eusko Legebiltzarrean

Aurtengo urtarrilean aurkeztu zuten PSEko legebiltzarkideek pobrezia energetikoarekin amaitzeko legez-besteko proposamena, eta gaur eztabaidatuko dute alderdi guztiek legebiltzarrean.

Bilboko alkate frankisten koadroak Udalean geratuko dira

Bilboko udalbatzak, EAJ eta PSEren aldeko botoekin, erabaki du alkate frankisten argazkiak Udalean mantentzea. Beste objektu batzuk ere jasoko dituen leku batean paratuko ditu koadroak, "testuinguru" historiko baten adierazle gisa. EH Bildu eta PP kontra azaldu dira.

Gaur hasiko da Zubietako errauskailuaren ‘swap’en epaiketa

Gaur goizean da hastekoa Donostiako 1 epaitegiaren 4. aretoan GHKk Banesto eta La Caixa bankuen eta Price-Waterhouse-Coopers aholku korporazioaren kontra zabaldutako auziaren epaiketa. Bertan aztertuko da GHK-ko buruzagiek, PSE eta EAJko kideek kudeatzen zutenean, Zubietako errauskailua...

EPPK-k kolektiboko presoak banan-banan Euskal Herrira eramateko eskatu du

Marixol Iparragirrek eta Jon Olarrak EPPKren izenean proposatu dute Espainiako Estatuko kartzeletan dauden kolektiboko presoak Zaballako espetxera eraman ditzatela. Konponbiderako urrats garrantzitsua litzatekeela diote Berria eta Gara egunkariek plazaratutako elkarrizketan.

Bost eurotik bi eraikuntza enpresentzat EAEko erreaktibazio ekonomikorako planean

Eusko Jaurlaritzak onartu du erreaktibazio ekonomikorako plana, 2013an aurkeztutako zirriborroaren moldaketa da, PSEren ekarpenak jasotzen dituena. 

Euskal presoen oharra "aurrerapauso esanguratsua" da Urkulluren ustez

Agiria kaleratu du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, Euskal Herriko Foro Sozialaren gomendioei jarraiki. Sortuk, EAJk eta PSEk begi onez ikusi dute, PPk nabarmendu du presoei ez diela "deus zor". Urkullu lehendakariak adierazi du "aurrerapauso esanguratsua" dela, eta Rajoyrekin biltzeko asmoa duela.
Multimedia

2014-03-13  |  PSE-EE

Jesus Egiguren aho bizarrik gabe

PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusi Jesus Egiguren eta Enekoitz Esnaola kazetariaren arteko solasaldia. Irudiak: Erlo telebista.

2013-05-28  |  PSE-EE

LOMCE legeari buruzko mahai-ingurua

2013ko maiatzaren 22an Zumaian, Maria eta Jose ikastetxeak antolatuta Argia eta Baleike aldizkarien laguntzarekin, Espainiako gobernuak onartu berri duen LOMCE hezkuntza legearen inguruko mahai-ingurua. Hizlariak: Jone Berriozabal (legebiltzarkidea - EAJ), Juanjo Agirrezabala...

2013-02-13  |  PSE-EE

Azpiegitura handiak

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Une honetan hainbat makro azpiegitura daude martxan Euskal Herrian. Horien artean daude, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Euskal Herria Europa osoarekin lotuko duen trenbide sare erraldoia; Pasaiako Superportua, Jaizkibeleko itsaslabarrean...

2012-01-27  |  PSE-EE

Odon Elorza: "Amnistia eskatzeak bake prozesua kaltetzen du"

Donostia, 1955. Donostiako alkate hogei urtez izana. PSE-EEko kidea. Espainiako Kongresuan diputatu berria Gipuzkoatik: "Ez dut klase politiko barruan nire burua kokatzen. Espainiako Gorteek diputatuei ematen dieten pentsio-osagarri pribatuari uko egin diot” esan...

2011-11-21  |  PSE-EE

Hauteskunde gaua iruditan

Hego Euskal Herrian Amaiur nagusi izan da 7 diputaturekin, PP-UPNk 5, EAJk 5, PSE-EE-PSN 5 eta Geroa Baik 1. Emaitza hauek jakin ostean, hauek dira alderdien erreakzioek utzitako irudiak.

2009-06-08  |  PSE-EE

Europako hauteskundeak. Xabier Letonaren analisia

Europako hauteskundeek ez dute ezusteko handirik ekarri. Euskal Herrian, batek daki udazkenean zer gertatuko den.

2009-03-02  |  PSE-EE

Hauteskundeak 2009: Xabier Letonaren analisia

Xabier Letona ARGIAko zuzendariaren analisia EAEko Hauteskundeei buruz.

2008-06-08  |  PSE-EE

Arriola: "Ez dut Gipuzkoako beharrei aurre egiteko kemenik ikusten"

Iñaki Arriola Eibarren jaio zen 1959an. Zuzenbidean lizentziatua. PSE-EEko kidea. Hogeita bost urte eman ditu Eibarko Udalean, hamar urte zinegotzi eta hamabost alkate. Maiatzaren 26an utzi zuen alkate kargua –Miguel de los Toyos da alkate berria–, PSEko Gipuzkoako idazkari...

2007-11-19  |  PSE-EE

Patxi Lopez: "Ez gaude euskal nortasuna bakarra dagoela onartzeko prest"

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiarekin izan gara. "Ibarretxe auzia" dela-eta lasai agertu da, eta epaiketa "ezerezean" geratuko dela esan du. Lehendakariaren herri galdeketaz ere hitz egin du.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys