Hiri justu eta solidarioaren defentsan sortu da Gora Gasteiz ekimena

Eskubide eta aukera berdintasuna aldarrikatzeko sortu da Gora Gasteiz herri ekimena. Asteazkenean aurkeztu dute Arabako hiriburuan.

293 lanpostu galduko dira Candy Hoover eta General Cableren itxierarekin

Candy Hoover Bergarako etxe tresna elektrikoen eta General Cable Gasteizko energia kable hornitzaileen egoitzak itxiko dituzte. Hurrenez hurren 150 eta 143 lanpostu galduko dira.

"Umiliatuak izateaz nekatuta, euren eskubideak aldarrikatzeko batzen dira dokumentaleko emakumeak"

Yamuna ehungintzako langilea da Indian. Urtebete darama lanik egin gabe, greba egiten saiatzeagatik. Egunero lantegira joan eta zortzi ordu pasatzen ditu bertan; soldata kobratzen du, baina lan egitea debekatu diote. Enpresak ez du kaleratu nahi, eta bera ezin da joan. Izan ere, badaki inguruko enpresek ez dutela kontratatuko, nagusiak horretaz arduratu baitira. Les costures de la pell (Azaleko josturak) dokumental katalanak jaso dituen historietako bat da.

Langilea hil da karoshiak itota: Japoniako epidemia

Urte luzetako eskari eta mobilizazioen ondoren, Japoniako Parlamentuak lehenbiziko aldiz onartu du lege bat langileen biziak arriskuan jartzen dituzten lanordu luzeegien kontrolatzen hasteko. Uste da urtero 8.000 japoniarrek egiten duela bere buruaz beste lan neketsuegiaren ondorioz eta 10.000 gehiago arazo berak eragindako gaixotasunez.

Lan prekarietateak ere hiltzen du

Bai, laneko prekarietateak, gainean dugun kapitalismo basatiaren bultzadaz, hil egiten du. Euskal errealitateak beste behin erakutsi digu hori. Abuztuko azkeneko eta iraileko aurreneko lehen egunetan bost langilek galdu dute bizia, hiruk eraikuntzan. Urtean zehar 30 dira hildako langileak. Hori...

"Fast-food" enpresetako 500 langile atxilotu dituzte soldata baxuen aurkako protestetan

AEBetako janari azkarreko enpresetan ari diren milaka langilek greba egin zuten joan den ostegunean lan baldintza prekarioengatik protestatzeko eta soldata duin bat eskatzeko. Emaitza: 500 atxilotu 150 hiritan, horien artean AEBetako Kongresuko kide bat, Waging Non Violence guneak argitaratu duenez.

Blogaria H&Mren kontra: "Kanbodiako langileek baldintza negargarrietan lan egiten dute"

Anniken Jørgensen Norvegiako moda blogariak hilabete eman du Kanbodian, bertako ehungintzako langileekin batera, reality batean parte hartuz. H&M multinazionalaren langileek jasaten dituzten lan-gehiegikeriak bere blogean salatzean arazoak izan ditu: "Programaren produktoreak deitu zidan elkarrizketetan H&M ez aipatzeko eskatuz".

Bilbon hildako langilearen kasua azpikontratazioarekin lotu dute sindikatuek

Astelehenean Bilboko Arangoiti auzoan eraikitzen ari diren etxebizitzetan lan istripua izan da eta 49 urteko langile barakaldarra hil da dumper motako ibilgailu batek azpian harrapatuta. Heriotza salatzeko, asteartean elkarretaratzea deitu dute 11:00etan Deustuko San Pedro plazan ELA, LAB, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek. CCOOk ordu bete beranduago egingo du protesta.

Langile bat hil da Tuteran teilatu batetik erorita

Istripua Tuterako udal industrialdean gertatu da. Langilea 8 metrotik behera erori da enpresa bateko teilatuan lanean zegoelarik. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Javier Maroto: xenofoboa bere bakardadean

Javier Maroto Gasteizko alkateak (PP) zenbait immigrante jo-puntuan jarri zituen, jasotzen dituzten laguntza sozialak direla-eta. Gainontzeko alderdiek, Arartekoak eta SOS Arrazakeriak kritika ugari egin dizkiote.

35-50 urteko EAEn jaiotako emakumeak dira Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaile nagusiak

Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren gisako diru-laguntza publikoak “lanik egin nahi ez duten etorkinek” bizitzeko baliatzen dituztela adierazi zuen Gasteizko alkate Javier Marotok duela hilabete inguru. Lanbideren azken datuan arabera, ordea, DBEren hartzaileen artean nagusitzen den perfila 35-50 urte bitarteko EAEko emakumearena da, ikasketa baxukoa eta seme-alaben ardura bere gain duena.

“Alerta gorria” Nafarroan, berdintasun politiketarako laguntzak %66 murriztu direlako

Nafarroako Gobernuak berdintasun planetarako udalei emandako laguntza %66 murriztu du 2011an legealdia hasi zuenetik. Nafarroan mota honetako gizarte-politikak arriskuan daudela ohartarazi dute EH Bilduko Bikendi Bareak eta Aralarreko Asun Fernandez de Garaialdek eta Xabi Lasak.

Emigratzera behartuak?

Oraintsu arte batez ere Ipar Euskal Herriko biztanleek emigratu izan dute, ezin izan dutelako beren herrian lanik egin. Hala, Iparraldeko hainbat eskualdetako gazteria izan da zigortuena; bizimodua ateratzeko esperantzarik gabe egin dute ospa Parisera edo Amerikara. Orain, krisi kapitalistaren...

Liburu faltsu batekin, Amazonen webgunera eraman dute langileen baldintzen salaketa

Amazoneko langileen lan baldintzak salatzeko kanpaina bere webgunera bertara eraman dute. “Amazon Anonymous” izenean multinazionalak langileei ordaintzen dizkien soldata prekarioak salatzeko A Living Wage for All Amazon Workers izeneko liburu faltsua jarri zuten salgai. Webgunearen arduradunek liburua kendu aurretik, bi ordu egin zituen bertan, sarean oihartzun zabala lortuz.

"Apaindu" egiten al da lan istripuetan hildakoen datua EAEn?

EAEko lan istripuetan hildakoen estatistika ofizialak 30 hildako jasotzen ditu 2013. urtean. Osalanen txostenak, aldiz, 46. Sindikatuek datuen manipulazioa dagoela salatu dute.

Langile bat hil da Zumarragako Arcelor Mittal multinazionalean

Astearte arratsaldean hil zen 34 urteko langile urretxuarra, Arcelor Mittal multinazionalak Zumarragan duen lantegian, orga jasotzaile batek harrapatuta.

Osakidetzara ere “minijob-ak” iritsi direla salatu dute sindikatuek

Sindikatuek salatu dute “minijob” gisa ezagutzen diren soldata baxuko eta ordu gutxiko lanaldiak Osakidetzara ere iritsi direla. Lanaldiaren igoerak, eta oro har murrizketek, aldi baterako kontratazioak gutxitu dituztela adierazi dute, urteko lana ordezkapen horietan oinarritzen duten milaka lagunei zuzenean eraginez.

Donostia low cost

Maiatzaren 23an Donostia hirigunean Zara erraldoi bat irekiko dutela-eta, pozarren eman dute albistea, lanpostuak sortu eta jendea erakarriko duelako. Ehun lanpostutik gora sortuko omen ditu, baina zein baldintzatan? Aldi baterako kontratuak eta ordutegi ezinezkoak ohiko dira Inditex etxean...

“Minijob”-ak atzera bota ditu Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuak ez du onartu UPNk indarrean jarri nahi zuen “lan eskaintza prekarioen” proposamena, eta Minijob izenez ezagun diren lanaldiak oztopatuko dituen legea tramitatzen hasi da, Izquierda-Ezkerrak (I-E) proposatuta.

Mercedes-Benz: auto gehiago… baina zeren kontura?

Enpresa alemaniarrak ofizialki aurkeztu du Gasteizko lantegian egingo duen Vito auto berria. Hamar urterako lana segurtatuko duela dio. Baina negoziazio prozesu luze baten ondoren, nola aldatu dira langileen lan baldintzak?

Valery Alzaga: “Sindikatu askok ez dute ulertu nahi aldatzeko beharra dutela”

Change to Win koalizio sindikaleko kide eta lan-antolatzailea da Valery Alzaga. Eskubide zibilen alde eta arraza-bereizketaren aurka borrokatzen du, AEBetako 1960 eta 70. hamarkadetako mugimendu sozialak aurrekaritzat hartuta. Madrilen emandako hitzaldietan, sindikatuen antolamendua aldatu egin behar dela azpimarratu du.

Turkian ikatza garesti

300 baino gehiago izango dira Somako meategiaren barrunbean hildakoak. Turkian greba eta borroka ekintzak deitu dituzte sindikatuek.

9 egun gose greban “kontzientziak esnarazi eta borrokak batzeko”

Maiatzaren batetik gose greban dago Jose Mari Lejardi garraiolaria, Zamudioko (Bizkaia) poligono industrial batean. Garraiolarien sektoreko baldintzak salatu nahi ditu, borrokak batu eta herritarren kontzientziak pizteko.

Sant Jordi egunez FNACen ez dute libururik sinatuko hainbat idazlek, langileen baldintza txarrengatik protestan

Asteazkenean, Sant Jordi egunez, Kataluniako 30 idazle inguruk ez dute libururik sinatuko Bartzelonako FNACen, langileek abiatutako grebari babesa adierazteko.

Erretiroa 75 urterekin? PPren inguruko ekonomialariek hala nahi dute

“Erretiroa 75 urterekin hartu beharko litzateke, lan fisikoen kasuan izan ezik”. Jaime Requeijo UNEDeko katedradun emerituak asteazkenean esandako hitzak dira. PPren inguruko think tank garrantzitsuena den FAES fundazioari lotuta egon izan da eta Espainiako eskuinak jubilazio-baldintzak nola moldatu nahi dituen erakusteko balio lezake.

Prekarietateari nola erantzun kulturan

Eskasia, prekarietatea, kultura eta Nafarroa ardatz hartuta antolatu dituzte Iruñeko Katakraken Eskasiaren Kulturari buruzko jardunaldiak.

Ez dago besterik: gazteen egoera salatzeko asmoa duen film laburra

Gazteak aukera bila atzerrira joan behar dira, kanpotarrak Euskal Herrira etortzen diren bezala. Hori salatu nahi dute EHU-EiTB Multimedia Komunikazioa masterreko ikasleek egin duten film laburrean.

9 hilabeteren ostean bukatu da Gipuzkoako Ibilgailuen Azterketa Teknikoko greba

Ostiralean sinatu zuten akordioa langileen ordezkariek eta zerbitzu publikoaren esleipena daukan Tüv Rheinland multinazionalak.

Gazteok gose eta Troika ase?

Ezin ase, beti jan eta beti gose. Hori da Troikaren magalera joaten direnen patua. Edo hautua. Beste askok ahora ogia eramateko nahikoa lan duten artean. Historia batzuetan alperrikakoa dela dirudi. 40 urtean munduko lau bazterrak hankaz gora jarri dituzte neoliberalek, Nazioarteko Diru Funtsa...

Miliar miriadak

NDFko Christine Lagarde moskota ez da ahalke. Ez aspaldi europar bankuek (omen) pairaturiko egonkortasun eskasaz mintzatu zen frantses kazeta ospetsu bateko orrialdeetan. Arduradunek udaberrian estres ariketa bat kudeatuko dute. Ikusiko da orduan galernari buru egitea lortzen duten estatu...
Multimedia

2014-03-04  |  Prekarietatea

#TroikaGoHome mobilizazioak Bilbon

Milaka lagun bildu ziren 2014ko martxoaren 3an Bilbon, sistemaren krisiaren erantzuleen aurka. Sindikatuek, jendarte eragileek, eragile politikoek, pentsionistek eta gazte mugimenduak egin zuten bat aldarriarekin. Goizeko manifestazioa Gran Vian sartzean lehertu zen egoera: denda multinazionalen...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys