2018-05-30 12:06

"Merkatua ala demokrazia. Merkataritza hitzarmenak XXI. mendeko kapitalismoan" (Icaria, 2018) OMALen argitalpen berriak egun bizi dugun merkataritza hitzarmen-olatu berria jorratzen du. Hitzarmen hauek enpresa transnazionalen mesederako antolatzen den merkatu-konfigurazio berri bat lortzeko ofentsibaren testuinguruan kokatzen dira. Zein proiektutan barneratzen da hitzarmen-bolada berri hau? Zeintzuk dira bere helburuak? Zentzuk izango dira gure bizitzen gaineko inpaktuak? Nor dago proiektu honen atzean?

Eguna: ekainak 7, osteguna
Ordua: 19:00
Non: Zirika! (Erronda kalea 12, Bilbo)

Parte hartzaileak:

  • Gonzalo Fernández (ikerlaria OMALen eta liburuaren egilea)
  • Amaia Pérez Orozco (Colectiva XXK)
  • Janire Landaluze (ELA)
  • Urtzi Ostolozaga (LAB)

Antolatzen du: Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia (OMAL-Bakea ta Duintasuna)

Gure hastapenetan espainiar estatuan jatorri-etxea daukaten enpresa multinazionalek Latinoamerikan gauzatzen zituzten inpaktuak ikertu eta salatzea zen gure egiteko nagusia. Urteekin, honetaz gain ildo zabalagoak ireki ditugu: merkataritza eta inbertsio hitzarmenak, botere korporatiboarekiko alternatibak, edota enpresa internazionalizazioa sustatzeko politika publikoen azterketa, beti eredu kapitalista hegemonikoarekiko ikuspuntu kritiko batetatik.