Piztu Ezazu Argia 970x90

Euskalduna enpresen aurrean "babesik gabe" dagoela salatu du Kontseiluak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretuaren betetze maila aztertu du. Pasa den astean Eusko Jaurlaritzak gauza bera egin bazuen ere, metodologia desberdinak erabili dute Kontseiluko kideek.

Demokrazia linguistikoa eztulka

Pelikula txarra zen, inor ez zaizu puntu horretan kontra egiten hasiko dagoeneko. Dekoratua nabarmenegi zen kartoi-harrizkoa, ekoizleek ia denean atzaparra sartu zuten eta, ez da posible, zer da hori, pantailaren izkinan? O, bai: mikrofonoa plano barruan kolatu zaie. Gidoi manikeo, politikoki zuzen, errepikakor eta monotonoa ez aipatzearren. Aktoreek zeregin handirik ez dute oinarri horrekin, baina, dena esaten hasita, gehienek merituak egin dituzte anti-Oscar sari bat jasotzeko.

Euskara poloniar erara

Etxepare Euskal Institutuak munduko 34 unibertsitatetan ditu irakurleak (euskara irakasleak), horietatik bi Polonian; bata Varsoviako Unibertsitatean eta bestea Adam Mickiewicz Poznango Unibertsitatean. Bertako irakurleekin eta ikasleekin solasean aritu gara, batzuekin euskaraz eta beste batzuekin ingelesez.

Holokaustoaz garaiz baina alferrik abisatu zuen hura

Auschwitzen astea oraingoa. Espektakuluaren kulturak bazka behar duenez, atzoko Ebola ahaztu eta nazien holokaustoa jorratzen da egunokaz, heldu den astean izanen da beste katastroferen bat.

Hizkuntza gutxituek Espainiako Estatuan jasandako erasoak salatu dituzte NBEn

Aragoitar, asturiar, katalan, galego eta euskal hiztunek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu ditu Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak (ELEN).

Hego-hegoaldeko euskaldunen nortea eta konortea

Diasporak bere ditu urrunaren estereotipoa, folk mindua eta mus txapelketak. Horien bila joaten denak ez ditu Montebideoko Aldaxka elkartean atzemanen. Bertan, laugarren belaunaldikoek beren burua aurkitu dute Euskararen mirail dinamikoan.

Euskararen legea aldatzeko bidean beste urrats bat eman du Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Euskararen lege aldaketa proposamena onartu du Nafarroako Parlamentuak eta aurrera doa. Alderdi guztiek babestu dute batzordean UPNk eta PPk izan ezik.

Euskararen normalizaziorako plana abiarazi dute Baionako ospitalean

Baionako Euskal Kostaldeko Ospitaleak (CHCB) euskara normalizatzeko plana abiarazi du.

Juan Garmendia Larrañaga: "Gustatzen zaidana egin dut, nahi izan dudanean"

Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta ohorezko euskaltzaina atzo hil zen 88 urte zituela. Haren aldeko hileta elizkizuna gaur, ostirala, egingo da Tolosan. "Inoren agindura jardun, ez. Gustatzen zaidana egin dut nik, nahi izan dudanean. Eta kito. Halaxe osatu ditut nire lan osoak, hamar liburuki", zioen Garmendiak ARGIAren 2244. zenbakian.

Jardun euskara elkartea: gogoetaren ondoren lanean hasteko garaia

Bergarako Jardun euskara elkarteak bi gako jarri ditu mahai gainean: Euskararen beharrak orain dela 25 urteko berberak al dira Bergaran? Jardunek orain dela 25 urteko funtzio eta antolaketa eredu berbera izan behar al du gaur egun? Udazkenean hainbat gogoeta saio egin dute. Elkarteko hainbat...

Hezkuntzaren 3 arazo: ezin ordaindu, ezin integratu eta ezin euskaldundu

Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako txostenaren arabera, ikasleen jatorri sozioekonomikoa eta kulturala kontuan hartuta, sare publikokoen eta itunpeko eskoletakoen arteko aldea handitu egin da.

Gaztelaniazkoei %97, euskarazkoei %3

Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. Euskal Autonomia Erkidegoan, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak hainbat publizitate eta informazio ekintza mota bideratzen dituzte hedabideetara, hala nola, kanpainak, iragarki ofizialak eta babesak. 2013an, Eusko Jaurlaritzak 4.782.184 euro erabili zituen hedabideetan eta bestelako euskarrietan kontratazioak egiteko (euskarazko hedabideak sustatzeko erabili zuen diru-laguntzaren pare: 4.875.000). Publizitate horren diru kopuruaren %2,96 bideratu zuen euskarazko hedabideetara.

Euskararen Eguna, “paripea”?

Bizi dugun errealitatea medio, Mintzalaguna bezalako ekintza artifizialak antolatu behar izatea ulertzen duela esan zidan Idoia Genua AEK-ko irakasleak, baina euskara modu eta ingurune naturalagoetan erabiltzea dela gakoa, eguneroko ekintzetan eta eguneroko jendearekin.

Euskomorfosia: EHUko ikasleek antolatu duten kanpaina Euskararen Egunaren harira

Euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute EHUko Leioako kazetaritza, publizitate eta ikus-entzunezko komunikazioko lehen mailako ikasleek. Abenduaren 3an egun osoko egitaraua antolatu dute campusean.

Nik orain egiten dut euskaraz, mainstream bihurtu baino lehen

Euskara abenduaren 3a baino lehen aldarrikatzera animatu nahi ditugu herritarrak, gaur, orain, gure hizkuntzak lehenbiziko maketa argitaratu duen talde batek baino errekonozimendu publiko gutxiago daukan astelehen honetan.

24 orduak, besterik ez

Arrazoirik ez du falta Jonmikel Insaustik Twitterren diolarik: “Ea eguneko erronka bihurtu beharrean, urte osokoa bihurtzen dugun“. 24 orduz euskaraz bizitzen saiatzea ez dela aski.

Abenduaren 2an, Facebook eta Twitterren euskaraz

Hernaniko euskaltzaleak biltzen dituzten gizarte mugimenduek elkarlanean Euskara Ari Du Hernanin ekintza saila antolatu dute azaroaren 29tik hasi eta abenduaren 3a artean. Ikusi Facebooken egitaraua, albisteak, argazkiak, iazko Euskararen egunaK ekintzak eman zituenak, eta abar. Aurtengoan bereziena izango da abenduaren 2an, astearte buruzuri batean, herriko kaxko historikoa 24 orduz euskaraz funtzionarazteko ahalegina.

Euskarak gutun bat idatzi digu ARGIAko blog batean eta fenomeno biral bihurtu da

Telefonoz telefono, pantailaz pantaila zabaltzen ari da Josune Azurmendi ARGIAko blogariak idatzitako testu bat. Euskarak idatzi digun gutuna da, hizkuntza erabiltzera animatzen gaituena.

Zuberoako ikastolen aldeko otarreak erosteko epea, abenduaren 5a arte

Zuberoako Eperra ikastolak hamaikagarren urtez eskaintzen dituen otarreak erosteko epea abenduaren 5ean amaituko da. Transferentzia bidez eskura daitezke, Ikaskoli.eu webguneko azalpenak jarraituta. Dena den, jende askok haien lantoki, ikastetxe edota euskara elkarteen bitartez bideratuko dituzte eskaerak.

'.eus' domeinua, publiko zabalarentzat eskuragarri abenduaren 3tik aurrera

Euskararen Nazioarteko Egunean 1000tik gora '.eus' domeinu-izen aktibatuko dira, PuntuEus Fundazioak adierazi duenez. Abiarazte-aldian erregistratu dira guztiak. Orduan abiatuko da domeinua eskuratzeko fase irekia ere.

Iruña-Veleia Argitzeko Batzordeak diru bilketa abiatu du datazioak egin ahal izateko

Euskararen Jatorria elkarteko Iruña-Veleia Argitzeko Batzordeak sei katiluko bilduma prestatu du diru bilketa egiteko asmoz. 3.000 euro jaso nahi dituzte Europako laborategi batek idazkun bat noizkoa den zientifikoki datatu dezan. Batzordeak adierazi duenez, grafitoak oraindik noizkoak...

"Gakoa historia klinikoa euskaraz lortzea da, herritarrek eskatzea"

Osakidetzaren euskalduntzean, euskara laneko hizkuntza izatea premiazko ikusten du Aitor Montes mediku galdakoztarrak. Aramaioko familia-medikua da Montes, eta ahozko harremanetatik harago, idatzizkoa euskalduntzeko beharrean dabil. Pazienteen osasun ibilbidea biltzen duen historia klinikoa euskaratzea da gakoa bere ustez.

EHEren 35. urteurrenean, normalizazioaz mahai-ingurua Durangon

Gaur 35 urte, 1979ko azaroaren 4an, sinatu zen EHEren sortze agiria. Efemeridea aitzakia, euskararen normalizazio prozesuari buruzko mahai-ingurua egingo da gaur Durangon.

Euskarabilduaren 3. edizioa azaroaren 6an

Euskarabildua jardunaldiek IKTak jakintzaren mesedetan izenburua izango dute. Donostian, San Telmo Museoan, izango dira azaroaren 6an eta izen-ematea doan da. Teknologia Berriek hezkuntzan izan duten eragina, edo hobeto esan, irakaskuntzan, zer-nolako etekina atera behar zaien hausnartzen...

Ikastola baten historiaren sorrerak gordetzen duena

50 urte bete ditu aurten Olabide Ikastolak Gasteizen, 1963ko abenduaren 4an hasi baitziren zenbait ume, banaka-banaka, Izaskun Arrue maistraren etxeko eskaileretan gora. Gasteizko ikastolarik zaharrenaren hazitzat daukate Zerkabarren kaleko 9. zenbakiko etxea –Arrueren bizitokia, alegia–, baina hazi hura baino lehen ere izan zen besterik. Ikastolaren 50. urteurrenak 1963 aurreko garaietara bidaia egiteko parada eman digu.  

Euskarak badu etxea Gasteizen: Oihaneder

Oihaneder Euskararen Etxeak aste honetan zabaldu ditu ateak. Etorkizunean egin nahi duten Kafe Antzokiaren lehen fasea da proiektu hori.

Egokitu, asimilatu edo izan?

Koldo Mitxelenak esana da euskararen fenomeno harrigarriena ez dela jakitea bere jatorria nondik datorren, baizik eta nola lortu duen irautea.

'Geuria' hilabetekaria eta webgunea abian dira Hego Uriben

Azken urteotan, euskarazko prentsa egiteko saiakera bat baino gehiago izan dira Bizkaiko Hego Uribe eskualdean, baina denek egin dute porrot lehenago edo geroago. Geuria proiektua Basauriko Euskara Aholku Batzordetik sortu da eta Udalak diruz babestu du.

Ezkutuko Bilbo euskaldun hori zelan azaleratu?

Urrian hasi eta abendura arte iraungo du Darabilbo 2.0 ekimenaren bigarren etapak, helburu argi batekin: Bilbon euskararen erabilera sustatzen jarraitzea, horretarako aisialdi espazioak sortuz. Aitor Argote eta Koldo Agirregomezkorta koordinatzaileen ahotik ezagutu ditugu bai iaz emandako lehen pausoak bai 2014ko erronka nagusiak. Tartean, euskaltegietan edo berbalagun taldeen inguruan ez dabiltzan milaka bilbotar euskaldunengana heltzea, eta euskarazko aisialdiaren katalogo baten hazia ereitea hirian.

Norbanakoak, udalak eta hezkuntza ardatz EHEren ikasturte berrian

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak (EHE) 2014-2015 lan urterako Nazio Plangintza onartu du larunbatean Lakuntzan egindako batzarrean. Jorratu beharreko hiru ildo nagusi ezarri dituzte: norbanakoen aktibazioa, udalen euskararen aldeko hizkuntza politikak babestu eta sustatzea eta eskola euskalduna aldarrikatzea.
Multimedia

2014-12-02  |  Polonia

Hamaika hizkuntza, borroka bakarra

Askapena erakunde internazionalistak eta EHE eragile euskaltzaleak Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE) bideoa egin dute auzolanean. Herrialde Katalanetatik, Maputxe Herritik, Aragoitik, Korsikatik, Bolibiatik, Irlandatik eta Japoniatik iritsitako mezuekin osatu duten ikus-entzunezkoa. Munduko...

2014-11-13  |  Polonia

Hernaniko tour linguistikoa

Hernanin, 2013ko tour linguistikoaren bidez, euskararen galerei eta aurrerapausoei erreparatu diete, eta horretarako bospasei tokitan gelditu eta azalpenak eman dituzte. Kontalariak ordu eta erdiko bidaia gidatu du eta geldialdi bakoitzean, garai hura bizi izan zuten pertsonek egin dituzte...

2014-05-29  |  Polonia

Gure esku dago

Pasa den apirilaren 29an EHUko Bizkaia Aretoa Paraninfoan, Gure Esku Dago ekimenaren baitan, Juan Jose Ibarretxe, Floren Aoiz eta Gemma Zabaletak hitzaldia eskaini zuten. Guk hiruen hitzaldiak euskarara itzuli eta Iametzan garatu dugun Aditranskrib tresnarekin aztertu ditugu.

2014-02-26  |  Polonia

Amets Arzallus eta Joanito Dorronsoro 'puntuka'

Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa. Joanito Dorronsoro eta Amets Arzallusen solasaldia bertsolaritzaz, hizkuntzaz...

2014-02-13  |  Polonia

Euskararen Ginkanaren 3.edizioa

Euskararen Ginkanaren 3.edizioan, Algortako Bertso Eskolak eta Lasarte-Oriako Dinbi Banda Batukada taldeak 3.000 euroko saria erdibanatu dute beraien proiektuak finantziatzeko. Egilea: Euskararen Ginkana

2013-03-05  |  Polonia

Lau oinak euskararen lurrean

"De repente... bertsoa"  jardunaldien lehen saioa 2012ko azaroaren 21ean Gasteizen izan zen. Hau da Jon Maiak emandako hitzaldia. Iturria: Bertsoa.com

2012-12-06  |  Polonia

Iruña-Veleiako misterioa

IRUÑA-VELEIAKO idazkun eta grafitoei buruzko dokumentala, 42 minutukoa. 2006an IRUÑA-VELEIAN aurkitutako ezohiko ostraka edo buztin zatiak aurkeztu zirenetik eztabaida sutsua ezagutu da aditu batzorde batek aurkikuntzak faltsuak direla ebatzi zuenetik. Batez ere ostraketan...

2012-12-04  |  Polonia

Elgoibarren, astoak goen eta barren

Jesus Mari Makazaga filologo eta EHUko irakasleak emandako hitzaldia. Izanaren izena egitasmoaren baitan, Elgoibarren, astoak goen eta barren: ekinaldi bat Elgoibarko euskararen gainean, 2011ko urriaren 20an. Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak antolatu zuten Izanaren...

2012-09-20  |  Polonia

Wroclaw, elkargunerako hiri

Donostiarekin batera, Poloniako Wroclaw hiria Europako Kultur Hiriburu izango da 2016an. Behe Silesia eskualdean, Polonia hego-mendebaldean, 650.000 biztanle inguru ditu Wroclawek. 112 zubik lotzen dituzte Odra ibaiko hamabi irlak eta Behe Silesiako Venezia ezizenez ezaguna da horregatik....

2011-12-22  |  Polonia

Euskararen komunitate birtualak

Euskarazko komunitate birtualen arrakastaren gakoez eta euskararen komunitate birtual berriak osatu eta sendotzeko estrategiez mahai-ingurua egin zuten EHUren Leioako campusean. Multimedia Komunikazio UPV/EHU-EITB Masterrak antolatu zuen. Bertan parte hartu zuten Luistxo Fernandez (CodeSyntax),...

2011-11-24  |  Polonia

Euskalerria irratia 25 urtez

Iruñeako Euskalerria Irratiaren inguruko erreportajea. 25 urte, lizentziarik gabe, euskaraz komunikatu ahal izateko oztopoak gaindituz. Egileak: Iker Tubia, Kattalin Barber, Oihan Larrañaga eta Oier Aranzabal.

2008-07-20  |  Polonia

Hizkera eta testingantzak biltzen

Badihardugu Euskara Elkarteak ahotsak.com ekimena abian jarri du. Helburua euskarazko ahozko ondarea jasotzea eta bistaratzea da. 36ko Gerra baino lehen jaiotako herritarrak ari dira elkarrizketatzen, bideoan ere ikus daitekeenez.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys