Politika > Alderdi politikoak > Podemos

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-11-17 | Unai Brea

Petronorren funtzionamendu txarrari –“programatu gabeko 70 geldialdi eta kontrolik gabeko hainbat hauts emisio azken urte bietan”– Jaurlaritzak behar bezalako erantzunik ematen ez diola eta, areago, findegiaren emisioen kontrolerako irizpideak leundu dituela esan du Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemoseko Jose Ramon Becerrak. Gobernuak Petronorri “tratu berezia” ematen ote dion ere galdetu dio Arantza Tapia sailburuari.

Podemos kanaleko multimediak
2017-10-25 | Unai Brea
Bizkaiko Aldundiak 'swap' kontratuekin 111 milioi galdu dituela salatu du Ahal Duguk

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ahal Duguren taldeak jakinarazi eta eldiario.es-ek zabaldu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiko sozietate publiko bik –Interbiak eta Azpiegitura– 111 milioiko likidazioak ordaindu behar izan dizkiete hainbat bankuri, 2006an egindako swap kontratuen ondorioz. “Zulo” horren zatirik handiena Interbiaki dagokio Ahal Duguren esanetan: ia 105 milioi euro.     


2017-10-24 | Andoni Mikelarena
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek agerraldi sorta eskatu dute "euskal espetxe eredua diseinatzen hasteko"

EAEn garatu beharreko kartzela sistemaz hausnartu beharra dagoela uste dute bi alderdiek espetxeen transferentzia gauzatu aurretik. Horretarako agerraldi sorta bat eskatu dute Eusko Legebiltzarrean


2017-10-23 | Lander Arbelaitz
"Euskadin Kataluniako egoerara heltzeko osagai guztiak daude"

Espainiako Osasun ministro ohi eta EAEko PPko presidente Alfonso Alonsok igandean esan du bere ustez "Euskadin osagai guztiak" daudela "Kataluniako egoera berera heltzeko". Bere alderdiaren lana osagai horiek ez daitezela nahasi ekiditea dela esan du.


Nafarroako Polizien Legea atzera botako dute Podemosek eta Ezkerrak

Gobernuak mahai gainean jarri duen proposamenari osoko zuzenketa aurkeztuko diotela iragarri dute bi alderdiek. 


2017-09-06 | ARGIA
Kataluniako Podemosek dei egin du urriaren 1eko erreferendumean "era masiboan" parte hartzera

Youtuben jarritako bideo baten bidez, Kataluniako Podemoseko idazkari nagusi Albano Dante Fachinek esplikatu du zergatik babestuko duen bere alderdiak urriaren 1eko bozketa.


2017-08-29 | ARGIA
EAEko Ahal Duguren zuzendaritza utziko du Nagua Albak

Ahal Duguren EAEko idazkari nagusia izateari utziko dio Nagua Albak, ez baita kargu horretarako berriro aurkeztuko alderdiak aurten egitekoa duen batzarrean. Albak berak eman du erabakiaren berri, Ahal Duguren Herri Kontseiluak Gasteizen egindako bileraren ondoren.


2017-06-23 | Arabako Alea
Errekaleor eraitsi behar dela berretsi du Gasteizko Udalbatzak

Blanca Urgellek eta Iban Zalduak auzoa ez botatzeko mozioa aurkeztu dute, Errekaleor Bai idatzia sinatu zutenen izenean. EAJ, PSE-EE eta PPren botoek atzera bota dute mozioa.


Miramon: produktora pribatu handien esku programak sortzen erreferentea zena

"Argiak jartzen dituen langilearen lekutik platoa zuzenean ikusi ezinik", "aurreko mendeko tresnak", "euria egiten duenean grabazioa eten egin behar dute teilatuak egiten duen zaratagatik" edo "pasilloak biltegi bilakatu dira, segurtasun minimorik gabe"- ETBko Miramonera egindako bisitaren harira, txio bilduma sareratu du Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak, ekainaren 21ean.


2017-06-20 | ARGIA
Sara Majarenas askatzearen alde daude Eusko Legebiltzarreko talde guztiak, PP izan ezik

Eusko Legebiltzarreko EAJ, EH Bildu, Podemos eta PSEren taldeek Sara Majarenas euskal presoa askatzeko eskatu dute legez besteko proposamen batean. Legebiltzarreko mahaiak tramitera onartu du, eta beraz osoko bilkuran eztabaidatuko da proposamena. Majarenasen eta beraren alabaren eskubideen bermea eskatu diote Espainiako Espetxe Zuzendaritzari.


Madrilekin AHTaren inguruko hitzarmen berri bat sinatzearen alde azaldu dira Geroa Bai eta oposizioko alderdiak

"Herrialdearen garapenerako" beharrezkoa dela esan du Geroa Baik, UPNrekin, PSNrekin eta PPrekin lerratuta; kontra azaldu dira EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra.