2018-01-26 11:26

Bermeoko ATUNSA enpresako arrantza-ontzi bateko langile bat hil zen atzo. Langilea zauriturik suertatu zen itsasoan izandako istripu batean, hiru egun lehenago. Kasu honetan, nabarmentzekoa da ATUNSA enpresak langile honen heriotzaren aurrean erakutsi duen gardentasun falta. LABek dei egiten du astelehenean, hilak 29, euskal gehiengo sindikalak deituta Bermeoko Lamera plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzera. Mobilizazioa 12etan izango da.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.