Sholomo Karhi Israelgo Gobernuko Komunikazio ministroak ez du gustuko Haaretz egunkari israeldarra gerra nola ari den lantzen, eta bere kontrolpean diren publizitate eta harpidetza guztiak kentzeko mehatxu egin dio. Israelgo Kazetarien sindikatuak elkartasuna adierazi dio Haaretz-i.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Prentsa2023ko Prentsa Askatasunaren Munduko Indizearen arabera, kazetaritzarako giroa "txarra" da munduko hamar herrialdetatik zazpitan, eta eduki faltsuek prentsa askatasunean izandako ondorioak nabarmendu ditu. Mundu osoan zortzi kazetari hil dituzte 2023an, ehunka dira... [+]
Euskal prentsan 1869tik 2000. urtera bitartean argitaratu diren kronika gogoangarriak bildu ditu Koldo Izagirrek ARGIArekin kaleratu berri duen liburuan. Zaldi bat ihes garrezko zelaian, hala du izenburu. Asko ezagutzen ez ditugun kronikarietatik luma ezagunetaraino, urtetan... [+]
Texas Observer AEBetako irabazi asmorik gabeko hedabide aurrerakoi bat da, 1954an sortua. 2022ko udazkenean, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, Mastodoneko zerbitzari propio bat (texasobserver.social) sortu zutelako egin ziren ezagunak sare sozial libre eta deszentralizatuen... [+]
2022ko azaroan, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, langileen erdia baino gehiago kaleratu zuen, tartean komunikazioko talde ia osoa. Geroztik, kazetarien informazio eskaerek ez dute erantzunik jaso izan. Orain, egoera aldatu da, press@twitter.com helbide elektronikora idatzitako... [+]
Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.
Yesenia Mollinedo eta Johana García kazetariak Veracruzen hil dituzte astelehen honetan, saltoki baten kanpoaldean beraien autoan zeudela tirokatuta. Azkeneko hiru urtetan prentsako langileen kontrako 1.945 eraso zenbatu ditu Mexikoko Gobernuak.
Kazetaria otsailaren 28tik preso dagoela gogorarazi du eta behar diren berme judizial guztiekin egindako auzia eskatu du harentzat, besteak beste, berak hautatutako abokatua izatea eta bere familiarekin komunikatzeko aukera.
Zaila da propaganda olatu erdian Ukrainako gerraren egunerokotasunean gertatzen ari dena aztertzea. Gurean hedabide gehienek hooligan moduko lerrokatze bat egin dute gertakari batzuk anplifikatuz, beste asko isilaraziz eta beste batzuk faltsutuz, histeria kolektiboa sortuz... [+]
Daniel MC mossoak, Directa hedabideko kazetari Jesús Rodríguezen aurka "funtsik gabe" eta "haren segurtasuna erasotzeko" egin zuela ebatzi du Bartzelonako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJC), eta bi urteko espetxe zigorra berretsi du.
Jakinek EITB Podkast plataformaren bidez zabaldu duen saioak Espainiako Estatuko hizkuntza koofizialen alorreko podcast onenaren Ondas Saria jaso du, asteazken honetan jakin denez. Gaur egungo mundua begirada feministatik ikusteko saioak zortzi atal argitaratu zituen iazko... [+]