PP

Frackinga debekatzeari buruzko eztabaidaren entrenamendu argigarria

New Yorkeko estatuak frackinga debekatuko duela jakin zen egun berean, Espainiako Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen Nafarroan teknika hori debekatzen zuen legea, eta Gasteizko Legebiltzarrean halako lege bat ezartzeari buruz alderdi bakoitzak izango duen jarrera argitu zen.

Marotok baliabide publikoak erabili ditu bere legealdiaren promozio bideo baterako

Gasteizko PPren udal-gobernuak bi minutuko spot bat aurkeztu du ostegunean, Javier Marotoren legealdiaren balantzea eginez. Alderdi popularrak bere diruarekin finantzatu duela esan du, baina Gasteizko Udaleko posta elektronikoetatik egin dute deialdia, Udaleko zigilu eta guzti.

Adierazpen askatasunari muga jartzeko lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak

Herritarren Segurtasunerako Legea onetsi du Espainiako Kongresuak eta orain Senatuak onartu beharko du. PP eta UPN izan ezik gainerako alderdiak aurka azaldu dira.

#OccupyMoncloa: etxe kaleratze baten aurrean hordagoa Rajoyri

Espainiako presidentearen egoitza den Moncloa eraikina okupatu du etxetik kaleratua izan den bikote batek. 63 eta 64 urte dituzte eta Alacantekoak (Herrialde katalanak) dira.
UPN

PSNk Esparzari buruz egindako adierazpenak: UPNrekin paktu berria mahai gainean?

Jose Javier Esparza UPNko presidentetzarako hautagai izendatu ostean PSNk egindako adierazpenek bi alderdien arteko akordio berri baten susmoa piztu dute.

Gipuzkoan EAJk, PSEk eta PPk errauskailua defenditzen segituko dute

Berria egunkariak Gipuzkoan nagusi diren lau alderdi politikoei -EHBildu, EAJ, PSE eta PPri- galdetu die ondoko urteetarako hondakinen inguruan egingo dituzten proposamenez.

Rajoy dispertsio politikaz: “Mesede handia egiten diegu pertsona horiei”

Espainiako presidenteak entzungor egin die euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko eskariei: “Funtsezkoa da birgizarteratzeko”. Alcala-Mecoko espetxean larri gaixo dagoen Ibon Iparragirrek jipoia jaso du, Naiz.info-ren arabera.

Podemoseko lehendakaria Nafarroan? Lau ideia Navarrometroari buruz

Argitaratu berri den Navarrometroaren arabera, 2015eko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan Nafarroako Legebiltzarra (50 eserleku) hala osatuta geratuko litzateke: Podemos 18 eserleku, EH Bildu 11, UPN 8, PSN 5, Geroa Bai 5, Ezkerra 2, PP 1 eta UPyD 1.

Marotok epailearen aurrean deklaratu du eta ez dauka asmorik barkamena eskatzeko

Etorkinez eta diru sarrerak bermatzeko errentaz esandakoengatik, SOS Arrazakeria plataformak salaketa aurkeztu zuen Gasteizko alkatearen aurka eta ostegunean deklaratu du epailearen aurrean. Dena den, Javier Marotok aurreratua zuen ez duela barkamena eskatzeko asmorik.

CiU baino gehiago da Artur Mas; PP baino gehiago izan nahi du Mariano Rajoyk

Enric Juliana La Vanguardiak Madrilen daukan korrespontsalak ostegunean idatzi du Código 11-9-11 izenburupean plazaratutako 73 kroniketan azkena. Kataluniako prozesua Madrildik nola ikusi den zorroztasun bereziz deskribatu du aurretik Erromatik aritutako kazetari beteranoak, berrikitan Podemoseko lider Pablo Iglesiasek La Tuerka saioan luze-zabal elkarrizketatu duenak.

Biktima guztiak omendu ditu Eusko Legebiltzarrak, PP eta UPyD gabe

Eusko Legebiltzarrak lore eskaintza bidez omendu ditu indarkeriaren biktima guztiak, astelehenean egindako ekitaldian. PPk eta UPyDk ez dute parte hartu.

Espainiako gobernuak dio ez diela "inongo baliorik" ematen A9ko partehartze datuei

Generalitateak 13:00etarako 1,1 milioi pertsonatik gorak botoa eman dutela iragarri ostean, Moncloako iturriek adierazi dute Espainiako gobernuak ez diola "inongo baliorik" ematen zifra honi.

Jendarte solidario eta integratzailea sortu behar dugu

Arabako PP hauteskundeei begirako kanpaina egiten ari da Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin (DBE) eta bizirauteko sen primarioenak erabili nahi ditu horretarako: lehenengo ni eta gero “besteak”. Hala, xenofobiaren haztegi arriskutsua elikatzen ari da. Hamarkadak igaro dira sektore...

Galdeketa alternatiboa ere legez kanpo?

Kataluniako galdeketa ezerezean geratu liteke oraindik: Madrilgo Gobernuak hasieran mesprezuz hartu zuen galdeketa informal baten itxura daukan azararoaren 9ko formula berria, baina mobilizazioaren beroa ikusirik, Mariano Rajoyk erabaki du hori ere legez kanpo uzteko prozesuari ekitea.

Espainiako Gobernuak atzerritarren legea aldatu nahi du, nazioarteko eskubideen aurka

Immigranteak Ceuta eta Melillako mugak gainditu bezain pronto kanporatu ahal izateko Atzerritartasun Legea aldatu nahi du PPk. Herritarren segurtasuneko legearen azken tramitazioez baliatuko da aldaketa horiek egiteko.

PPk Bizkaiko egoitza diru beltzarekin erosi zuen, poliziaren arabera

PPk Bilbon duen egoitza, alderdiko diruzain ohi Luis Barcenasek eratutako 'B kutxa' bateko diru beltzarekin ordaindu zen, Espainiako Poliziaren Delitu Ekonomiko eta Fiskaletarako Taldeak osatutako txostenaren arabera.

Javier Marotok (PP) sinadurak bildu nahi ditu Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta mugatzeko

Gasteizko alkateak lege ekimen herritar bat bultzatuko duela iragarri du, hainbat kolektibori Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) ukatzeko bere proposamena Eusko Legebiltzarrera iritsi dadin.

Montoro-Barcina: 1.513 milioi euroko menpekotasuna

Espainiako Gobernuak ez du Volkswageneko BEZaren afera Auzitegi Gorenera eramango. Hori izan zen Espainiako eta Nafarroako Gobernuen artean atzo Iruñean adostutakoa. Neurria, alabaina, behin-behinekoa da.

Volkswageneko BEZaz erabakitzeko bilera bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak

Nafarroako eta Espainiako Gobernuek gaur 13:00etan zuten bilera bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak. Hitzarmen Ekonomikoa eta zergen esparruan dauzkaten hainbat gai jorratzeko bildu behar zuten. Orain bilera egin egingo da, baina teknikarien artean izango dela adierazi dute Nafarroako Gobernutik, eta batez ere hurrengo bileretako lana leuntzera bideratua egingo da.

Epsilon auzia: Legebiltzarrak EAJk egindako kudeaketa txarretsi du

Epsilon eta Hiriko auziengatik EAEko Legebiltzarrean egin den ikerketa batzordearen ondorioak onartu ditu Legebiltzarrak. 2007an karguan zeuden Jaurlaritzako eta hiru diputazioetako zenbait kideri erantzukizun politikoa eskatu zaie, automobilen industriari lotutako bi proiektuengatik.

Crowdfounding-a mugatu nahi du Espainiako Gobernuak

Finantzaketa kolektiboari oztopoak jarri nahi dizkio Espainiako Gobernuak ostiraleko Ministroen Batzordean. Hainbat erakunde sozial eta politiko aurka agertu dira, crowdfounding-a baita askoren diru-sarreretarako bidea.

Abortua zentro publikoetan egiteko aukera jaso du Nafarroako Osasungintza plan berriak

Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak asteartean onartu du 2020rainoko plana, UPN, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko bozkekin eta Bildu, Aralar eta PPNren abstentzioekin. Legebiltzar-taldeen 77 proposamenetik 76 hartu dituzte kontuan.

Abortuaren lege erreforma atzera bota dezake Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak atzera egingo du abortuaren aurkako lege proiektuan, asteburuan El Mundo egunkariak azaldu duenez. Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak ere baieztatu egin du Mariano Rajoyren asmoa, “gobernu onak herritarrei entzun eta erabakiak zuzentzen dakitenak” direla esanez.

Mariano Rajoy: "Kontsulta galarazteko neurri guztiak prest dauzkagu"

Diada egunean Kataluniako independentziari buruzko kontsultaren alde milaka herritarrek egingo duten erakustalditik egun gutxira, Espainiako presidente Mariano Rajoyk adierazi du Artur Masek erreferendumarekin aurrera egitea erabakitzen badu, “kontsulta galarazteko neurri denak prest” dituztela.
PP

PPren Hauteskunde Legea botereari eusteko presazko trikimailutzat jo du oposizioak

PPren Hauteskunde Lege berriak udal hauteskundeetan botorik gehien lortzen duen indarrak gehiengo osoa izatea du helburu. Oposizioko alderdi guztiak aurka azaldu dira eta "hauteskunde iruzurtzat” jo dute. Diotenez, ezkerreko koalizioei ateak ixteko eta botereari eusteko presazko trikimailua da.

Javier Maroto: xenofoboa bere bakardadean

Javier Maroto Gasteizko alkateak (PP) zenbait immigrante jo-puntuan jarri zituen, jasotzen dituzten laguntza sozialak direla-eta. Gainontzeko alderdiek, Arartekoak eta SOS Arrazakeriak kritika ugari egin dizkiote.
EAJ

PSOEk eta PPk Kataluniako erreferenduma debekatzeko bat egitea kritikatu du EAJk

Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarraren presidentearen ustez, “hasiera txarra” da Pedro Sanchez PSOEko buruzagi berriarentzat PPrekin bat egitea Kataluniako erreferenduma errefusatzeko.

PSOEko buru berriak independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarri ditu

PSOEko idazkari nagusi berriak alderdiaren ezohiko kongresuan adierazpen polemikoak egin ditu independentismoa eta indarkeria matxista maila berean jarriz.

Katalunian independentismoa gorantz doa eta %45era heldu da azken inkestan

Artur Mas eta Mariano Rajoy aurki biltzekoak dira, baina antza denez, adostasunera heltzeko esperantza gutxirekin. Bien bitartean, El Paísek egindako inkesta baten arabera, independentismoa gorantz doa Katalunian. Inkestaren arabera, Masek planteatutako bi galderei %45ak emango lioke baiezkoa; maiatzean egindako galdeketan baino hiru puntu gehiago.

Artur Mas galdeketa atzeratzeko prest Rajoyk hitz egitea onartzen badu

Generalitateko presidenteak adierazi du “kontsultaren eguna eta galdera negoziatzeko prest” dagoela, Rajoyk Kataluniako independentziaren galdeketa onartzen badu. Azaroaren 9rako aurreikusita dago oraingoz kontsulta. Bloomberg webgunean egin ditu adierazpenak.
Multimedia

2014-03-17  |  PP

Rajoy gorritu zutenak mintzo

Martxoaren 8an Euskadiko PPk kongresua egin zuen Donostiako Kursaalen. Lau feministak Espainiako presidentearen hitzaldia etetea lortu zuten, "Aborto ilegal, violencia estatal" eta "gure gorputza, gure erabakia" oihuekin.

2014-03-03  |  PP

Troikaren aurkako protestek Bilbo hartu dute

Argazki bikoitza izan zuen Bilbon Troikak eta NDFk egindako bilkurak: bata, Guggenheimeko goi-bilkura; eta bigarrena, kalean nagusitu ziren istilu eta protesta zabalak.

2014-01-31  |  PP

Hiritarren segurtasunerako legea

Herritarrok publikoki adierazteko eskubidea murriztuko dituen Espainiako Gobernuaren legeari buruzko bideoa. Egilea: Ernai gazte antolakundea

2011-11-22  |  PP

A20ko hauteskundeei buruzko analisia

Urko Apaolazak, Argiako kazetariak, azaroaren 20ak utzitako panorama politiko berria aztertu du.

2009-06-08  |  PP

Europako hauteskundeak. Xabier Letonaren analisia

Europako hauteskundeek ez dute ezusteko handirik ekarri. Euskal Herrian, batek daki udazkenean zer gertatuko den.

2009-03-02  |  PP

Hauteskundeak 2009: Xabier Letonaren analisia

Xabier Letona ARGIAko zuzendariaren analisia EAEko Hauteskundeei buruz.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys