Elikaduraren kudeaketa, eraldaketa sozialerako tresna

Zenbat dira Euskal Herrian gose diren biztanleak? Nola kudeatu beharko genuke elikaduraren krisia? Zein ardura dute administrazio publikoak, ezkerreko mugimenduek, herritarrek honetan guztian? Elikadura burujabetza izan al daiteke soluzioa? Galdera horiei heldu zieten GITE-IPES elkarteak urrian Bilbon antolaturiko jardunaldietan. Hona ekitaldiak emandakoa.

Babes sozialerako berezko sistema baten alde

Egongo da sinetsiko ez duenik, baina Hego Euskal Herrian ere badago pobrezia, desberdintasuna eta bazterkeria. Ez herri honetan dauden immigranteen artean soilik, baita bertan jaiotakoen artean ere. Egunotan argitaratu den Pobrezia eta Desberdintasunen 2014ko inkestak dio pobreziak EAEko biztanleen...

Pobreziaren sasiak errotik erauzi

Merkatua pertsonen gainetik ezartzen duen sistemaren isilpeko genozidioa geldiarazteko bestelako logika batez aurre egin behar zaio. Horrek eragin zuzena du Euskal Herrian egiten dugunarekin, munduan gure sistema produktiboak duen lekuarekin eta, azken batean, gure bizimoduarekin

Pobrezia “normalizatu” ez dadin mobilizatzera deitu du Gunek

Ostiralean Bilbon eta azaroaren 7an Gasteizen egingo dira elkarretaratzeak, pobreziaren eta prekarietatearen aurka.

Elikaduraren kudeaketa, eraldaketa sozialerako tresna

Jatea eskubidea da, eta eskubide horren (eta berau betetzeko administrazioari egin beharreko eskakizunaren) aldarriak ezkerraren estrategian presenteago egon beharko luke, etxebizitza, hezkuntza edo osasun unibertsalaren alde egiten den borrokaren mailan. Hori GITE-IPESek elikadura-krisiaz eta goseaz antolaturiko jardunaldietan egin duten gogoetetako bat, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta herritar gutxiagok jaso dute irailean EAEn

Bigarren hilabetez jarraian, Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) jaso duen herritar kopuruak behera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Lanbidek emandako datuen arabera. Abuztuan 202 lagun gutxiagok jaso zuten, eta irailean beste 29 gutxiagok, 65.337 herritarrek orotara.

Nafarroako ia 8.000 familia, inolako diru sarrerarik gabe

Nafarroako etxebizitzetan “pobrezia eta gizarte-kalteberatasuna handitzeko” arriskuaren berri eman du CCOOk 'Gizarte eta lan kohesioa Nafarroan’ izeneko txostenean. Honen arabera, 7.778 familiak, %3,10, ez dute inolako diru-sarrerarik, eta 18.000tan kide guztiak langabezian daude.

Emigratzera behartuak?

Oraintsu arte batez ere Ipar Euskal Herriko biztanleek emigratu izan dute, ezin izan dutelako beren herrian lanik egin. Hala, Iparraldeko hainbat eskualdetako gazteria izan da zigortuena; bizimodua ateratzeko esperantzarik gabe egin dute ospa Parisera edo Amerikara. Orain, krisi kapitalistaren...

Glasgow, txiroak 54 urterekin hiltzen diren hiri aberatsa

Eskoziako hiri nagusi den Glasgow benetan bi dira. Auzo pobreenetan jaio direnak batez beste 28 urte gutxiago bizi dira alderdi aberatsenean sortuak baino. Munduko Osasun Erakundeak salatu zuen 2008an baina sei urteotan leizea are gehiago sakondu da, berrikitan Oxfamek salatu duenez. Murrizketa eta karitate gehiago agindu diete.

FIFAren aurka Brasilen egin dituzten grafitirik onenak

Futbol txapelketa nagusia beren herrialdean antolatzearekin zoratuta behar luketen brasildar askok Fuck FIFA diote. Hedabide handietan isildu diren protestek kaleko graffitietan dute oihartzuna. Estadiotik kanpo gertatzen ari den ezinegon sozial mundialaren erakusgarri, Brasilgo kaleetan egindako artelan onenak bildu ditugu.

Udan eskola jantokiak itxiz gero, Iruñeko haur askok ez dutela zer jan izango salatu dute

Iruñeko eskola jantokiek hiriburuko haur guztien elikadura ziurtatu behar dutela adierazi dute Geroa Bai eta PSN alderdiek. Kexu agertu dira udan itxi egiten dituztelako, eta Udalari eskatu diote laguntzak bideratzeko.

Kapitala XXI. mendean: Hautsak harrotu dituen liburua

Thomas Pikettyren azken liburuaren argitalpena aparteko fenomenoa izan da. Seiehun orriak pasatzen dituen liburu mardul hau azken hilabeteetako best-sellerra izan da, batez ere jatorriko frantseseko bertsioa ingelesera itzuli denetik. Desberdintasun globalaren gaineko ikuspegia ematen digu: datu estatistiko zabaletan oinarrituta, Kapitalismoak historian zehar geroz eta desberdintasun handiagoak sortzeko izan duen joera bistaratzen du.

Hiru urtean %44 igo du Gipuzkoako Aldundiak pobreziari aurre egiteko bideratutako dirua

Gipuzkoako Foru Aldundiak 28,5 milioi euro bideratuko ditu aurten pobrezia eta gizarte bazterkeriari aurre egiteko. Azken hiru urteetan %44 hazi da arlo honetara bideratutako aurrekontua, 19,76 milioi eurotik 28,5 milioi eurora.

Argentinak gastu sozialean igoera handia iragarri du, pobreziari aurre egiteko

Cristina Fernandez Argentinako presidenteak langabeen seme-alabei eta langile informalei zuzendutako laguntza sozialen %40ko igoera iragarri du.

Sexu banaketaren amildegia

Sexismoak egituratutako lan munduan, emakumeak gizonak baino prekarioago daude: %25 gutxiago kobratzen dute batez beste; kontratu eskasagoen jabe dira; eta goi kargu gutxiagoren arduradun. Sistema neoliberalaren krisiak ez du areagotu baino egin lanaren banaketa sexualak aspaldi sortutako amildegia.

Lau familia pobretik batek ez du gizarte laguntzarik eskuratzen EAEn

Sarreren Berme Errentak eskaintzen duen babesetik kanpo dago herritar behartsuen laurdena EAEn. Sistemaren funtzionamenduarekiko ezagutza falta edo ezarritako baldintzak ez betetzea dira arrazoiak, Arartekoaren esanetan.

Egiturazko arazo baten datu gordinak

Lan merkatuan gazteek jasaten duten bazterkeria eta zapalketa zenbakitan ere neurtu daiteke. Ernai erakundeak bildutako datuen arabera, 15 eta 34 urte arteko lau gaztetik hiru pobreziaren langaren azpitik bizi da.

130.000 lagun hotzak daude etxean

Nafarroako etxebizitzen %5ek eta EAEko %4k ezin dute tenperatura egokia mantendu.

Salda eta konpainia banatzen

Etxerik gabekoek osatzen dute gure hiri eta herrietako kolektiborik baztertuenetakoa. Iruñean, lo egiteko aukeratzen dituzten lekuetatik erronda egiten dute Paris 365 jantoki sozialeko hainbat boluntariok, salda beroa eta konpainia eskaintzeko.

Pobrezia energetikoa gorantz Hego Euskal Herrian

Datu berriak ditugu pobrezia energetikoaz. Orain dela urte bi bezala, Espainiako Asociación de Ciencias Ambientales (ACA) elkarteak gaiari buruzko txosten mardula plazaratu du, oraingoan 2004tik 2012ra bitarteko datuekin.

"Hizkuntza galera eta pobrezia jatorri bereko ondorioak dira"

Ohikoena da garapenerako lankidetza proiektuetan, galtzeko arriskuan diren hizkuntzak eta kulturak kontuan ez hartzea. Belen Urangak norabidea aldatzen hastea proposatzen du.

Pobrezia energetikoa desagerrarazteko proposamena aztergai Eusko Legebiltzarrean

Aurtengo urtarrilean aurkeztu zuten PSEko legebiltzarkideek pobrezia energetikoarekin amaitzeko legez-besteko proposamena, eta gaur eztabaidatuko dute alderdi guztiek legebiltzarrean.

Pobrezia energetikoaren aurka, mantak eta kandelak

Pobrezia energetikoak eragin ditu jada lehenengo mobilizazioak Euskal Autonomia Erkidegoan. Azken urteotan, energiaren prezioen gorakada gehitu zaio krisi ekonomikoari, eta gero eta jende gehiagok zailtasunak dauzka etxea berotzeko. Familien %10 inguru pobrezia energetiko egoeran dago, gasa eta argindarraren fakturak ordaindu ezinik.

Munduko diruaren erdia %1aren esku egon ez dadin neurri zehatzak aldarrikatu dituzte

Nazioarteko datuak bilduz, egungo sistema politikoa elite ekonomikoen menpe dagoela eta aberastasuna esku gutxitan kontzentratzeko joera mantentzen dela (aberatsak aberatsago bihurtuz, eta areagotzen ari diren pobreak gero eta pobreago) salatu du Oxfam Intermon Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Horri aurre egiteko neurriak proposatu ditu Eliteentzako gobernatzea. Demokraziaren bahitzea eta berdintasun ekonomikorik eza txostenean.

Beroa garestiegia denean

Ezohiko beroa egiten du erreportaje honi azken orduko orraztua egiten ari gatzaizkion unean. Sasoian sasoikoa maite duenak badu, bai, urtarrilean hogei gradu jasan beharraz kexatzerik, baina tenperatura altuak eskertuko duenik ez da faltako. Krisiak azalera ekarri duen eta azken urteotan zabalduz doan espezie batez ari gara: pobre energetikoak. Gero eta jende gehiagok zailtasunak ditu etxean tenperatura egokia izateko, nahiz eta ez dakigun zehazki Euskal Herrian zenbat dauden egoera horretan. Ez eta, egia esatera, zein tenperatura den egokiena etxe barrurako ere.
Justizia  |  APAJ

Abokatua ordaindu ezin dutenentzat

Administrazioaren doako laguntza juridikoa eskuratu ahal izateko irizpideek hutsune handiak dituzte Hego Euskal Herrian: diru-sarrerak baino ez dira kontuan hartzen, benetako egoera ekonomikoari erreparatu beharrean. Ondorioz, jende ugari geratzen da doako zerbitzurik gabe eta prozesuok duten gastu handiei aurre egin ezinik. Norberaren eskubideak defendatzeko aukera denok izan dezagun, APAJ elkartea sortu dute Zuzenbideko hainbat ikaslek.

Mangok ez ditu Bangladesheko biktimak lagundu nahi

Urte Zahar egunean The New York Times egunkariak argitaratu zuenez, Mangok ez du Bangladesheko biktimak laguntzeko diru-funtsean parte hartuko. Tragedia joan den urteko apirilean gertatu zen eta ehunka lagun hil ziren arropa tailerra hondoratu eta azpian harrapatu zituenean.

Hiru lagun hil dira Sevillan, egoera txarrean zeuden jakiak ahoratzeagatik

Bikote bat eta 14 urteko alaba zendu dira elikagai intoxikazio baten eraginez Sevilla ondoko Alcala de Guadaira herrian. 13 urteko beste alaba ospitaleratu egin dute. 

2009tik Euskal Herrian 114.000 lagun gehiago daude pobrezian

Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak Pobrezia eta bazterketa Euskal Herrian ikerketa txostena kaleratu du. Bertan jasotzen denez, pobreziaren inguruko neurgailu anitzek datu ezberdinak ematen dituzte baina guztiak bat datoz  Euskal Herrian pobreziak gora egin duela esaterakoan.

Neguan etxebizitzei gasa eta argindarra moztea debekatu du Frantziako Estatuak

Urtero bezala, azaroaren 1etik martxoaren 21 arte “neguko tregoa” egingo dute: alokatzaileak ezingo du maizterra etxetik kaleratu, honek ordaintzeko dirurik ez badu ere. Aurten lehen aldiz, gas eta argindar konpainiek ere ezingo dute inor zerbitzurik gabe utzi.
Multimedia

2014-03-28  |  Pobrezia

Erabili eta botatzekoak

Kaleko zaborrontzi eta zabortegietan lehengai birziklagarriak eta aprobetxagarriak diren bestelako produktuak (altzariak, arropak, ...) jasotzeko ezkutuko jarduera ekonomikoa dago. Fenomeno anker honek Hego Amerikan duen eraginari buruzko dokumentala da. Zuzendaria: Fermin Aio Produkzioa:...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys