Pertsona migratzaileen erregularizazioaren aldeko jaialdia egingo dute Portugaleten

Erresistentzia Migra jaialdia egingo dute larunbatean Portugaleteko Sastraka gaztetxean. Ekimenak estatu mailako #ILPRegularización kanpaina bultzatzea du helburu, Espainiako Estatuan egoera irregularrean dauden herritarren egoera erregularizatzeko.


Azken krisia, gure garaia!
Ekotopaketak egingo dituzte Portugaleten irailaren 30etik urriaren 2ra

"Atzendu ezinezko gaiez mintzatu eta jauzi kualitatibo nahiz kuantitatibo bat emango duen euskal mugimendu berri baten beharrez aritzeko" topaketen aurkezpena egin dute ekainaren 15ean.


2022-04-21 | Gedar
Portugaleteko Sastraka gaztetxeari eraso egin diote

Astelehen gauez egin zioten eraso Sastraka gaztetxeari; espazioko kideek azaldu dutenez, gaztetxeko aretoari su ematen saiatu ziren.


Kaleak betetzeko antolatu gaitezen

Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]


2020-09-25 | Mikel Eizagirre
Sastraka gaztetxeko konponketak bere gain hartzea eskatu diote Portugaleteko Udalari

“Orain pilota zuen teilatuan dago”, adierazi diote udal gobernuari, suak kaltetutako gaztetxeko teilatuaren konponketak bere gain har ditzan. Gaztetxeko kideek behin behineko estaldura jartzeko lanak egin dituzte, "udal gobernuaren eta jabeen utzikeriaren"... [+]


2020-09-13 | Andrea Bartolo
Okupazioaren kriminalizazioak gogor jo du Ezkerraldea

Azken hilabeteetan okupazioaren aurkako bonbardaketa mediatikoan ari dira Espainiako Estatuko hainbat hedabide, eta Hego Euskal Herria ez dago berorren eraginetik salbu. Gurean iazko urritik eta Portugaleten jazotako gertakizunen harira ari da gorpuzten okupazioaren aurkako... [+]


2020-08-26 | Mikel Eizagirre
Sastraka gaztetxeari babesa adierazi diote Portugaleteko herritarrek

“Ez dago sastraka guztiak erreko dituen sugarrik!” lelopean, ehunka lagunek Portugaleteko kaleak zeharkatu dituzte duela bi egun sutea jasan zuen gune autogestionatuaren defentsan. Gaztetxeko asanbladako kideek argi dute sutea “intentzio txarrez... [+]


Sutea jazo da Portugaleteko Sastraka gaztetxean

Astelehen gauez piztu da sutea, barruan inor ez zegoela. Gaztetxeko kideek adierazi dutenez, sua eragindakoa izan da.


'Baga , Biga Higa...' sentikaria
Taldearen hasiera eta amaiera

Ez Dok Amairuk 1970eko abuztuan estreinatu zuen Baga Biga Higa... sentikaria. Orain mende erdi, euskal kultur mugimendu abangoardistak lortu zuen talde izaera bururaino eramatea, kanta, poesia, dantza eta antzerkia, txalapartaren doinuz uztartzen zituen ikuskizun honekin. Baina... [+]


2020-07-06 | Mikel Eizagirre
Portugaleten gaztetxe berria zabaldu dute

Zortzi urte hutsik zeramatzan Karmengo Ikastetxe zaharraren ateak ireki dituzte “erabili gabeko guneak herriarentzat!” lelopean. Herriko kuadrillen arteko harremanak estutzeko eta gazteriaren sormena bultzatzeko asmoa aitortu dute proiektuaren sustatzaileek.