Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

PP-EAJ akordioa
Iritziak
Rajoyk EAJ "erosi" duela salatu du Podemosek

Euskal gizartearen eskubideak “kanbio-moneta” bezala erabiltzea leporatu dio Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak  EAJri.


Mendia (PSE-EE): "Kupoaren soluzioarekin Gobernu akordioan ezarritako helburuetako bat bete da"

Espainiako Gobernuak eta EAJk kupoaren inguruan sinatu duten akordioa  positibotzat hartu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, “EAEren eta gainontzeko erkidegoen arteko adostasunean oinarritutako autogobernuaren aldeko apustua indartzen duelako”.


"Europako alderdi ustelena" indartzea leporatu dio EH Bilduk EAJri

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramaileak adierazi du kupoa “herri-perspektibarekin” defendatu beharko litzatekeela, ez bi alderdiren artean. PPren “politika ustelak” babestea egotzi die jeltzaleei.


2017-05-03 | ARGIA
Kupo berria adostu dute EAJk eta PPk, 2017an 956 milioi eurokoa izango da

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak kupoari buruzko akordioa adostu dute datozen bost urteetarako. Horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek 2021era arte dute finkatua urtero Espainiako Gobernuari ordaindu beharko diotena.