2018-03-14 12:50

Euskal presoen gaia berriro agenda politikora ekartzeko garaia dela nabarmendu du gaur Kalera Kalerak. LAB partaide duen ezker abertzaleko dinamikak agerraldi bat egin du Iruñean, etorriko diren mobilizazioen berri emateko: apirilaren 17an, Kalera Kalerak ekimen politiko bat egingo du Galdakaon, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean; apirilaren 18, 19 eta 20an, ekimenak egingo ditu herriz herri; eta apirilaren 21ean, manifestazio nazional batera deitu du, Bilbon. Gaurko agerraldian, LABeko Nafarroako bokalia Imanol Karrerak hartu du parte, besteren artean.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.