2018-01-04 14:53

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek sustatu dute proiektua.
 
Euskararen Adierazle Sistema (EAS) aurkeztu zuten pasa den abenduaren 20an, Donostian, euskararen osasunaz informazioa era planifikatuan eta sistematikoan emango duen tresna bultzatu duten erakunde nagusiek. Soziolinguistika Klusterrak aholkularitza teknikoaren ardura betetzen du proiektuan.
 

33 adierazle nagusitan bildu da euskararen egoeraren inguruko informaziorik nabarmenena.
 
Proiektuak 389.017 euro jasoko ditu  Europar Batasunak eskainitako Interreg-POCTEFA diru-laguntzetatik. Honetaz gain, erakundeek 209.471 euro inbertitu dituzte; guztira, 598.488 euroko aurrekontua izan du proiektuak.
 
Proiektu honen abiapuntuan euskararen errealitatea albait zehatzen ezagutzeko helburua dago, beharrezkoa baita hizkuntza politikarik eta estrategiarik eraginkorrenak sustatzeko. Euskararen egoera arlo ezberdinetan ezagutzeko hainbat tresna eta ikerketa daude gurean: Inkesta Soziolinguistikoa, Arrue ikerketa, zentsua, Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa… EASen iturri hauetatik hartutako daturik esanguratsuenak bildu dira eta 33 adierazle horiek hautatu dira, beti ere  adostasun politikoan, teknikoan eta gizarte mailakoan oinarrituta. Proiektuak, halaber, izaera dinamikoa izango du eta adierazle berriak gehi daitezke aurkeztutako sistemara
 
EASek euskararen lurralde osoa hartzen du eta, honi esker, administrazioek zein era askotako erakundeek jatorri ezberdinetako hainbat datu izango dituzte eskura.
 

EUSKARAREN ADIERAZLE SISTEMA arakatu

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea